Osatzeko gaiak

HASIERAAURKIBIDEA

Loiolako obraren bukaera

José Ramón Eguillor S.I.

Gai honetaz, Loiolako Histori-Arkibuan dokumentazio ugaria aurkitzen da, 2-4, -dokumentu denak esan daiteke- bai «Compañía de las Obras de Loyola, S.A.»ak Gipuzkoako Foru Ahaldundiarekin obrak hasi aurretik egindako tramiteak, bai eta obraren ejekuzio berari dagozkionak ere.

Baina, horrez gainera, eskuz idatzitako 46 folio dupleko lan bikain bat dago; Superioreek eskaturik, azkenean A. VENANCIO LEGARRAK idatzi zuen. Jesuita hau Superiore horien eskubi besoa izan zen -»fac-totum»- ez esateko, bai tramiteetarako bai obra ejekutatzeko. Haren izenburua hau da, Relación de las negociaciones y trabajos realizados para la terminación del Colegio de Loyola, 1883-1889.

1767an Loiolatik expultsatuko jesuitek pena asko izango zituzten, baina bat dudarik gabe, raonumentu haundia, hainbeste urtetan -79- ilusio osoz eraikitzen aritu ondoren, haren ezker egoa bukatu gaben utzi beharra, eta hori azkeneko pausoak azkarrago ematen hasi zirenean obra bukatzeko ete bere izenak adierazten zuenez Errege-Kolejio bezala zabaltzeko. Bukatu gabeko egoera horretan -ruinaren antzean- nork esango zuen, 118 urtean gelditu behar zuela!

XIX. gizaldian, Eleizak Lagundia restauratu eta Espainak berriz admetitu ondoren, jesuitek Loiolan behin baino gehiagotan egon ziren, egonaldi bakoitzean indar hartzen saiatuz, baina reboluzio berriek eta ondorengo Lagundiaren disoluzioek eten egiten zituzten hasitako ahalegin horiek. Monumentua egoera hartan ikusteak sufrimentu haundia sortu behar zien.

Eredu-ale bat -berak bakarrik monografía bat mereziko luke- A. José Ignacio Gerrico izan zen. Belgikan, Espainan eta Filipinasen apostolo- eta misio-lanean meritu haundiarekin ari zen bitartean, Loiolako Santutegia obsesio bat izan zen harentzat. Hona ze aitormen ederra azaltzen duen 1851n lagun bati idazten dion eskutitzan: «Zenbat bider lotsatzen naizen San Inazioren jaiolekua hutsik ikustean eta monumentu eder hura utziutzia!... Agian nik Loiolaz ditudan gogo eta asmo batzuen berri izango zenuen, urte asko bai da San Inazioren semeak bere Aita santuaren etxean ikusi nahi ditudala, baina ez hori bakarrik, baina bai eta monumentu ederrari falta zaion zatia bukatu ere. Obra bikaina da, eta askok par egiten dio asmo honi, amets hutsa iruditzen bait zaie; baina, zera uste dut, ez naizela pozik hilko bukatua ikusi gabe; eta Santutegi hau lehen bezala gure eskuetan ikusteko poza izango banu, ez nuke nere proiektua burutzen etsiko, horretarako Jainko Probidentzia besterik ez badut ere lagun».

Gizon hau aintzindari bezala, eta A. Venancio Legarra -Azpeitiako Ignacio de Ibero zaldun haundi jauna lagun- bertako ejekutore bezala, kontsideratu behar dira, inor izatekotan, Loiolako Santutegiaren eta XIX. gizaldian haren bukaeraren meritu haundiko pertsonak.

Gipuzkoako Diputazioari gagozkiola -Mendizabalen desamortizazioaren ondoren munumentuaren jabeak- zera aitortu behar da, ez bakarrik egin zituela gauza batzuk, Gobemuak, etxearen jabetza kontserbatzeko, inpositzen zizkion kondizioak betetzeko (hala v.gr. kupula gainean tximist-orratz bat jarri, edo liburutegirako apal eder batzuk), baina bai eta behar ez zituen beste batzuk ere hobetzeko, hala nola -1866an- eleizaren erdiko aldare biak Jesus eta Mariaren Bi-hotz Sakratuei dedikatuak, San Fernandoko arkitektuak, Mariano José de Lascurain Jaunak proiektatu zituenak.

Berezi, Gipuzkoako Batzar Nagusian, 1868.go Uztail hasieran Zumaian eukitakoan, Azpetiako ordezkarien proposituari erantzunaz, Loiolako monumentua bukatzeko herri-suskripzio bat irikitzeko erabakia hartu zen, eta Diputazioari, obrei laguntzeko, ehun mila errial eskuratzeko baimena eman zitzaion. Loiolako Histori-Arkibuan, Santiago Sarasola arkitektuak, urte horretako Agostuaren 27an, aurkeztutako presupostu zehatzaren bi kopia gordetzen dira; presupostua, hogeita hamaika mila eta zazpirehun eta berrogeita zortzi eskudora eta irurehun milesimora igotzen zen (2.317.483 errial esaten da beste toki batean). Dena hogeita bi egun geroago hutsaldu zen «la Gloriosa» deritzan mugimenduak, altxa eta garaitu zuenean; baina, hamabost urte geroago, 1883an, Diputazioarekin Elkarte Anonimo pribatu bat, obra bukatzeko kargua izango zuena, eratzeko bideak tratatzen hasi zirenean, lehenbizi zera egin zuen, hark 1868an zuen asmoa gogoratu eta bera haren ordeko aurkeztu, asmo goresgarri hura burutzeko.

Goazen orain, Diputazioak eta Compañía de Obras de Loyola S.A.ak 1883-1885 urteetan, oso hartu-eman nekean, Donostian lehenbizi eta Madriden gero erabaki zutena -eta guk aurreko atalean aitatu duguna- resumitzera, nola 1885-1888 hiru urte horietan egin zen.

1. Bai ordurarte oinarri bezala eginaren, bai bukatzeko egin behar zenaren planuak, ez zituen Manuel Echave Jaunak, Probintziko arkitektuak egin, honek proiektatzen eta egiten zen guziaren inspektore izan behar bait zuen, baina Pedro Alejandrino de Recondo Jaunak egin zituen, diozesiko arkitektuak; Ibarran, Tolosa inguruan jaioa zen eta Irunen bizi zen. Ohar hau bakarrik egin behar da, Azpeitiako José Ma de Aspiroz Jaunak, Loiolako elkartearen lagunak, agrimentsore expertuak, urte batzuk lehenago, bere zaharrean behar zenerako aurrea harturik, eraikitako beheko planta osoaren planua diseinatu zuela. Lan hau ondo etorri zitzaion Recondori, bai eta bere ezkon-anaia Aguinaga Jauna arkitektua eta harekin bizi zena ere, ondo etorri zitzaion.

Berez, alde berri honek lehengoaren berdin-berdina eta haren simetrikoa izan behar zuen. Alabaina, bai a priori bai egiten zihoazela, aldaketa txiki batzuk autorizatu ziren, batez ere diru kuestioagatik.

Proiektua egiteko aurre-presupostua 798.423,38 pta izan zen; diru hori, azken garbiketa egitean eta administrazio onari esker, 612.984,37 pta.ra gutxitu zen.

Obra gainean -Recondoren mendean- José de Lecanda Anaia, Oñatik ekarritakoa jarri zuten; eta honen eskuin beso, guzian lagundu ziona, Biskiturri izeneko Azpeitiako argin haundi bat izan zen.

2. Eraikitzeko harria inguruko Izarraitz mendiko maldatik atera zen: lantzeko harria, lehenbizi Goikoetxea eta Aranaga baserrien ondoko harrobi berritik, eta, hura ahitu zenean, gero, Urreta baserri ondoko oso harrobi onetik; eta manposteriarako, Loiolatik, oso bertako, Azkiola baserri beheko harrobitik; handik, ekargailu artetsu baten bidez, harria bere zamak eraginda, ia obrarainoxe etortzen zen.

Carea, hasieran, Azkoitiako Santa Cruz Monastegi beheko labetik ekartzen zen; gero beste labe bat eraiki zen Azkiola baserri ondoan. Gisu gorbera merkeago Zumaian aurkitu zen.

Mortairuaren arerako oso pila ona aurkitu zuten Ule baserri ondoan, Loiolatik Azpeitiara doan bide zahar gainean.

3. Abeak eta gainontzeko egurra lortzeko, Ibero Ignacio jaunak, esku-zabal, Elosiaga aldean zeuzkan 30 haritz tantai erregalatu zituen. Beste batzuk Urrestilla eta Errezildik etorriko ziren, 8 Aizarnatik, eta 20 Laurgaindik -askoz ere urrutiagotik- Aya ingurutik, eta 700dik 800era Aldaba menditik, Vilafranca eta Santa Marinara jotzen duten maldetatik. Gainontzekoa Iparreko pinua izan zen, Bilbon erosia eta itsasoz Zumaiara ekarria.

4. Oso serbitzu ona prestatu zuen Inglend-en erositako, harri jasotzeko makina batek, mortairu egiteko zaldiak eragin behar zion beste batek ere bai; hauek geroago Azpeitiako eta Donostiako obretan erabiliko ziren.

5. Eta horrela heldu gara proiektua ejekutatzeko behar zen diruaren kapitulora.

Beste ezer baino lehen, eta behin «Compañía de las Obras de Loyola» Elkarte Anonimoa eraiki ondoren, herri-suskripzio bat iriki zen Probintzietan, geroago Madrideko dirudun familietara hedatu zena, baina batez ere eta ia Gipuzkoan bakarrik lortu zuen bere helburua.

Dirua biltzeko beste bide batzuk ere asmatu ziren, hala nola erromeriak Loiolara -lau egunetan arkiprestazgoka Gipuzkoan- 1886.go irailaren 5, 6, 7 eta 8an.

Hemen bildutako diruari Filipinas eta Cubatik eta Espain-Ameriketa eta Europatik zetorren ez diru gutxi erantsi behar zaio.

Diru egoerari asko lagundu zion ere, lehen aitatutako harrobi- eta egur-material gehienak hutsean ematen zirenak, eta, batez ere konstrukzioaren lehen aldietan, jornalik eskatu gabe egiten bait zuten lana obreruek; ikusi egin behar zen -obren hasiera zabaldu zenean- ze lehia biztu zen herri eta auzoen artean lanean aurrenak izateko, eta horretarako bakoitzak ze arrazoi ekartzen zituen: Oñaz, Loiola, Izarraitz, Oñate, Orio, Azkoitia, Azpeitia...heuren artean lehian nor lehenago.

A. Legarrak kuadro hau osatu egiten du bere deskripzioarekin eta zera kontatzen digu, nola Urrestilla, Aldaba, Villafranca, Legorreta, Alegi, Ikaztegieta, Laurgain, Albistur, Goyaz, Vidani herrietako jendea, bere apaizak aurrean zituztela, aritu zen haritzak oso neketsu gurdietan idiekin mendietatik, batzuek oso urrutitik gainera, Loiola ingurura ekartzen.

6. Obren hasiera triduo solemne batekin -Pentekosten-, 1885.go Maiatzaren 24, 25 (lehen harria) eta 26an ospatu zen

7. Konstrukzioan distrubuzio hau eduki zen: Azpeitira begiratzen duen ekialdeko etxe-aurrea; ibaira eta iparrera jotzen duen saihets aldea; baratzara eta Azkoitiara begiratzen duen sarkaldeko etxe-atzea; eta gero bailagibela. Kanpoko harlanduzko eta barruko manpostuko horma haundiak batean ari ziren jasotzen.

Hasi eta handik urtebetera, hau da, 1886ko ekainean, bailagibeleko eta etxeaurretako erlatx haundien azken harria jarri zen, eta horregatik langile guziei, bai monumentuan bai harrobietan ari zirenei, -guzira 150-, apari eder bat eman zitzaien.

Bigarren urtean barruko eskailera haundia, Ekialdeko eta Sarkaldeko saihets-atiko biak eraiki ziren; azken atiko hau frontoia zen, Isasondotik ekarritako harri zabalez losatua. Eta azkenik teilatu guziak estali ziren.

8. Lanak iraun zuen bitartean lau langile zauritu ziren: bi oso zauritu, bailagibeleko erlatxa gaizki jarri zelako; baina, zorionez ondo bukatu zuten. Hirugarren bat, egurra teilatura igotzean arin zauritu zen eta azkar sendatu; eta laugarren bat, arin zauritu airen -Goikoetxeako harrobiko harri batek oina zapaldu zion- Loiolako gaisozaina eta Azkoitiako osagileek heuren artean ondo entenditu ez zirelako, haragia usteldu eta hil egin zen.

9. Bigarren urte azkenean ego osoa bukatua zegoen. Zati berria zaharrrarekin gonbaratzen badugu, hauek dira diferentzi haundienak: klaustroko arkuetan eta leihoen barne-aldeetan harriaren ordez arrilua; beheko klaustroetan harlosen ordez zementua; barneko eskailera haundian, arku irikiak argi gehiago emateko, eta harlosen ordez zementua haren lehen tranpainean; eta bigarren pisuan, separa-horma batzuk kendu, ikasleentzako gela haundiak egin ahal izateko, eta horrela ahuldu egin zuten konstrukzioa, urte batzuk geroago experientziak irargitu zuenez.

10. Hirugarren urterako, bi lehen alboko aldareak marmolez burutu, eta gainera -XVIII. gizaldian egurrez eginak zeudelako oso ondatuak bait zeuden- Eleiz sarrera ondoko bi aldareak eraiki, eta organo berri bat egin, XVIII. gizaldian Oinatiko Domingo de Garagalza organogileak egindakoaren orde; organo zaharra Arabako Arayako eleizara saldu zen.

Bai aldare bai organuarentzako marrak Recondok diseinatu zituen.

Aldareentzako harnabar gorria Izarraizko harrobitik atera zen; lehenbizi Zestuara jeisten doan Golzibar zulokatik, eta, gero, Xoxote deritzan lehen gain atzetik.

San Pedro Claver eta San Alonso Rodriguezen irudien diseinuak A. Victoriano Salmon-enak izan ziren, eta egin, Bilboko Larrea eskultoreak egin zituen.

(Jirolako aldareetan dauden edo gizaldi bat baino gehiagoan egon diren irudien autoreak, dakizkigunak, hauek dira: Borjako Frantziskorena, Madrileko Alsina lantokikoa da; San Pablo Miki, Ignacio Acebedo Beatua, eta Pedro Canisio eta Juan Berchmans Santuak Figueras irudigilearenak, Madrilekoa bera ere; Francisco de Regis eta Francisco de Jerónimo Santuak Francisco Muns jesulagun anai irudigileak egin zituen).

Organo berria jartzeko A. Jose Ma Mendiak, Toledo jesuita-probintzikoak eskeinitako 14.000 duro hartu ziren, bere azken erlijio-zinitzetan bere ondasunak uztean eskeinitakoak, kontuetan 7.000 duro Loiolakoak eta 5.000 Diputazioarenak zirela agertzen bada ere.

Enkargua Jose Ignacio Aldalur-en bidez egin zen; Aldalur hau apaiza eta Azpeitiako organista zen, eta Carlos Carloni Jaunari, Parisko Cavaillé-Coll etxearen ordekoari egin zion. Hiru teklado eduki behar zituen -lehen eta 2.ak 56 nota eduki behar zituzten, eta 3.ak 30- eta guzira 36 rejistro eta 2.044 tubo, eta gainera beste oinpeko teklado oso bat. Horri, Aldalur-en mesedez, Errege-Tronpetaren rejistroa erantsi zioten, tuboak kanpo aldera zituela, Espainan ohi denez.

Korua txikia izan eta haren arku eta bobedak eskatzen zuen simetriagatik gutxi sar zitekeelako, auspoak izkutuan bobeda gainean jarri behar izan ziren; horrela eleizatik auspo-otsak kendu egin ziren. Gainera, musiko eta abesleentzat, baranda metro bat aurreratu zen sarrerako ate-tarte gainean; obra hori -organoaren aurrekaldea bezalaSantutegiko Anai Koadjutoreek oso ederki egin zuten.

Lastima izan zen, Cavaille-Coll ez zela obrak bukatzeko jairako garaiz etorri, kontratua hori izan bazen ere. Jai hori oso solemne, eleiza eta aldareak kensekraturik, 1888ko San Ignazio egunean ospatu zuten, 1688an hasitako egunetik bi gizaldi betera hain xuxen!

Organoa hurrengo urtean, 1889an, entregatu eta inauguratu zuten, Pentekoste 2.en egunean, ekainaren 10an. Aztertzaile Cavaille-Coll-en aldetik Jose Ignacio Jauna izan zen, eta «Compañía de las Obras»en aldetik Felipe Gorriti.

11. Santutegia bera bukatu ondoren, hura osatzeko obra batzuk gelditzen ziren egiteko. XVIII. gizaldian dagoeneko, 1713 eta 1717 bitartean, Momumentuarekin angulo rektua formatzen duela, eta egoaldetik monumentu aurrean hedatzen den lur zabalera begira, Loiola ikustera zetozenentzat Arroztegi Berria eraiki zuten. Suzesio-Gerragatik Loiolako obrak gelditu zirenean, obra txikienetan hori izan zen egindako haundiena.

Maisu eta Aparejadora bezala Antonio de Larraza arginak dirijitu zuen obra hori, beheko plantan ateaurre gisan bost arkuko arkupe bat zeukan, pisu bakarrekoa zen eta goian ganbara bat leiho txiki batzuekin.

Etxe hori eta Santutegiaren baratza, Mendizabalen desamortizazioan azken galduak, Lagundiak berriz bereganatu zituen 1857an, baina oso koloka-egoeran zegoelako, lagun batzuen izenean erosi zituen.

1888-1889an eta Felix Barrena Jauna obren Maisu zela, beheko plantan, eta munumentu aldera, seigarren arku bat erantsi zioten, eskailera berrirako beste sarrera egin nahi zuten, eta, eskailera, ejertzizioak egitera zetozen emakumeen bigarren pisura igotzeko zen. Egoaldean, bi pisuetan, bi eguzkitoki erantsi ziren; barne osoa berriz estrukturatu zen eta gela gehiago jarri ziren, batzuk etxeaurre aldera, eta, besteak, barneko bailagibel aldera, eta besteak eguzkitoki aldeetara. Eta gainera ganbara berri haundi bat bere sapai-leihoekin teilatuan.

Hau egin ondoren, Arrotz-Etxe Zaharra lurrera bota zuten, bere erropa garbi-lekuarekin. Etxe hau baratzan zegoen, Ego alde atzean, eta hutsa betetzeko Felix Barrena Maisu Jaun beraren direkziopean eta Santutegi eta Arrotz-Etxe berriaren tartean jostundegi eta garbi-leku berri bat eraiki zuten, oso egokia eta ornitua, eta gainera oso merke obra haunditik sobratzen ziren gaiak aprobetxatu zirelako.

Azkenik, baratzako eta Errekarte baserrira doan bideko harresia zuzendu zuten, monumentu aurreko ibilbide eta jardinei estruktura berria eman zitzaien, eta San Inazioren irudiaren -Bergarako irudigile Aguirre-ren obraren- zutoia berriz egin eta altura haundiagoa eman zitzaion. Irudi hau ordukoz monumentu aurreko erdiko eskailera haundiaren lehen tranpainean jarri zuten. Dena Recondo arkitektuaren direkziopean.

12. Azken urte hauetan eta 1982.go Azarearen 6an, Aita Santu Juan Pablo II Loiolara etortzekoa zelako, monumentua ikustera eta aztertzera etorritako Euskal Gobernuko arkitektuek zera epaitu zuten, monumentu ingurua bukatu gabe zegoela, eta, berezi, haren etxeaurre nagusian goizoru bat falta zitzaiola edertzeko, eta, bidenabar, kamioaren eragozpenak urrutira zitzala.

Proiektua Donostiako José Ignacio Linazasoro arkitektuari enkargatu zitzaion, eta orduan egiteko astirik izan ez bazen ere, 1983.go azarotik aurrera eta 1984. urte osoan zehar, erdiko eskailera haundiaren osagarri bezala, alboko bi plaza txiki -monumentuko bi egoen ataurreko- egin ziren.

Baina, utz diezaiogun Linazasoro Jaunari berari bere idea eta proiektu osoa expositzen.