Azpeitiako Ibero maisuak Loiolako Santutegia eraikitzen

HASIERAAURKIBIDEA

«Iberoren Etxea»

Ignacio Iberok Loiolan lan egin zuen bitartean zein etxetan bizi zen, batez ere »Rentas» liburuak informatzen digu, labur bada ere, bere 142. orrian (LHA, 2-2) eta informazio hori Cuentas Particulares 3 liburuan pixka bat anpliatu egiten da.

Ostatu edo Arrotz-Etxe Zaharrean bizi izan zen. Arrotz-Etxe berria XVIII. gizaldi hasieran etxeaurreko plazan ekialdean eraki zuten, horregatik deitzen zioten hari Zaharra. Etxea baratzan Kolejio ondoan eta haren egoaldean zegoen.

Kontserbatzen dugun »Rentas» liburua 1743. urtean hasten da eta hark hau esaten du: «Ygnacio de Iberok, Errege-Kolejio honetako Maisuak... goiko pisua -bi gela eta goian teilatupean dagoen saloia ez beste dena- okupatzen du, eta hauek gainontzeko behekoarekin Lizasso de Egaña Antoniok okupatzen ditu; honek 12 dukaduko errenta ordaintzen du eta Ignaciok 6 dukado urtean; guzira, 18 dukado»,

1757.urte hasieran liburu berak hau esango digu: «Hemendik aurrera Ybero Maisuak 2 dukado gehiago ordainduko ditu, hortan gelditu da, eta Egañak urtean 3 dukado gehiago, eta guzira 8 dukado Yberok eta 15 Egañak, obrak gehitu eta gela berriak egin zaizkielako».

Halaxe, Ignacio etxe horretan 1718.go martxoaren l.en egunetik (PC 2, 134. f.) 1725.go apiril azken arte bizi izan zen, «orduan irten zen handik» (PC 3, 25v f.), ez da zergatik ageri. Aldi horretan apopilo bezala -Kolejioaren kontura- zizelkari batzuk eta beste bat ere eduki zituen. Eta 1733.go maiatzaren l.en egunetik berriz ere han bizitzera etorri zen (PC 3, 33. f.) 1766.go ekainaren 30an hil arte; gertatu honen fetxa »Rentas» liburuak konsignatzen du (142. f.).

Lehen ere esan digu Franciscok, Xavier Echeverria Ignacioren alaba batekin ezkondu zenez geroztik -ez dakigu noiz ezkondu zen-, suhiak aitagiarrebaren etxean jartzeko suertea izan zuela; eta hau hiltzean, Echeverriak - »Rentas» liburuak dioenez- han jarraitu zuen bizitzen eta errenta ordaintzen, Kolejioari lehenbizi eta Temporalidades-i gero (Ib.).

Francisco de Iberoren etxeaz, José de Arteche Jaunak bere artikuloan La familia de Ibero (La Voz de España, 23-XI-1958) esaten dituen datuak bakarrik ezagutzen ditut: «Francisco de Iberok, bere izena gorenean zegoenean, bizitzeko Zulaica-ren etxea aukeratu zuela; etxe hau Azpeitia herriko Enparan kalean zegoen, eta hari gero «Iberoneko-echia» deitu zitzaion. Referentzi hau nere lagun on José Ignacio Alberdi Jaunari eskertzen diot. Enparan kaleko etxe horretan, Enparan zubi ondoan, 20. zenbakian, XV. gizaldi azken aldean eta ia XVI. osoan Konzepzioko Frantziskotar Amen fundazioa hasi zen, eta, etxeko azken andrearen -Luciana de Orendain, Ignacio de Iberoren alargunaren- borondatez, 1912an hura hil ondoren, Ema-erlijiosuek zuzendutako nesken kolejio bat jarri zen, eta azken aldi hauetan lurreratu eta bizitzeko bloke haundi bat egin dute. San Inazioren oroitza batekin bukatzeko, hau esango dut, toki horretan, hain zuzen ere, aktuatu zuela Loiolako Inigok, 1535an Paristik etorri zenean, lekuko eta lehen signatzaile bezala Parrokiak bere Patroi Loiolako Jaunarekin eta Konzepziokoek egindako «akorduan».