Azpeitiako Ibero maisuak Loiolako Santutegia eraikitzen

HASIERAAURKIBIDEA

Ignacio de Iberoren lan jakin batzuk

Batek zera nahiko luke, fabrikaren kontu-liburuek lanak eta izenak zehatzago adieraz zitzatela; baina, zer egingo da. Ala ere, ondorengo datu hauek gutxi eta txikiak badira ere, ez ditugu argiratu gabe utzi nahi, eta Loiolaren eskaintz apala daitezela, Ibero sakonago ikertuko duten ikerleentzat.

Loiolan bertan:

1. 29-XII-1717. «Ziskua ixteko harria» (Cb 3, 37v f.).

2. Maisu denez gero, maiz lan egin Santutegiaren baserrietan (v.gr.: CB 3, 35. f.).

3. 1735. Gure Aita Santuaren harri bat argaindu eta eskailerarako lau leoi (CP 3, 57. f.).

4. 1736. 4 harri atera irudiak egiteko eta 2 leoiak egiteko (Ib.).

5. 1757. Eleizako pulpituen proiektuak, eta lehenago aldare nagusiarena (Visitas, 1757. urtea).

6. 1759. Janlekuko pulpituaren marra» (CB 6, 1759.go ekainak 23). Beste erretaulen marrak (Visitas, 1757 eta 1759 urteak).

Loiolatik at:

1. 1734. Azpeitiako bide berriaren marra (CP3, 34v f.).

2. 1734. Azkoitiako (Clara Sta.) erretaula bat (Ib). (Cfr. María Isabel Astiazarain, Sociedad de Esudios Vascos, 1 Kuadernoa, 1982, 174. ss).

3. 1735. Valladolideko San Ignaciorako bataio-arri txiki bat (CB 3, 35. f.).

4. 1736. Donostiako Hospital Berri eta Erruki etxearentzat marra (BC 1, Quenta con Claesens, 2r. f.) (BC 3, 35. f. 35r eta 35v).

5. 1738. Oinatiko Kolejiorako plantak, altzatua eta orrazea (CP 3, 57v. f.).

6. 1741. Zestuako armarriak (CP3, 111v. f.).