Azpeitiako Ibero maisuak Loiolako Santutegia eraikitzen

HASIERAAURKIBIDEA

Argibide batzuk

Aurreko bi zati horietan esanarekin Ignacio de Iberoren Bizitz eta lanaren puntu batzuk, orain arte dokumentuak ezagutzen ez zirelako, oker esaten zirenak, argituak gelditu dira.

1. Haren jaiotegunaz hitzegin dugu gorago: 1694. urtea ukaezin gelditzen da, abenduaren 5ean bataiatu zuten eta, horregatik, 1766.go ekainaren 30an hiltzean, 71 urtebete eta erdi zituen.

2. Zeredozer fantasiaturik, Ibero, Aitasantuaren arkitektu Carlo Fontanarekin batean lan egiten iruditu da Loiolako obran. Ez da batere egia. Carlo Fontana 1638.go apirilaren 22an jaio zen, Loiolako planuak Erroman 1688an obra hasi baino lehen egin zituen, ez zen behin ere Loiolara etorri, ez planuak egitera ez obra dirijitzera, eta 1714.go otsailaren 6an hil zen, Ignacio Loiolan bere argin-bidea hasi baino hiru urte lehenago.

3. Bai eta fantasiatu da ere zeredozer Ibero Churrigerarekin batean kontsulta ospetsu hartan eskuartzen iruditurik eta are Churrigerak dirijitzen zuela eleizaren kupula larri ixten. Joan Churrigera Jaunak, kontsulta, Zaldúa eta Lecuna Maisuekin bakarrik egin zuen 1720.go apirilan; orduan Ibero argin besterik ez zen. Kontsulta ez zen kupulaz izan, arkuez eta arkuen ondoko puntuez baizik; hura Loiolan zazpi egun bakarrik egon zen, eta 1724an hil zen. Kupula ixteko lana ere ez zen pintatzen den bezain zaila izango; Loiolako liburuetan, behintzat, ez da horrelakorik agertzen.