Loiolako errege-kolejioaren eta eleizaren konstrukzioa

HASIERAAURKIBIDEA

Eleizaren proiektua (1696-1700)

Behin, eskailera berriaren obra, A. Zupidek agindu zuelako, Zalduaren sentimentua haundia bazen ere, eten zenean, hau eleizaren, eraikuntza-ren zatirik behinenaren, planuak ejekutatzen hasi zen.

Ez dira Fontanak proiektutako eleizaren azken planuak kontserbatu, ez eta gero Zalduari enkargatuak ere. Fontanaren proiektuak, dirudienez, Busiri-Viciren kolekziokoen antzekoak izango lirateke (30. lam.): erdiko zirku zabal bat, alboko kapilez inguratua, bata bestetik zutarriez separatuak. Hori deduzten da 1696.go azaroaren 20an Francisco Alençon-ek egin bisitaren aitaturiko oroit-agirian kontserbatzen den notizitik. Han Probintzialak A. Zupide Erretoreari zera enkargatzen dio: «eragin Maisuari proiektuta dagoen bezala Eleizaren planu egoki bat egitera, kapilen arteko pasua zabaltzearekin, proiektu berri hau gabe aurrera itsu joango bait litzateke» (L.V. 19. or.).

Azpimarra dezagun pasu hauek zabaltzeko erabakiaren garrantzia.

Rektangulo-planta eduki ohitako jesuiten eleizetan, pasu hori, kapilak separatzen zituen horman irikitako ate beteko hutsunea izaten zen. Busiri-Viciren proiektuan pasu horiek pixka bat zabalagoak dira. Agian gora-behera horrek emango zuen Loiolan pasuak zabaltzea pentsatzeko bidea, kapilek okupatutako lekua, etengabeko eraztun antzeko arkupe eder bihurtzeraino.

Idea hori Zalduarena izan zitekeen, baina, horrela izan balitz, badirudi «Zalduak ideatutako» expresioa erantsiko zutela, atikoez tratatzean esaten den bezala; aitzitik, «proiektuta dagoen bezala» formulak hobeto bat baino gehiagoren artean planotu zutela adierazten du. Maisuaren idea bakarrik ez zela izan, A. Probintzial Francisco Javier-ek 1698.go ekainaren 30an idatzitako oroit-agiriko hitzetatik deduzten da; «Zorrotz zera engargatzen eta agintzen dut, plantari osoro jarraitzeko, eta agian zerbaitetan aldatu behar dela irudituko balitz, ez bedi Maisuaren iritziarekin bakarrik egin, neri jakin erazi gabe eta nere erabakia ikusi arte» (L.V. 20-21 or.).

Dena dela, alde batez bakarrik balitz ere Martin Zalduarena, hargatik eta ez Fontanagatik ikus daiteke gaur eraztun antzeko arkupe hori, Loiolako basilikaren berezgarria, eta hori egin zelako, geroago garrantziko arkitektu-kontsulta bat egin behar izen zen, aurrerago esango dudanez.