Puntu honek, oso garrantzikoa delako, reflexio bat merezi du, gai horretaz kontserbatzen diren dato bakan horiei buruz.
Dokumentu zaharrenetatik nabari da Etxe Santua ikutu gabe kontserbatzeko akordua. 1681.go uztailaren 14ko Carlos II.aren errege-zedulan ohar hau egiten da: «Loiolako Etxearen antzinatasunak iraun dezan, ez dezala konstrukzio berriak, gaur zutik dagoen (25) lehengo Etxearen hormarik lurreratu, eta zera bakarrik uzten da, haren ondoan eraikitzen» (26). Eta 1684an zera agintzen du «konstrukzio berriarekin ez dadila Etxearen obrarik batere ondatu».
Interesko gauza izango litzateke, lehenbizi Fontanak arau hauek nola bete zituen ikertuko bagenu; gauza zaila benetan, izan ere, Hager-ek ohartzen duenez, Busiri-Vici-ren planuan (25. lam.) «ez da Etxe Santuaren kubo-egitura bere horma lodiko kajarekin agertzen» (2. lam.). Zergatik omisio hori? Explikaziorik egokiena hau izango litzateke: Fontanaren planua kopiatu zuen arkitektuaren gogoa. «hari, batez ere, eskema bera zen bezala interes zitzaiola dirudi, eta oso proiektu simetriko bat lortzeko asmoarekin, abagune on baterako inspirazio-iturri bezala erabiltzeko, aldatu egin zuen» (27).
Zeinen egia den Hager-en egiantzeko hipotesi hau alde batera utzirik, ziur behintzat hau ikusten dugu, Busiri-Vici-ren planuaren bidez, ez daitekeela dirudienez Fontanaren soluzioa ezagutu -soluziorik eman bazion- Etxe Santua bakar uzteko problemari. Agian, litekeenez, tokiko konstruktoreen asmamenari utziko zion. Egiaz, A. Ballesteros-en erretore-aldian, textuaren letrari, «lurreratzea» edo «ondatzea» debekatzen zuenari, atxiki eginez, hala dirudi behintzat, zera ulertu zutela, ez zela Etxe Santuko hormak ikutzea, ikutu zituz-ten bezala, debeku horien aurka. Horrela ulertu bait zitekeen «ondoan» eraikitzeko baimena. Horrela bide da ulertu zuela Fontanak ere, haren planuan (25. lam.) Etxe Santuaren aurrekaldeari erantsitako eskailera bat ikusten baita; hark emango zion jendeari zuzen sarrera Konbertsio-kapilara.
Baina 1695an, A. Andres de Zupide Erretore berriarekin (lehenago, 1686tik 1688ra izan zenarekin) eta A. Gregorio Sarmiento Probintzial berriarekin, gauzak aldatu egiten dira. 1695.go urriaren 22ko bisitaren oroit-agiriari esker, badakigu Erroman zer pensatzen zuten eta ondoren Probintzialak ze disposizio eman zituen:
»Erromatik behin eta berriz agintzen dute ez dela Etxe Santuko hormarik ikutu behar, eta ez direla betetzen ikusten dut eta eskaileragatik bi hormei arku eta bobeda batzuk egozten zaizkiela; eta soluzio errezik ez duelako, zera ohartzen dut, beste biak ez direla ikutu behar, eta Etxe Santuaren aurpegi aurreko horman bobedentzat hasitakoa Erretoreak dakien bezala eta Maisuarekin hitz egin bezala erremitu behar dela». Eta arau horri obedientziaren indar osoa emateko, zera erasten du A. Probintzialak: «Eta erretoreari begira beste ohi bezalako agindurik behar ez bada ere, baina gerta litekeen edozein ezbeharri aurrea hartzeko, Erretoreari eta haren orde gelditzen den edozeini, Obedientzi Santuaren birtutean zera agintzen diot, esandako bi hormei, Etxe Santuaren aurpegira eta Eleiz aldera jotzen dutenei ez dadila ezertarako heltzen utzi, eta beste biei, bobedentzat arkuak egiteko dispositu dena bakarrik, Etxe Santuko hormarik batere kareztatu, zuritu eta leundu gabe» (L.V. 16. eta 17. or.).
Hau honela dela, Etxe santuaren lau aldeetatik, gehien sufritu zuena, bidezko denez, Etxe Santua eskailera haundiarekin batzen duena da, honen arku eta bobedak haren horman bermatzen bai dira. Beste ikutu bat hartzen duena, eskailera ondoko transituaren aldamenekoa da: egoaldera jotzen duen Etxe Santuaren hormari zutarri batzuk -klaustroaren egiturari dagozkionak- adosatu zaizkio, eta hauetan bermatzen dira bobedei eusten dieten arkuak, eta haien gainetik, kanpora, harrizko normaren gainkaldea ikus daitekeela gelditzen da, bai eta alde horren arriluzko mudejar konstrukzioa ere (53. eta 54. lam.). Eta barruan ikus daitezkeen horma-zatiak, hemen agintzen den bezala, kareztatu, zuritu eta leundu gabe agertzen dira.
Egoera horretan aurkitzen ziren obrak Etxe Santu inguruan 1695. urtean. Orain, beste aldeak ikutu gabe zaindu nahi ziren: eleizari begiratzen diona eta Etxe Santuaren nagusiena, edifizio berriaren aurrekaldeak jarraitzen duen gezur-hormaren aurrekoa (51. lam.). Honetaz zera bakarrik esaten da, aurrekaldeko horman, hau da, gezur-horman, hasi zirela zerbait egiten bobedei eusteko. Eta, zera erasten da, hori Erretoreak dakien eta maisuari jakin erazi dion moduan erremitu behar da. Ez dakigu ze erremeio zen hori, baina ez bide da ezer ere egin zutenik. Izan ere, Bolandisten planuak (10. lam.) egiari erantzuten badio, fetxa horretarako, 1721, Etxe Santuaren eta gezur-hormaren tartea abra egongo zen, han ez baita eleizaren eta atealdearen arteko gaurko arkupe-pasuaren zantzurik ageri. Eta horrela iraungo zuen 1747 arte; orduan berri hau aurkitzen dugu: «harri lantzen joan daitezela, Atealdetik eleizaraino doan pasua estaltzeko (50. lam.)» (L.V. 76. or.).
Horregatik, arrautz- edo elipse-arku bitxizko arkupe-pasu hori, baranda sendo batez bukatzen dena, Eleiz eta Atealde arteko leku hori estaltzen duena, ez zuen Martin de Zalduak egin -eskailera eta haren inguruak eraiki ba zituen ere- baizik askoz ere geroagoko obra da, 1747an egina, obrak Ignacio de Ibero maisuak dirijitzen zituen garaikoa.
1696an erretore Zupidek jarraitzen du, hark karguan 1702. urte arte irauten du; Francisco de Alençon -1689tik 1692ra Loiolako erretore izandako- Probintzialaren bisita-oroit-agirian, 1696.go azaroaren 20an, zera irakurtzen dugu: «Bete bedi hautsi gabe A. Probintzialak joandako bisitan prezeptuz agindua utzi zuena bai eta proiektutik ez dela ezertan separatu behar ere; eta zera eras ten du, horretarako haren oltxoak etxean ondo gordetzea komeni da eta, Maisuak, ateratako eta berekin daukan kopia bat erabil dezala gehienbat». Proiektuez gainera bazen edifizioaren maketa bat; hartaz zera esaten da, «kartoiez egindako eredua, oso ondatua dagoena, konpon dezatela eta osoro ondo jarri eta era berean gorde dezatela» (L.V. 18. eta 19. or.).
Zoritxarrez, zentzuzko neurri hauek hartu arren, III. Carlos erregeak jesuitak expultsatu ondoren, bai planuak bai maketa desaparitu egin ziren.
Fetxa hauetarako, eskaileraren obra gelditua egongo zen, A. Zupidek bait zekien «hasieran pentsatu eta erabaki zenaren arauera, atzeneko truinartea egiteko hiru zutarri erdi jaso beharko zirela Etxe Santuaren hormari atxikiak». Horregatik, kosta ala kosta saihestu nahirik, zearo uzteko agindu zuen, eta aurrerakoan hasitakoa jarraitzeko asmorik izan ez zedin, «ertzetan sartuak zeuden erro edo sustraiak, atzeneko truinarteak egiten jarraitzeko beharrezkoak, erauzteko agindu zuen» (28).