Loiolako errege-kolejioaren eta eleizaren konstrukzioa

HASIERAAURKIBIDEA

Eskailera haundia. Martín de Zaldúa (1692-1695)

A. Francisco Ballesteros Erretore berriak, Espainan kolejio, konbentu, jauregi eta are etxe pribatuetan eskailera ederrak egin ohi zirela kontsideratzean, Fontanaren planuetan eskailera haundi bat falta zela ikusten zuen, eta zera pentsatu zuen «oso gauza egokia izango zela Errege-Kolejio honetan ahalik onena egiten bazen» (18).

Santuario de Loyola

Nahitako eskailera hura, alda haundirik gabe, lehenengo planuetan bost bailagibeletako bati destinatutako tokian, Kolejioaren sarrera ondoondoan, egin ahal izango zen. Gainera lekua irabazten zen: kendutako eskaileraren tokia berriz betetzen bait zen, eta lau ertzak zuzentzetik, hau da, haren zola zatitua osatzetik sortutako lekua irabazten zen (2. lam.); horrela aurrekaldeek ertzen lerro zatitutik, Fontanaren lehen planuan zutenetik, sortzen zen mugimendua galtzen bazuten ere.

A. Ballesteros-ek guzi honetan alda haundirik ikusi ez bazuen, ez eta A. Antonio Caraveo Probinzialak ere ez zituen aurkitu, gorago aitaturiko 1692.go bisitako oroit-agirian zera konsignatu bait zuen: «A. Jeneralak behin eta berriz agindua dauka ez dela inola ere aldatu behar garrantziko gauzarik Erromatik etorritako proiektuan; eta maisuei zerbaitetan aldaketa haundi samarren bat egin behar dela iruditzen bazaie, jakin eraz biezadate neri lehen, eta bidal biezazkidate horretarako eskaintzen zaizkien arrazoiak, Erretorearekin hitz egindako eta maisuen iritziarekin erabakitako guzietan ez bestetan.» (L.V. 13 or.).

Baina, gaur miresten dugun monumentu-eskailera hori, ez Laincerak, baina arkitektu berriak egingo zuen.

1693.go urte hasieran, A. Ballesteros-ek, seguru asko A. Begrand-ek (19) osasun gutxi zuelako, Martín de Zaldúa arkitektu maisua admetitzeko erabakia hartu zuen, eraikitzen ari ziren Kolejioaren obrak zaintzeko.

Martín de Zaldúak orduan berrogei urte zituen (20) eta Lázaro de Lainceraren emaztearekin ahaidegoren bat bazuen; agian, hark zituen aldeonekin batera, horrek lagunduko zuen, urte haietan lurraldean lan egiten zuten obra-maisuen artean Zaldúa aukeratzeko.

A. Ballesteros-en eta Martín Zaldúaren arteko kontratua biek Loiolako Kolejioan 1693.go Urtarrilaren 30an firmatu zuten. Begrand Anaiak obraren Maisu tituloa eta harén goi direkzioa kontserbatzen bazuen ere, praxian direktorea aldatu egiten zuten, kontratuagatik Martin Zalduak obligazio hauek hartzen bait zituen: «egunero obran aurkitu behar zuen, eta dena berunean eta nibelean doanez zaindu... Langileak egunero askotan bisitatu behar zituen bakoitzak bere eginbeharra betetzen duen ala ez eta emandako molde eta neurrien arauera lan egiten duten ala ez ikusteko. Eta hori bai udan bai neguan egin behar duela ulertzen da. Eta arku, ate, leiho eta gainontzeko guzirako behar diren molde eta monteak seinalatu behar ditu. Eta baldintza honen behan, ez duela molde bakar bat ere egingo, ez obra hartan inon ere lan egiten hasiko, eta hori arzolatik beretik, haren maisu Anai Begrand-ekin hitzegin eta kontsultatu baino lehen... Eta harroin-gain edo armarri edo antzekoren bat landu behar denean, buztinean edo egurrean grabatzera edo inprimitzera behartua dadila. Eta armarriak bere eskuz landu eta iriki behar ditu. Eta baldintza berezi honekin: ez du bere kontura inon ere beste obrarik hartu ahal izango, ez da ere haietakoren bat bere begiz ikustera irtengo, Igande eta jai egunetan izan ezik. Eta noizbait, interes haundia duelako, A. Erretoreak batenbat ikusteko baimena emango balio, hutsegingo litukeen egunak bere jornaletik kendu egingo zaizkio, eta gauza bera ulertzen da beste ausentzi eta gaisoaldiengatik».

Biek batera onartutako jornala obra-maisuek jaso ohi zutena zen «egunero hamabost Belloiezko Errial bai lan-egunengatik bai eta Igande eta jai-egunengatik ere... Eta ohar honekin, halabehar batez obrak gelditu egin beharko balu, Martin Zalduaren jornala ere gelditu egingo litzateke» (21).

Loiolara lan egitera sartu bezain laister, Zaldua beste ezertan baino lehen eskaileraren proiektuan okupatu zen. Haren historia honela laburtzen zion urte batzuk geroago, A. Tirso Gonzalez Jeneralari 1702.go agostuaren 16an idatzitako eskutitzan:

A. Francisco Ballesteros-ek oso astiro kontsultatu eta hitzegin zuen gai horretaz nere aurreko Anai Begran eta Joseph de la Yncera-rekin... eta azkenik nerekin gostuari buruz. Zera uste izan genuen batere diferentziarik gabe, eskailera, eskaileraren lekuan etorriko zen Bailagibela aina kostako zela; eta berebat zera uste genuen nahiko eta behar ziren argiak edukiko zituela» (22).

»Gauzak horrela, Joseph de la Yncerari proiektu bat egiteko enkargatu zion. Eta hark egin egin zuen. Azkenik, orain dudan arlo honetara etorri nintzenean, Erretore Jaunak beste bat egin erazi zidan; Anai Begran-ek oso astiro aztertu zituen, eta aztertu ondoren, nerea aukeratu zuen eta zera esan zuen, Martin de Zalduaren proiektuaren arauera joan eta egin zedila eskailera; eta tramite guzi hauek egin ondoren, nere aurrekoen direkzio behan egindako zimentuen gainean hasteko erabaki zuen» (23).

Beraz, monumentu-eskailerari oinarria jartzea 1692an Begrand eta Laincerari dagokio, eta 1693an, oinarri horren gainean, Martin de Zalduak diseinatutakoa hasten dira jasotzen (49. lam.). Horrelaxe erabaki zuen bertan A. Ballesteros eragileak, zeukan diru ugariari esker (24).

Eskailera berriak edifizioari halako jaun-aire bat emanez gainera, oso ondo resolutzen zuen Kolejiotik Konbertsio-Kapilara zuzen doan bidea. Baina, hori lortzeko, Etxe Santuaren hormak ikutu behar izan ziren, eta gai horretan agindua hautsi.