l.-La Basílica de Loyola, Miscelánea Comillas-en argiratua, XXV bol. 1956, 383-430 or.
2.- Datu eta orientazio berri hauek, sail haundian, A. José Ramón Eguillor arkiberuaren laguntza efikaz eta sarriari, Loiolako Histori-Arkibua hain ondo ezagutzen duenari, zor dizkiot; hemen nere esker on haundia erakutsi nahi diot.
3.- Erregeak eta Lagundiko Aitek izendatutako albazeak 1614.go martxoaren 13an bildu ziren Salamancako ErregeKolejioaren fundazioaz deliberatzeko; han beste ebazpenen artean, konstrukzioaren proiektua eta forma Erregeari bidaltzeko erabakia hartu zuten.A. RODRÍGUEZ G. DE CEBALLOS S.I., Estudios del Barroco salmantino. El Colegio real de la Compañía de Jesús (1617-1779). Salamanca 1969, 25 or.
4.- HENAO VILLALTA, Averigaciones de las Antigüedades de Cantabria, V. Tolosa, 1894, 159 or.
5.- H. HAGER, Cario Fontana and the Jesuit Santuary at Loyola, Journal of the Warburg ant Courtauld Institutes-ean, XXXVII, 1974, 280-289 or.
6.- Cario Fontana autor de la traza de la iglesia y colegio de Loyola.
7.- H. HAGER, Carlo Fontana's Projet for a church in Honour of the «Ecclesia Triumphans» in the Colosseum, Rome (Journal of the Warburg and Courtauld Institutes, XXXVI, 1963) 319-337 or.
8.- Historiae Collegii Loyolaei Compendium 1609-1856, HENAO- VILLALTA-n, Averiguaciones de las Antigüedades de Cantabria, VII, Tolosa, 1895, 340 eta 343 or.
9.- Berri hau kronolojiko ez da guziz zehatz agertzen A. ASTRAINen, Historia de la Compañía de Jesús en la Asistencia de España, VII, Madrid, 1920, 29. or.
Hemen bildutako datuak XIX.go kopia berri batean ikus daitezke, L.H. A.an (Archivo Histórico de Loyola), 1-4-1, 30 z. Batez ere, Loiolako eta Azpeitiko Parrokíko obrei dagozkien apunte batzuk dira, Libro Grande de Acuerdos de la Justicia y Reximiento de Azpeitia desde 1686 hasta 1694, liburutik atereak.
10.- Gizaldi haietako agirietan horrela agertzen da. 1405an egindako Beltrán de Ibañez Jaunaren, San Inazioren hirur Aitonaren, testamentu-zati batean, Henaok azaldutakoan, (op. cit. VI, 289-290 or.) Dorre-Etxearekin batera «tolare-etxea agertzen da, Loiolako etxondo eta tokian dagoena, eta errotak (hau da, igara) tokiari itsatsiak daudenak».
Berebat, Oñazko Martín García Jaunak, San Inazioren anai zaharrenak, 1536.go martxoaren 15an Loiolako maiorazgua bere seme Beltran Jaunaren alde institutako eskripturan, ondasunak zenbatzean, zera esaten da: «Gainera Loiolako etxondoa, bere baratz, usategi eta tolare-etxea, eta etxondoaren ondoan dauden igarak».
Francisco Pérez de Yarzaren Oroit-agirian, 1569.go Honor y calidad de la Casa de Loyolan, »etxe atarian dagoen igara» aitatzen da.
Hiru zita hauek C. Dalmases-engan ikusi daitezke, Fontes Documentales de S. Ignacio de Loyola, Monumento Historica Societatis Iesu-ko 115 bol., Roma 1977, 764, 484 eta 740 or.
11.-L.H.A., 1-4-1,30. z.
12.- Harritzeko gauza da nola ez den Bergrand izena 1690ko hiru urteko katalogoan agertzen; baina 1693koan bai aurkitzen da, eta handik zera dakigu Yprés-en jaio zela 1624.go urtarrilaren 29an, Malinas-ko nobiziaduan 1653an sartu zela, eta betiko 1664.go otsailaren 2an inkorporatu zela. Orain zera erasten da, haren indarrak ahulak zirela (vires infirmae) eta etxe-lanetan okupatzen zela. Alabaina, obraren direkzioarekin jarraitzen zuen, 1692-93ko katalogo laburrak zera ekartzen bai du, Arkitektus Joannes Bogran, eta 1693-
94ak Joannes Bodgran Praefectus fabricae. 1694.go otsailaren 19an hil zen.
Hauek dira Anai Bergrand-ez ditugun histori-datuak. Hauen ondoan gogora daiteke hemen F.J. ECHEVERRIA ETA F. ABASOLOK heuren liburuan Descripción Artístico-Religiosa e Histórica del Grandioso Edificio de San Ignacio de Loyola, Tolosa, 1851, 100- 101 or. dakarten berri laino bat. Obrak izan zituen direktoreez hitzegitean, zera dio, lehenengoa «bai jesulagunen artean, bai instituto honetakoak ez diren beste askoren artean Altuna izan zela uste da». Berri horretatik, erasten dutena bakarrik onar daiteke, hau da, Altuna izenekoa, Jesusen Lagundiko Anai Koadjutore bat izan zela; honekin tradizioaren oihartzun ezgarbia jasotzen dute.
13.- Ikus El Hermano Francisco Bautista, arquitecto E.TORMOn, Pintura, escultura y Arquitectura en España, 442-449 or. A. RODRIGUEZ G. DE CEBALLOS S.I., El Arquitecto Hermano Pedro Sánchez, Archivo Español de Arte-n, 1970, 51-58 or.; eta autore berak Pedro Mato anaiarentzat, Estudios del Barroco Salmantino. El Colegio real de la Compañía de Jesús (1617-1779), Salamanca, 1969, 80-82 eta 146-149 or.
14.- J. BRAUN, Die belgischen Jesuitenkirchen, Friburgo, 1907, 116or.
15.- Libro de Visitas (1684-1765), 9. or. Liburu honetako zerbait aitatzeko V.L. sigla erabiliko da.
16.-Obra-Maisu berria argin-famili batekoa zen (haren aita Francisco eta haren anaia Lázaro argin maisuak izan ziren ere). Lainceratarrak jaiotzez Somo (Santander) lau herrien jurisdikziokoak ziren.
1685 eta 1690 bitartean Josek bere aitarekin Gipuzkoan, Oiartzungo Udalean, Segurako Eleizan eta Irungo Parroki Eleizan egiten du lan. Eta 1692an bere anai Lazarorekin Zumaiako konbentuko Eleizan hartzen du esku.
1690.go irailaren 20an, Loiolako Kolejioan, bere amaordeko Echaondoko Angelari eskubide-karta bat eman zion, Irunen berak eta bere aitak egindako obrak kobratzeko.
Datu hauek XVII. azken aldeko eta XVIII gizaldiko Gipuzkoako arkitektura horren ondo ezagutzen duen Astiazarain de Valbuena Maribelen bihotz onari dizkiot zor.
17.- Horrela agintzen da behin eta berriz 1689, 1691, 1692 eta 1693. urtean (L.V. 9, 11, 13 eta 14 or.).
18.- Martín de Zalduak A. Jeneralari, Tirso González-i, Loiolatik 1702.go agostuaren 16an idatzitako eskutitza. Documentos Históricos de Loyola Señorial y Religiosa. L.H.A., 1-4-1,52. z.
19.- Horrela deduzten da 1693.go Katalogotik. Ikus 12. oharra.
20.- 1711an Agustinoen Konbentuaren aurka Lázaro de Laincerak edukitako pleito batean, Lazaroren alde lekuko bezala Martín de Zaldúa, obra-maisua Azpeitia Herriko auzoa agertzen da; hark «gutxi gora-behera berrogeita hamazazpi urtekoa zela aitortu zuen».
21.- A, Ballesteros-ekin Martín de Zalduaren kontratua. Documentos Históricos de Loyola Señorial y Religiosa. L.H.A., 1-4-1-,49. z.
22.- A. Tirso Gonzalezi idatzitako eskutitzaren doinu baikor honek explikazio hau du, Zalduaren kartak A. Jeneralagandik etendako eskaileraren obra jarraitzeko baimena iritsi nahi bait zuen.
Nekez onartu daiteke, hemen Zalduak esaten duena, eskailera kostako zena eta Fontanaren proiektuan eskaileraren lekuan zetorren bailagibela kostako zena gutxi gora-behera berdin izango zela.
Baitere baikorregia da, gero ikusiko dugunez, eskailerak izango zituen argiak nahikoak eta bidezkoak izango zirena.
23.- A. Tirso Gonzalezi Zaldúak idatzitako eskutitzaz ikus 18. oharra.
24.- 17692.go urriaren 14an A. Antonio Caraveo Probintzialak egindako bisitaren oroit-agirian zera esaten da: «Konstrukzioa oso aurreratua aurkitzen dut eta asko haundituko dela itxaron dugu, G. J. oso eskuzabal agertzen bait zaio limosna asko bidaltzean; eta poztu egiten gaitu askoz ere gehiago bidaliko dituen itxaropenak, eta, haiek Kolejioa-ren errentekin batean, hura opa diogun azken ederrera eraman dezaten» (L.V. 13. or.).
25.- Gaur en su ser (bere izanean) esango genuke, baina en ser (izanean) forman Cervantes-en aurkitzen da, Quijote-ren lehen zatiko XXIX. atalean. Cardeniok Doroteakin hitzegiten du, eta, haren kontua entzun ondoren, honela dio: «Luszinda nerea delako Fernando Jaunarekin ezkondu ez daitekeenez gero, ez eta Fernando Jauna ere harekin, zurea delako, bidez espera dezakegu zeruak itzuliko digula gurea, oraindik ere izanean bai dago (está todavía en ser), eta ez da besterendu ez hautsi ere».
26.- HENAO-VILLALTA, op, cit. V, 135 or.
27.- HAGER, Carlos Fontana autor de la traza de la iglesia y colegio de Loyola.
28.- Zaldúak A. Tirso Gonzalezi egindako eskutitzaz, ikus 18. oharra.
29.- Datu hau, 1702. irailetik 1737.go agostura arteko fabrikaren Liburuaren 1717. urteko kontuetan aurkitzen da.
30.- 1700.go irailaren 29ko bisitaren oroit-agiria (L.V. 23. or.). Suzesio Gerra aurreko urte haietan oso bizkor ari ziren lanean Clereciaren Etxearen sarkaldeko ego haundia egiten. Hortik eragiten zien Probintzialak Loiolakoei Salamancaren ejenpluarekin (A. RODRÍGUEZ G. DE CEBALLOS, op. cit. 112 or.).
31.- Lázaro de Lizardik egindako arotz-obran zera zenbatzen da, «etxeaurrera, orain azotea txikia dagoen lekura, erortzen den teilatu osoa, kendu» (L.F. 1717. urtean).
32.- 1702.go agostuaren 30ko Oroit-agirian honen kontu, hitz garratz samarrekin ematen da: «Eta aurkako iritzien eragozpena saihestearren, arte-estudiorik eta jakintzarik gabe konstrukzioa kalte askorekin atzeratu dutelako, garbi dago ikustera etorritako bi Maisuen iritzira (haren orijinala Erromara bidali zuten eta kopia bat Erretorearen eskuetan gelditzen da) Italiako azotea oso seguru gelditzen dela, eta fabrikaren ederrerako eta Kolejioaren onerako beharrezkoak eta seguruak direla esandako solairuak»(L.V. 27-28 or.).
33.- 1702.go agostuaren 16an Martín de Zaldúak firmatutako karta, Documentos Históricos de Loyola Señorial y Religiosa. L.H.A. 1-4-1, 52. z.
34. Kondaira zehatzago bat ikus daiteke nere artikulo Fundación del real Colegio e Iglesia de San Ignacio de Loyola, liburu honetan bertan aurrerago argiratuan eta J. Ignacio Tellechea Idígorasen Omenaldirako, Boletín de Estudios Históricos sobre San Sebastián aldizkarian, 16-17. San Sebastián 1982-1983, 551-553 eta 557-559 or.
35.- Zalduaren izenean dagoen azken ordaina Probintzialak erabakitako sari antza du, despiduaren gusto mikatza gozatzeko: «390 er. ordaindu zitzaizkion Martín de Zaldúa Maisuari A. Salvador de Ribadeo Probintzialaren aginduz, 26 egunetako jornalak, 15 jaiegunekoak eta 11 Donostira egin joanak, han eguneko 15 er. emandakoaz gainera».
36.- Saregileekin egindako kontratuen ejenplu bezala, aita dezakegu Loiolan 1709.go urtarrilaren lehen egunean Antonio Elorzak firmatua; han eskailera nagusiaren bigarren tranpain arteko kalostrak eta haien abelaukotuak egiteko konpromisua hartzen du eta urte hartako maiatzaren erdi alderako entregatu behar zituen (Libro de Cuentas, 3.z., 24r or.)
37.- Haritzak gehienbat Zestuatik ekartzen dituzte: Zestuako menditik 102 haritz (1704), Zestuatik 87 haritz tantai. Baina. Urrestillatik (1714) eta Villarrealetik (1724) ere
ekartzen dira. Gaztainondoak Azkoititik etorri ohi dira: Olaran mendiko gaztainondoak (1715), Azkoitiako jurisdikzio-ko gaztain tantaiak (1730); baitere, Debako gaztain oholak
(1727).
38.- Etxearen egoetzalde ondoko eskailera, orain behepi-suan bukatzen dena, garai hartan sotano-erdiraino jaisten zen, eta handik irtetzen zen baratzara; oraingo irteera, kanpoko eskailera batetik, oso berria da.
39.- Hemen bildutako datuei Libro de fabrican (1702-1736) kronolojiko jarrai dakieke. Baina, diskisizio guzi hauek utzi ahal izango ziren aldi honetarako Diario liburua izan balitz, 1714. urtean hasten baita, eta han agertzen dira etxe-notizi horiek.
40.- Libro de las Consultas de este Real Colegio. 171 l.go ekainaren 8tik 1767.go martxora arte hartzen du.
Liburu honek ez du orri-numerorik. Baina, kontsulta bakoitzaren egunari jarraituz kontsulta daiteke berak dakarrena, kontsulta bakoitzaren eguna, hila eta urtea seinalatzen baita.
41.- Italiar estruktura iriki lerdena, euri-giro lehorragorako egokia, azken aldi honetan osoro galdu da, lehengo arkupetan bi bizitzeko pisu eraikitzean (58. lam.).
42.- Recondo izan zen XIX gizaldian Loiolako obrak, Lagundia expultsa zutenean etenak, aurrera eraman zituen arkitektua. Haren Proyecto de la terminación de las obras del Colegio de Loyola. Reseña descriptiva-n, 1884.go agostuaren 31an fírmatuan (L.H.A., 2-4), aurkitzen da textuan anotatzen den oharra.
43.-Salamancan kargu honekin hasieratik, 1616. urtetik, A. Montemayor azaltzen da, eta kargu horretan bere heriotza arte (1642) irauten du, eta gainera bi aldiz Erretore izan zen. Motemayor beti proiektua errespetatzen saiatu zen, eta diru arlo neketsua bere gain eraman zuen.
1642an Pedro Mato Anai arkitektua etortzen da Salamancara; 1646. urtetik haren heriotz urte arte (1673), «fabrikaren maisu» bezala agertzen da, eta bere direkzio aldian oso garrantzitsuko lana egin zuen. (A. RODRÍGUEZ G. DE CEBALLOS, Estudios del Barroco Salmantino. El Colegio real de la Compañía de Jesús (1617-1779), XIV. Salamanca, 1969, (35,44, 80-82 eta 146-149 or).
44.- Santiagoren zaldun Ignacio Maleo eta Aguirreren Argentinako herentzi honetaz, datuak Loyola señorial y religiosa-ko 91. dokumentuan aurkitzen dira (L.H.A., 1-4-1).
45.- 1718.go otsailan kontu hau aurkitzen da: «120 Er. eman zitzaizkien Martin de Zalduari eta Lázaro Lainzerari, Argin Maisuei, Eleizaren obra aztertzen egun batean aritu zirelako». (F.L. 130. or.).
46.- Lecuna grafía erabiltzen dut, abizen honetan erabi-liago den Lecuona-ren ordez, horrela maizago azaltzen baita Loiolako dokumentuetan, eta, batez ere, horrela erabiltzen bai du berak firmatzean.
47.- Diario Histórico de Loyola, 16. or. (L.H.A., 1-4).
48.- Op. cit. 38. or.
49.- Boletín de la Real Sociedad de Amigos del País, 1977,441- 450 or.
50.- EGUILLOR, op. cit. 446 eta 450 or.
51.- EGUILLOR, op. cit. 449 or.
52.- H. HAGER, La facciata dei SS. Faustino e Giovite, Commentarii-n, 1972, 262. or., eta La facciata di San Marcelo al Corso, Commentarii-n, 1973, 63. or.
53.- Haietako hiruk erori bat jasan zuten; kolejioan 50 egun sendatzen egon ziren; hirurengatik 750 er. ordaindu ziren.
54.- E. COUDENHOVE-ERTHAL, Carlo Fontana und die Arkitektur des römishen Spätbaroks, Viena, 1930, 137. or.
55.- J. BRAUN, Spaniens alte Jesuitenkirchen, Friburgo, 1913. Ergänzunsgscheft zu den «Stimmen aus Maria Laach», 155 or.
56.- H. DONATI, Artisti ticinesi a Roma, Bellinzona, 1942, 271. or.
57.- EGUILLOR, op. cit. 449. or.
58.- Carlo Fontana and the Jesuit Sanctuary at Loyola, 1974.
59.- Textu osoa nere artikulo La Basílica de Loyola-n 426-27 or. ikus daiteke.
1954. udaberrian bola askatu egin behar izan zen, erortzeko arriskoan bait zegoen, egurra guziz usteldua zegoelako. Orduan berunezko erliki-kutxa agertu zen. Oso ondo itxia eta soldatua bazirudien ere ez zeukan erlikirik, eta bai oso ondo kontserbatua Caravaca-ko gurutzea, Burgosko Kristoren gurutzea eta Gure Andre Edurneren zilarrezko domina.
60.- Loyola Señorial y Religiosa, 109. dok. (L.H.A, 1-4-1).
61.- S. INSAUSTI, /// Centenario del Monasterio de Santa Clara, Tolosa, 1966, Orri-numerorik gabeko liburu bat.
62.- L.Cu. 5. z. (orriak numeratu gabe).
63.- Op. cit. 101-102 or. Echeverriaren zita honengatik idatziko nuen, agian, 1956an Franciscoz «ez dakigu hark Loiolan zertan eskuartu zuen, baina zera esan daiteke, haren lana erretaula haundian zentratzen zela» (op. citA23 or.). Gaur zuzendu beharra daukat, Francisco Iberoren 1766ko eskutitz batek Francisco de Anduaga Anaiari, zera dio «bada 15 urte nere famili eta Aberritik at nabilela gehienbat», eta hori ez dator bat nik orduan supositu nuen Franciscoren lanarekin erretaula haundian.
64.- HENAO-VILLALTA, Complementos a la obra de averiguaciones cantábricas e ignacianas VIL t., Tolosa, 1895, 343 or.
65.- A. GARCÍA Y BELLIDO, Estudios del barroco español. Avances para una monografía de los Churrigeras, Archivo español de arte y Arqueología-n, 1929, 42 eta 43 or.
66.- Ohar hori F. CHUECA GOITIA-RENA da, Ventura Rodríguez y la escuela barroca romana, Archivo español de Arte-n, 1942, 209. or.
67.- Ikus R. LETURIA, Estatua de plata de S. Ignacio, Donostia, 1954. Orain dela gutxi JOSÉ MANUEL CRUZ VALDOVINOS JAUNAK, La Estatua de Plata de S. Ignacio de Loyola-n (Ediciones Mensajero, Bilbao, 1989, 43-56 or.), zera irargitu du, irudiaren eredua Vergarak egin zuela, baina zilarrezko ejekuzioa Josef Bauer aleman zilarginari
egotzi behar zaiola; hark Erroman bere izena itzulirik honela firmatzen zuen: Giuseppe Agricola.
68.- Hemen aitatzen den Ibero Maisua Ignazio da, ez haren semea Francisco. Alabaina, Compendium-aren autoreak eleizaren egitura hauek eta beste batzuk Franciscori atributzen dizkio; zera dio: »ad mentem et ideam architecti Francisci Ibero» eginak izan zirela (HENAO-VILLALTA, Antigüedades de Cantabria, VII, Tolosa, 1895, 344. or.). Braun-ek Compendium-dik hartzen du.
69.- Jesuíta kardenal hauez Echeverriak dato batzuk ematen ditu (op. cit. 89-91 or.). Lehen aitatzen duena Casimiro da, Poloniako Erregea, Inocencio X.ak 1645an kardenal egina. Casimiro hau, Synopsis historiae Societatis lesuk (Lovaina, 1950), dioenez Jesusen Lagundian 1643an Loreton sartu zen, nobiziadua Erroman egin zuen, eta Lagunditik 1645an irten zen. Kardenal 1645an egin zuten, 1648an bere aberriak bere anai Ladislao IV.aren ondoren errege izateko deitu zion eta Polonian 1668. urtera arte izan zen errege.
Beste jesuíta kardenalak kronolojiko hauek izan ziren: Toledo kardenala, Clemente VIII, 1593; Belarmino, Clemente VIII, 1598; Pedro Pazmany, Clemente VIII, 1602; Lugo, Urbano VIII, 1643; Sforza Palavicino, Alejandro VII, 1657; Nithard, Clemente X, 1672; J. Bautista Tolomei, Clemente XI, 1712; J. Bautista Salerno, Clemente XI, 1719; Cienfuegos, Clemente XI, 1720.
XVIII.go Italiako eskolako Kardenal hauen erretratuak, janlekua apaintzen dutenak, Markes de Lozoyak, 1976.go ekainean egindako bisita batean esan zuenez, ez dira txarrak; alabaina, janleku buruan dagoen Afari Haundia, 1754an Erroman Siziliako Filiberto Larcanok firmatua, txarra dela uste du.
70.- Aitortza honi esker, Compendium-aren autoreak emandako beste datu oker bat ikus daiteke; hark Volpini-z zera dio, Loiolan 1764. urtera arte egon zela: «ad annum saltem 1764» op. cit. 344. or. Transkriptutako textu horretatik zera ikusten da, Loiolatik urte hori baino lehen irten zela.
71.- Ez da Probintzialaren proposizio honi emandako erantzunik aurkitzen, orri batzuk zuri gelditzen badira ere, hemen bukatzen baita Libro de Visitas-en textua. Agian hurrengo bisita, 67.goa, Lagundia expultsatu zutelako, ez bait zen egin.
72.- Ikus M.C. GARCÍA GAINZA, Dos grandes conjuntos del barroco en Guipúzcoa. Nuevas obras de Luis Salvador Carmona, en Revista de la Universidad Complutense, Madrid, 85, (1973) 81-110 or.
73.- Geschichte des Barock in Spanien, Esslingen, 1908. Espain edizioa 1924koa da. Cfr. 314 or.