Bi iritzi ezberdin formulatu dira ondorengo jesuiten arkitekturan Loiolaren influjoaz: Schubert-en iritzia, Thieme-k onartzen duena, eta A. Braun-en iritzia. Schubert-ek zera esaten du, «Loiolaren ejenpluak indar haundia izan zuela eta Espainako jesuiten ondorengo konstrukzioetan eredu izan zela» (73). Braun-ek berriz beste hau, Loiolako Eleizaren konstrukzio ederretik itxaron zitekeenaz bestera, ez zuela eskola egin ez Espainako jesuiten eleizetan ez eta Orden osoaren arkitekturan ere.
Schubertek ez du bere afirmazioa baiesteko irargirik ekartzen. Braunek arrazoi du, baina zera ahaztutzen du, jesuitek arkitekturan lanik ez egiteko arrazoirik haundiena zera izan zela, gizaldi bat baino gehiagoan jesuita haiek atzerrian eta extingituak edo barreiatuak bizi izatea.
Estudio hau 1956ko atzen hitzekin bukatzen dut: zera aitortu behar da, San Inazioren basilika haundia bakar gelditzen dela Espainako arte-giroan. Baina, halabeharrezko zirkunstantzi batzugatik bere barnean itxia gelditu bada ere, esan nahi sakona gordetzen duela: bera inguratzen duten mendi eta ibarrekin ondo elkartua, eta han kooperatu zuten artista-sorta aberatsari esker (Fontana, Churrigera, euskal arkitektuek), Loiola, jesuiten espain-berant barrokoaren prototipo baino areago, Erromako, Espainako eta Euskal herriko gustoak funditzen direlako, San Inazioren espirituaren egiazko irudia izatera heldu dela, harengan Erromaren debozioa, Espainaren eta bere jaioterriaren maitasuna elkartzen bai dira.