Lehenago esan genuen, Loiolako obran ez zela, zoritxanez, irudigile ezagunik agertzen, baina azken urte hauetan guziz aldatu egiten da gauza, eta hala, Madrideko irudigile inspiratu eta ugari Luis Salvador Carmonak eskuartzen du; Valladolideko Nava del Rey-koa zen, eta XVIII. gizaldian, Castillako XVII. gizaldiko irudigile haundien erlijio-tradizioari janaitzen dio.
Carmona Vergaran eta Seguran egindako obra askogatik ezagutuko zuten (72). Vergarako erretaulan 1747. urte aldera Ignacio Ibero tasadore bezala aurkitu zen tartean. Baitere, urte batzuk geroago, A. Antono Javier Bermejok, 1763. urtetik Loiolako Enetoreak, Carmonagan haatik janiko zituen bere begiak, haren irudi ederra, Salamancako Clereciakoa Cristo recogiendo sus vestiduras después de la flegelación, 1760an fetxatua, oso ondo ezagutzen zuelako.
Hiru irudi egin zituen Carmonak Loiolarako: Luis Gonzaga Santuarena, Estanislao de Kostka Santuarena eta Virgen del Patrocinio-rena. Haiez astiro hitzegin dut nere Luis Salvador Carmona en el santuario de Loiola artikuloan, Goya aldizkarian, 154. z., 1980, 194-199 or. argiratuan.
Jesulagun Santuen irudiak 1763. eta 1764.goak dira, Virgen del Patrocinio-rena 1765.goa. Ez ziren Carmonaren atzen urte hauetako irudiak ezagutzen.
Hirurak hasieratik eleiz beniko alboko aldareetarako eginak izan ziren; alperrik bilatuko genituke gaur lehenengo toki horietan. Hala ere, Carlos III.ak 1767an jesuitak expultsatu zituen garaian, toki bat okupatu zuten enetaula horietan; artean bukatu gabe zeuden, eta aldare nagusiaren hunengo bi ez bestetan jani zituzten. Honela agertzen da 1768.go inbentario batean: «Aldare nagusiaren hurrengo lau aldareetan S. Inazioren, Xabierko S. Franciscoren, S. Luis Gonzagaren, S. Estanislaoren eta Maria Txit Santuaren irudi estofatuak». Atzen hirurok, dudarik gabe, Carmonarenak dira.
Compendium-dik zera dakigu, San Luis eta San Estanislaoren irudiak 1854an barneko monumentu-eskaileraren tranpain zabalean jarri zituztela, hantxe daude gaurko egunean ere. Virgen del Patrocinio-ren irudiak Eleizan iraun zuen puska batean; eta orain dela gutxi berriz ere han jarri dute, ezkerreko bigarren alboko aldarean.