Etxeatzea, egoetzaldera eta baratzara jotzen duena, erdiko gorputz zabal batek eta bi ego berdinek osatzen dute. Lehenago konstrukzio osoaren berezgari bezala seinalatutako horizontala, hemen gehiago nabari da, alboko gorputzek ez bai dute atikorik, eta egoen altura erdikoarena bera baita.
Lerro honi, bere luzean begiez jarraitzen bazaio, ez da atzean etengabeko lerro, han barneko krujiaren bi solairuak nabaritzen bai dira, eta, ba-tez ere, kupularen orraze haundia alboko dorre buruekin.
Etxeatze honi begiratzen zaionean, batez ere atze erditik egiten bazaio, bere atze serioak inpresioa egiten du. Azkoitiko kamiotik begiratzen bazaio, haren gorputzak mugimendu gehiago duela ematen du. Azpeititik Loiola aldera, ibilbide zuzenean aurrera bazoaz, ia beti aurpegi berdina agertuko zaizu; baino, Azkoititik bazatoz, harrizko gorputz haundia agertu eta izkutatu egiten da, eta ez duzu behin ere alde onetik ikusiko (61. lam.).
Erdiko gorputza ere, bere apaingabeko eta kanbio gutxiko estiloarekin, eleizaren Atearkupe galantaren ohiezlako arkitektura ederraren aldean oso urruti gelditzen da. Atzealdean dena bakuna da; leiho asko, dena berdin serioa -Loiolako obra Fontanak geroago egindako konstrukzioarekin, Erromako San Michel hospitalaren anpliazioarekin, elkartzen duena- pisu nagusian hiru karpanel-arkuek bakarrik hausten dute; eta horrek zera adierazten du, etxe-alde horren ederra, arkitektuaren asmoan eguzkitoki eta solano izateko destinatua zegola, bazkunak bere txolarteak igarotzeko, arkuek helburu hori galtzean, irteerako atearen hutsean bakarrik egin badaiteke ere.
Puntu honetara ailegatzean, bai haundia dela aurrekalde eta atzekaldearen diferentzia, konstrukzio alde honetan dagoen altura haunditik jaisteko, aurrekalde nagusiko eskailera ederraren ordez, atzekalde honetan eskailera apal bat besterik ez bai dugu aurkitzen, eta eskailerak ere bi hanka eduki beharrean -bikoa pentsatuko zuten noskiez du pretil beteko hanka bat baizik, soluzioa herri txiki bateko obra-maisu ezjakin bati konfiatu izan baliote bezala.
Barneari gagozkiola, Loiolak duen gauza bereziena zera izango litzateke, bere transitu edo ibilbide luzeek sortzen duten monastetxe-inpresioa. Transitu horietan hor datoz txandaka bata bestearen atzetik kontaezin harrizko arku grisak eta arista-bobeda zuriak.
Sakon-sentsua nabariago izango litzatekeen transitu luzeenetako batzuetan, efektu hori galdu egin da, tartean manpara bat, praktikua bezain itsusia, jarri delako.
Ertzetako leihoen arteko erdi-ilun hori arintzeko, baratzara jotzen duen gela bat destinatu dute, transitua argitzeko.
Azken datu bezala zera biltzen dugu, Kontu Liburuan, 6. t., 1765.go azaroaren 22an, Ignacio Iberok eta bere suhi Javier Echeverriak Enetorearen gelan bi giltzako kutxa batean deposituan zeukaten diruaren beni ematen dela.
Dirua dena urrezkoa zen: 8ko bost dobloi; 5ko 185 dobloi; 20 errialeko 10 urrezko txanpon eta 18 mr. zilarrezko bakarrik. Denak 15.954 er. eta 12 mr. ziren. Haietatik 10.883 eta 28 mr. Ignacio Iberorenak ziren, eta 5.070 er. eta 18 mr. Echeverriarenak.
Ignacio 1766.go ekainaren 30an hil zenean, haren seme Franciscok, oinordeko deklaratuak, 1767.go uztailan aitaren dirua exijitzen zuen, berak ere kutxan deposituan zeukan beste diruarekin batera. Jesulagunak expultsatzeko dekretua, Carlos III.ak 1767.go apirilaren 3an emana, ejekuta zutenek, kasuak eskatzen zituen zer-nolak gorderik, haren exijentzia adituko zuten.