Loiolako errege-kolejioaren eta eleizaren konstrukzioa

HASIERAAURKIBIDEA

Seminarioa

Hilabete batzuk geroago, 1759.go urriaren kontsultan, proiektuko Seminarioa fundatzeko ze arrazoi zeuden pentsatzeko erabakia hartu zen, bisitan A. Colmenares Probintzialak enkargatu zion bezala. Arrazoi hauen artean fundadorearen (Erreginaren) asmoa gogoratzen da, hau da, Jainkoa aintzatzeko eta arimak erakartzeko; eta bigarren helburu hau oso berandu iritsiko zen, gelditzen zen obra, larogei urte baino gehiago hasi zena, bukatzen ez zen bitartean.

1759.go abenduaren 12ko eskutitzan A. Lorenzo Ricci Jeneralak seminarioa fundatzeko baimena ematen zuen, eta A. Colmenares-i idatzitako kartan honela esaten zion: «Ondo iruditzen zait Loiolan orain egiten ari diren etxaldea (konstrukzioaren ezker egoa) Seminarioa izateko hala dispositzen badute, han gaztedia letretan eta Jainkoaren beldurrean hezitzeko» (Diario 173. or.).

Direkzio honetan, Erretoreak propositu eta Kontsultoreek 1761.go uztailean aprobaturik, geroko Seminarioari zegozkion gauza batzuk erabaki ziren, liburutegia, kapila eta seminaristen logelak ze etxealdetan joango ziren. Denek Erretoreak propositutako toki eta lekuak on hartu zituzten.

Urte batzuk geroago, 1765an, A. Idiaquez Probintzialak uztaileko 23an egindako bisitaren oroit-agirian zera enkargatu zuen, «azter eta erabaki beza Erretoreak, Ibero maisuarekin batera, ea komeni izango den eta agian utilago ofizialei, hobeto lan egin dezaten, arratsaldean, gurutzetik gurutzera ordu erdiko atsenaldi bat ematea» (L.V. 92. or.)

Hemen seinalatzen diren fetxak hauek dira maiatzaren 3, Gurutze Santuaren aurkikunde egunetik, irailaren 14.an haren goreskunde jai eguna arte (71).

Oroit-agiri hartan A. Idiaquez-ek hau erasten du: «Tamalez Eleizaren erretaulean gastu-kontua orain arte gainontzeko konstrukzioaren gastuarekin nahastua joan da, eta horregatik ez da sekula jakin ahal izango zenbat kosta izan diren erretaulak. Eta, hala, zera agintzen dut, hemendik aurrera Erretaulen liburu bat izan dadila eta han jar dadila harriak, lorketak eta ordaintzen diren jornalak zenbat kosta izan diren».

Gainera zera agintzen du, bukatutako Erretaula biak erabil daitezela (haiez gero hitzegingo dut), eta haietan meza eman dadila, urtean zehar oso beharrezkoak ez badira ere, zortziurren aldian bai behar bai dira.

»Hasita dauden Erretaula biak jarrai bedi egiten» (oraingo Jesusen Bihotzaren eta Manaren Bihotzarenak dira); «baina ez beza haietan lau ofizial baino gehiagok lanegin, eragozpen gutxi bai da, dauden Aldareak daudela, gainontzekoak egiten luzatzen bada, fabrikan hain atzeratuak joatearen eragozpenaren aldean; hemen beherago disposituko dudan eran egingo da lan».

Arduratu egiten da, beraz, Probintziala, eta nobleen Seminarioaren obrari aurrera eragiten saiatzen da, dudarik gabe Erreginari hori atsegin bai zitzaion, eta gainontzeko konstrukzioari helburu bat ematen zion, horregatik alboko erretaulak beranduago bukatuko baziren ere; erretaularen gastuak aparte eramateko dispositu zuen.

Gastu honen ondoan beste detaile batzuk ere jarri ahal izango lirateke, Atealde berriaren atea apaintzeko iltzeak adibidez; haien kontratua 1764.go Azarearen 21an egin zen, Ibero Maisuak emandako zurezko ereduaren arauera, eta bakoitzagatik 3 Er. eta 1/2 ordaindu zen.

Dena dela, 1765. urtean gastuetarako zuten dirua, 100.000tik pasatzen zen urteetan baino pixkabat gutxiago bazen ere, 96.599 Er. zen. Probintzialak honela banatzen zuen: Harrobietan zortzi ofizial enpleatuko dira eta hamar peoi; zizel-lanean, 22 ofizial fijo, bai neguan bai udan, eta 12 peoi; ate eta leihoak bere tokietan jartzeko 6 ofizial eta 6 peoi.

Eta oraindik egin gabe gelditzen diren ofizinei buruz, Erretoreari paper bat firmatua uzten dio, eta beste bat Ibero Maisuari.

Eta ez da ezer aldatuko, aurretik kontsultatu gabe eta litteris separatis Erretoreari eta Kontsultoreek Probintzialari idatzi gabe, erabaki bat har dezan.

»Zera enkargatzen diot Erretoreari, zaindu dezala Kolejioko inork obran, Ibero Maisuari iruditzen zaionaz bestera egiten eskurik sar ez dezan». Eta zera erasten du haren izena oratzeko, eta «lanzainek ere uler bezate ofizialei lana eragiteko zaindu behar dutela, eta ez direla Ibero Maisuaren zain, obra dirijitzeko.

Oso bidezkoa da, kolejioko kontsultaren iritziaren -onartzen dudanaren- arauera, Ibero maisuari jornal osoa ematea, ausentziren bat egingo lukeen egunetan ere. Esker on hori agertu behar zaio horrenbeste urtetan lan asko eta ondo egin duelako» (L.V. 92. or.).

1760. eta 1767. urte bitartean egindako aurrerapenak, bai konstrukzioaren ezker egoan, Seminariorako destinatuan, bai alboko aldareetan, urte horietako Litterae annuae-tan protokolo-expresio samarrez aitatzen dira, horrela adibidez, konstrukzio erdira baino gorago jaso zutela, »iam ultra medium assurgit», eta, alboko aldareak, bukatutako bien ondoren datozenak, laister bukatuko direla.

Obra zehatz nola zegoen, 16. laminan reproduzten dugun XIX. mendeko fotografía batek agertzen digu; han ikusten dugu nola zihoan obra 1767. urtean, bigarren pisuko leihoen alturan.

Erdiko gorputza eta konstrukzioaren eskubi egoa osoro bukatu ondoren, eta ezkerreko egoan eraikitakoa -bukatu gabe bazegoen ere- ikusi ondoren, batek irudi zezakeen nola izango zen monumentu osoa bukatzean.