Loiolako errege-kolejioaren eta eleizaren konstrukzioa

HASIERAAURKIBIDEA

Pulpituak, albo-aldareak, kanpaiak

1757.go agostuaren 4ko bisitaren oroit-agirian A. Salvador Ossorio Probintzialak zera dio: «Eleizaren proiektu eta ejekuzioan kontuan hartu ez zirelako, orain erantsi egin behar zaizkio, obraren haundiari dagozkionak. Aldare nagusiaren hurrengo bi zutarrietan jarriko dira eta Ibero Maisuak (68) marratzen dituen bezala osoro; eta batere atzeratu gabe egingo dira, aldare Nagusiaren agarria bukatu bezain laister, eta txapelak ahotsa bidaltzeko moduan jarriko dira» (L.V. 81.or.).

A. Ossoriok ere, 1757.go agostuko bisita horretan garrantziko abisu bat ematen du obra jarraitzeko moduaz: «Ez da horma jasoko bobeda guziak bukatu arte, zera esan bai didate, modu hori gordetzen badugu, gutxienez mila Dukado ahorratuko direla» (L.V. 82. or.).

A. Ossoriok berriz zera esaten du, egin behar diren albo-aldareetan Ibero Maisuaren proiektuen arauera egin dadila: «Zera agintzen dut, Eleizako gainontzeko Aldareetako ez daitezela Erromara ereduak enkargatu, baina Ibero Maisuak lehenbaitlehen marra ditzala, eta haren iritziari osoro jarraituko zaio, bai marran, bai moduan, bai harri klasean eta erretaula bakoitzeko apainkian. Eta obra honetaz edo gainontzekoaz garrantziko dudaren bat sortuko balitz, A. Erretoreak Kontsultari proposituko dio, onena aukeratzeko» (L.V. 82. or.).

Probintzialaren agindu hauek oso garbi adierazten bazuten ere nahi zena, A. Joseph Zubimendik, Erroman Loiolako obraren enkargatuak, Francisco Anduaga Anaiari, Loiolan obraren Prokuradoreari, eskutitz bat idazten zion Erromatik 1757.go ekainaren 15an; honela zioen:

»Gaur edo bihar helduko den postan, Etxe Santu horretara Aldaretxoa eta Kardenalen kuadroak (69) iritsi diren abisua espero dut, eta A. Erretoreari eta gainontzekoei bai bata bai bestea zer iruditu zaien entzuteko oso gogo bizia dut; eta batez ere aldaretxoa, nere ustez oso gauza bitxia baita; eta Eleizako lau aldare berdinak, edo bi behintzat, horren eredura egiteko erabakia hartzen badute, dudarik gabe esango nuke, haietako bakoitzean lau edo sei mila pesu ahorratuko dituztela, eta aldare nagusiaren ideari eta metoduari jarraituko baliote baino ederragoak eta askoz ere denbora gutxiagoan aterako liratekeela».

Dudarik gabe, beste eskutitz batzuk ere izango ziren gai honetaz, baina ez ditut aurkitu. Badago hala ere, 1759.go maiatzan, A. Jeneralak eta A. Zubimendik, Loiolako Errege-Kolejioaren izenean, horretarako Aitak zituen eskubideekin, Juan Andres Volpini arginarekin, Erroman egindako kontratu bat. Oso kontratu zehatza, biajeen gastuen ordainaz, ze jornal hartu behar zuen, hau da, Erromako hamabost eskudo hilean, 10 zilarrezko errialetan; «gainera, Loiolan jana, bizilekua, ohea eta erropa zuri bai sendo bai gaiso da-goenean, eta gaisotuko balitz beharko litukeen mediku eta zirujaua». Eta gainera ohar hau: «gaiso egunetan gaitzagatik lan ezin egin egunak 20tik pasako ez balira, ez zaio bere jornaletik ezer kenduko, baina 20tik pasako balira, gainontzeko egun guziak, den proportzioan, deskontatuko zaizkio, eta jana, sendagaiak eta abar. bakarrik emango zaizkio».

Eta kontratu honen beste baldintza batzuk datoz ondoren; kondizio horiek Volpini gizon berekoi samarra agertzen dute.

1760.go maiatzaren 4.koa da A. Fernando Ibañez Erretorearen eta Antonio Palacios -Loiolako obran eskuartzen duen beste Santanderko- kanpaigilearen arteko kontratua, kanpai haundiena funditzeaz. Kontratu hau Olasso Jaunak, Vergarako auzoak -han egiten bait zuen lan orduan Palazios-ek- informe onak eman zituelako egin zen.

Fusio duple batean kanpai batzuk nahastu ziren.

Lehenbizi, aurreko kanpai bat urtu eta haunditu behar zen, nonbait pitzatu egin bait zen. Kanpai hau agostuaren 20an puska asko egin zen, eta puskek 55 arroba eta 13 libra eta 1/2 pisatu zuten. Pisu hau, dorrean, ikusi dugunez, 1738.go martxoan jarritako erlojuko kanpai haundienarena delako, berak zera adierazten digu, puskatutako kanpaia ez zela erlojuko haundiena baizik izan.

1760.go azarearen 3an bigarren kanpai bat urtu zuten erlojurako, lehengoaren lekuan jartzeko; harek 42 arroba eta libra bat eta erdi pisatu zuen. Fusio berrian sartzen diren gai zahar eta berriak zehazten dira; hauek Loiola inguruko herrietako kanpai batzuk izan ziren: Azpeitiako parrokiko dorrekoa eta Azpeitiako San Martin eleizako dunba haundia; Azkoitiako San Juan baseleizakoak eta Azkoitiako gure kolejiokoak; bere aldetik Loiolako kolejioak dorreko kanpaia eta lehenengo fusioko metal-kondarrak jarri zituen eta beste kupreko eta estainuko kantidade batzuk. Bigarren kanpai hau dorrean 1760.go azarearen 8an jarri zuten (Diario, 177 eta 178 or.).

1761.go ekainaren 14ko oroit-agirian A. Colmenares-ek zera dio: «obran lan egiten duten argin ofizial gehienek gaztel hizkera ulertzen ez dutelako eta ditudan beste arrazoi batzugatik, zera uste dut, erraz gauzak diren ez bazala esaten direla, gaizki ulertzen direlako. Kolejioko lagun guziei zera enkargatzen diet, ez dezatela errez entzuten dien gauza ziurtzat hartu, ondo explikatzen ez dakitenei edo, jakinda, nahi ez dutenei; horrela esamesa eta atsekabe asko saihestuko dira Kolejio barrruan « (L.V. 86. or.).

Baitere, 1759.go agostuaren 5an, A. Eugenio Colmenares Probintzialak zera enkargatu zuen, «erretaulak egitean, zehatz ejekuta dadila Ibero Maisuak eta Italikoak batean onartzen duten guzia»(L.V.85.r.).

Ez du ematen haien artean diskusiorik zegoenik, baina datu batzuek zera jakin erazten dute, zizelkarien artean esamesak ibili zirela Erromakoari ematen zitzaion jornalagatik. Horri Fernández Ibañez Erretoreak zera erantzun zion: «guzien bakerako, Erromakoari ematen zitzaion jornala kontratu idatzian Erromatik etorri zela Gure A. Jeneralaren baiezkoarekin; haren lanari zegokionaz bi kontsultetan tratatu zutela gauza hura, eta bidali zitzaiola A. Probintzialari Iberoren iritzia hark berak signatua; eta azkenik, A. Probintzialak bata eta bestearen arrazoiak entzun ondoren, Kolejio honi egin behar zion bisitarako reserbatzen zuela zer egitea komeni zen». Horrela ageri da 1761.gootsailaren 17ko Kontsultan.

Dirudienez, Probintzialak, bere bisitan zera erabaki zuen, albo-aldareetako obrak aurrera jarraitzen bazuen ere -han egiten zuen lan Volpinik- honek utz zezala Loiola 1762. urte azkenean.

1763.go urtarrilaren 11an Loiolan firmatutako paper batean, Juan Andres Volpinik zera aitortzen du: «Loiolako Errege-Kolejio eta haren prokuradore Francisco de Anduagagandik, Valladoliden -Erroma utzi zuen ordurako- A. Joseph de Zubimendi Prokuradore Jeneralaren bitartez, Erroman Aita harekin firmatutako eskripturari zegozkion jornal guziak hartu zituela, Erromatik 1759.go maiatzaren 23an irten nintzenetik 1762.go Abenduaren 31 arte, eta horrela zera aitortzen dut, Errege-Kolejio honek delako eskriptura horren zer-nola guziak bete dituela» (70).

Ikusi da A. Ossoriok 1757an pulpituak egiteko erabakia hartu zuela. Haien kontratua Errege-Kolejioaren aldetik Anduaga Anaiak firmatu zuen eta gainera Ibero Maisuak eta Gregorio Aguirre saregileak, Elgoibarko auzoak, Antonio Elorza ren suhiak. Hark zera zioen, «nola gaurko egunean, Ibero Maisuak egindako marraren arauera-ko, bi pulpituak bere eskaileren armazoiarekin egiteko kontratua egin dudan». Ondoren eskaile-raren zati guziak zehatz deskribitzen ditu; «bere-zi, eskailera biek daramatzaten Hamasei kalostra oblikuo eta kalostren arteko apaingai guziak eta haien mendelak, libra bakoitzagatik belloiezko 5 Er. ordain biezaidate. Baitere, hiru kalostraka gainkaldetik dagozkien ziriak utzi behar dira Cor-nixa edo zurezko eskudela tinkatzeko, eskailera-koa ere sartzen dela eta beheko bi abe laukituak bere apaintzeko bolak jartzeko... eta esan Pulpitu horiek urte honetako Ekainaren azken aldera entregatu behar ditut».

1759.go apirilaren 11ko kontsultan A. Fernando Ibañez Erretoreak zera propositu zuen, ordurarte bezala urteko hilabete guzietan lan egiten bazuten, Kolejioak urtero 40.000 Er. zorra egingo zuela; hori erremitzeko neguko hilabeteetan batzuk bidali ahal izango liratekeela, eta guziekin apiriletik Santu Guzietara bakarrik lan egin zedila.

Kontsultoreek horrela egiteko iritzi zioten, eta beste hilabeteetan, Kolejioaren errentak mantendu ahal zituenak baino gehiago ez zitzala admetitu.

1759. urte horretako ekainaren 23koa da, beste saregilearekin -Pedro de Echeverriakin- egin kontratua, Jantokiko pulpitua Ibero maisuaren marraren arauera egiteko.