Loiolako errege-kolejioaren eta eleizaren konstrukzioa

HASIERAAURKIBIDEA

Aldare nagusia

Lecuona Anaia 1748. urte azken aldera hiltzen dela kontuan hartzen badugu eta 1757an aldare nagusiaren agarria bukatzen ari zirela, kalkula daiteke, aldarea 1750 eta 1757 bitartean egin zutela.

Escalinata

Echeverriak gorespen haundienak ematen dizkio: «Arkitekturaren gauzik bikainena eta gorena, zenbait Erreinutako harnabar eta jaspeen baliotsuena, brontze-lan eta urreztu zoragarriena eta mosaikorik aukeratuena. horixe da erretaula honen amets-obra bere irudi-grupoekin batean» (Op. cit. 56. or.).

A. Braun-en iritzira (Op. cit. 157. or.), erretaula haundia (39. lam.) «rokoko arkitektura ohiezla aberats eta bizia da, zutabe bihurriekin, orain aurrerago gero atzerago, egitura han eta hemen nolanahj hausten dela, ausarki gailentzen eta konstrukzioan anarkiko sartzen diren remateekin, ziskuak hiru gingileko arkuekin, dena harnabar baliotsuez jantzia. enbutidu lan finenez apaindua, ez zokalo gain lauetan bakarrik, baina zutabeetan bihurturik, bai eta salomon-zutabeetan ere».

Erretaula -azpimarratzea komeni da- guziz Churrigeraren estilokoa da. Haren elementu nagusiak eta haien distribuzioa José Churrigeraren erretaula haundiekin bat datoz: plantaren mugimendua, salomon-inbelpeak, baldakino kupulatuarekin, alboko ziskuak erdikoarekin anguloko planotan, egalaren apaingaiak, denek Churrigeraren erretauletan bere parekoa dute, batez ere Salamancako San Estebanen. Baina, Ibero zurezko erretaulen ondoago dago -ez dugu ahaztu behar Iberoren lehen hiru erretaulak ere zurezkoak izan zirela-, Jose de Churrigerak proiektaturiko harrizkoen baino, han ia neoklase estilokoa agertzen baita, eta salomon-zutabearen orde inbelpe zuzen leunak jartzen ditu, lore-apaingairik gabeak (65).

»Erretaularen goiko aldean dauden akademia-ereduko irudiuk, Bergaz-en eskulturaren antza dute, eta hau Renteria-ren (1777) erretaularen Italiako ereduetan ispiratua dago, eta hemen bezala. haiek ere gizu disditsuko gusto gozagaitza dute» (66).

Erretaula haundian hiru zisku daude, eta bakoitzean irudi bana. Alboko bietako irudiak Debako Komendadoreen etxe nagusiko otoitz-lekutik datoz. Loiolak erosi egin zituen: San Jose haurrarekin 1.200 errial ordaindu zuen, era San Joakin 1.500, Biak 1725tik Loiolan zeuden. Ez da ezer esaten nor den edo nor diren haien autoreak, Erdiko ziskuan, aldareari izena ematen dion San Inazioren (67) zilarrezko irudia aurkitzen da. Caracas-ko Real Compañía Guipuicoanak erregalatu zuen; haren akzionistek, 1741.go uztailaren 1ko bileran, «San Ignacio de Loyola» itsasontzia bere atzen biajean Pasaiara onik iritsi zelako eskertzeko, irudi hura erregalatzeko erabakia hartu zuten, eta horretarako 4.000 pesu eta 15 mr, seinalatu zituzten, San Inazioren irudiak, eleizari izen ematen diona, egiteko pausoak ematen hasi zirenean, irudigilea Erroman ere bilatu zen, baina aldi honetan ez zuten atzerriko bat aukeratu Lane eta Pace-ren kasuan bezala, baina espainar bat, Valencia-ko Francisco Vergara, Erroman igaro zuen denboragatik eta beste irudigile ahaideengandik bereizteko Romano deitzen ziotena. Haren izena, San Pedroren erlijioen fundadoreentzat egindako Alcantarako San Pedroren iduriagatik, asko igo zen urte haietan. Enkarguan. dudarik gabe, zera edukiko zuten kontuan: Erroman Gesu-ren San Inazioren hilobi-aldarean, haren Le Gros-ek modelatutako zilarrezko irudi ospatsu bat zegoen, eta Loiolan haren antzeko edo are hura baino hobe bat jarri nahi zuten. Vergarak ez zituen harengan jarritako esperantzak hutsal egin. Haren San Inazioren irudia ez da hain nabaria, egin gaia -zilarrezko Grapa lodia- oso aberatsa delako, haren antzeak asko balio duelako baizik. Francisco de Vergarak» Erroman urte asko igaro bazituen ere, AlcanJarako San Pedroren irudian, Lozoyako Markesaren iritzira, obra eder bat utzi zigun, Valencian gelditutako bere ahaideena baino espainagoa eta Loiolako Fundadore Santuaren irudian ere berebat, Le Gros-en irudiaren kutsua badu ere, bere seilua daraman lana egin zuen, espain-barroko sailekoa, haren buru adoretsuaren enerjia- eta aszeta-expresioan, haren dinamismo bizian. meza-jantziaren airean, gerri bihurrian eta ezker-hankaren flexio kementsuan agertzen dena.

Aldare nagusiaren elementuetan zera nabaritzen da, etxola edo exposizio-lekua (hasieran eta gaur ere Ama Birjinaren irudi txiki baten egon-lekua), «antzerik finenak idea dezakeen etxolarik ederrena; idea eder eta antzetsukoa da; egingai aberatsekoa, Errege bezala bere aulkian eserita... Arku nagusitik konjunto honi begiratzean, arkitekturaren disposizioa miresten da, bere lerroen proportzioa, bere zatien distribuzioa, eta, batez ere, bere ejekuzio nabari, ikusgarri eta harrigarria, maisu haundien eta ofizialen pazientzia argi erakusten duena» (ECHEVERRIA, op. cit. 63. eta 65. or.).

Zera dakigu, etxolaren kanpoko brontzetan Eibarko Juan Bautista Alberdik eta Andres de Ibarzabalek egin zutela lan. Brontzeak urrezten ere Iruñan jaiotako Ignacio de Ozabalek lagundu zuen; lan hau egiten ari zenean hil zen, hain zuzen, Loiolan 1757.go maiatzan.

1750, urte aldera egin ziren janlekuko mahaiak. Hamabi mahai ziren; bat 19 oin luze; hiru, 17 oin; lau, 14 oin, eta lau 13 oin. Zera erasten da, l750.go agostuaren 9an Domingo de Azpitarteri mahai haien ordaina bidali zitziola (5, L.Cu.).

1756.go ekainaren 28ko kontsultan, zera tratatu zen, langileek ze ordu distribuzio gorde behar zuten lanean, es bait zuten ordu seinalaturik. Zera erabakitzen da, Ibero Maisuak seinala ditzala lana hasteko eta bukatzeko orduak.. Erabakitako ordu distrubuzioa hau izan zen: Urtarril eta Abenduan goizeko 7tik 4 l/2ra; Otsail eta Azaroan 7tik 5ra; Martxo eta Urrian 6tik 5 1/2 ra; Apiril eta Irailan 5 l/2tik 6 l/2ra; Maiatzan, 5 l/2tik 7ra; Ekain, uztail eta Agostuan 5tik 7 l/2ra. Bazkaltzeko edo atseden aldi bat hartzeko ez da denborarik seina-latzen.

Hurrengo urtean, 1757an, agostuaren 4ko bisitaren oroitagirian, A. Ossorio Probintzialak zera exijitzen du «aro bakoitzean seinalatutako orduen arauera sartu eta irten daitezela»; eta bai Ibero Maisuak bai Anai lanzainak exijitu eta zigortu dezakete hutseginaren arauera; baina beti haien eskubideak A. Erretorearen menpean egon behar du, eta hark ardura hori edukiko du, ez dezatela eskubideaz abusa ofizialekin tratatzean (1757.go urte honetan 60 ofizial ziren), baina beti Gure Lagundiari dagokion gizabidez eta era onez trata ditzatela»(L.V. 81. or).

Hauxe da Iberok berarekin aldare nagusian lan egindako maisu eta ofizialen preparazioan hartu zuen ardura. Batzutan lau urtera arte ere luzatzen zen ikastaldia. Haien jornala 3 Er. zen egunean; errial 1/2 erasten zitzaion 2.en urtean; Er. 1, 3.ean; eta errial 1 eta 1/2,4.ean.

Datu jakingarri bat bezala 1757an, A. Ossorio Probintzialaren bisitan, zera aurkitzen dugu, batzutan bigarren mezarako laguntzailerik ez zegoelako, hau dispositzen du: «marratzaileetako bi, ordu hartan meza laguntzera doazela, ez bai dute horregatik lana galduko eta bidezko gauza egingo dute zerbaitetan laguntzen badute, ikasten horren mesede haundia hartzen dutenez gero» (L.V. 82.or).

Echeverriak zera nabar arazten du: «eleizatxoa oso apaintzen duten lau zirku-harriak -inork ez daki nongoak eta ze motakoak diren- baina berezko gabarro politengatik lau agata direla ematen du» (op. cit. 64. or.).

Egiazko agatak direla, Leongo Prokuradorearen Arkibuko (LHA,2- 3) eskutitz batek. A Zubimendiri 1750.go urtarrilan idatzitakoak, baiezten du; karta hartan harri hau ateratzeko baldintzak seinalatzen dira. Kondizio bat zera da, atera aurretik errege-iagolaren baimena behar dela, hura gabe inork «ez bai dezake Harrobitik Harririk atera, Erregeak debekatua bai dauka». Baimen honekin iritsi ziren agata hauek Loiolara.