Loiolako errege-kolejioaren eta eleizaren konstrukzioa

HASIERAAURKIBIDEA

José Lecuona Anaia

1748.go urriaren 26an Loiolan Joseph de Lecuona Anaia hiltzen da. Hark Iberori oso berezi lagundu zion. Inor gutxiren berri badugu ere, hauxe da haietako bat. Oiartzunen jaioa zen, Lecuna Maisua bezalaxe; haren ahaide zen, eta hari esker sartu zen zizelkari bezala Loiolan 1728.go irailan. 1734.go abenduaren 24an bere jaioterrira itzultzen da bere fameliari agur egitera, eta 35.go urtarrilaren 9an Villagarcía aldera abiatzen da. 1735.go otsailean egin zen nobizio eta bi urte ondorengo botuak 1737.go otsailaren 24an egiten ditu. Urte horretan Lekeitiora destinatzen dute eleiz berriaren obra dirijitzeko. Kataloguak harez hau dio: »Est arkitektus, cui incumbit cura novam ecclesiam construendi». 742 edo 743an Loiolara itzultzen da obran lan egitera: »Laborat in fabrica»; han irauten du bere goiz heriotza arte. 40 urtebete zituen eta ez oraindik 14 bete Lagundian. Haren heriotzaren berri ematen duen 1748.go azaroaren 17ko Probintzial-kartak, gorespen batekin egiten du, oso gutxitan egiten den gauza eta ohiezlako birtuteko pertsonekin bakarrik. Han, haren birtuteak goratuz gainera, haren antzearen iaioa laudatzen da: Bere heriotza oso kolpe mingarria izan da Loiolako Kolejio oso honentzat; Jospeh Anaiari konstrukzio galant honek aurrerapen haundiak bai dizkio zor, lan etengabe eta oso iaio egiten zuelako; iaiotasun horrek, zizel-lan fin-finetan, marra lirainetan eta arkitektura sendoan agertzen zuenak, gauza egiten zuen hura bere sekuloko Maisu direktorearen orde jarraitzeko. Horrelako pertsona galdu dugu».

Haren apalkera goratzean, zera zioen «kolorea aldatzen zitzaiola norbaitek haren eskuak egindako lan eder batzuk, gaur Kapila Santu eta Sakristian apaingai daudenak, goresten zituenean».

Hare obra nabarien artean Eleiz berriaren aldare nagusia aitatzen ez badugu -Lecuona Anaiak hura egiten eskurik hartu ez zuela deduzi daiteke- baina bai Etxe Santuko sakristian dauden mahaiak heuren enbutiduekin eta haien gainean dauden armarioak, horren zur-lan fin eta landuak.