1747.go agostuaren 13an, A. Diego de Tobar Probintzialak zera dio: «A. Erretoreari (Francisco Javier Perez-i) hau enkargatzen diot, ardura guzia jar dezala ofizinen obra bukatzeko, horren aurreratua dagoenez gero» (L.V. 75. or.).
Hemen aitatzen diren ofizinak, behin eskubi egoa, bere aurrekaldetik arrotz etxera eta atzetik baratzara begiratzen duena, bukatu ondoren, konstrukzio erdi aldekoak izango dira.
Hain zuzen ere, eskubi egoko bailagibelak badu gauza raro bat. Echeverriak ohar hau egiten du (op.cit. 85. or.), bealdi batean rektangulo forma duela ematen badu ere, egiaz trapezio bat dela, haren alde haundienak 52 oin eta txikienak 50 oin dituena. Echeverriaren ohar hau entzun ondoren, zera ikusten da, laualdearen ertzak ez direla rektuak. Detaile hau «Echeverriari arkitekturarik ikusgarriena» dela iruditzen zaio, ez bide da arkitektuak hori egiteko asmoa zuenik, baina kons-truktoreak nahi gabe egindako akatsa izango dela.
Orain azkar egin nahi diren ofizinak zerak dira, bazkunaren janlekuaren gorputz haundia bere janlekuaurre ederrarekin, eta goiko pisuan, janleku gainean, liburutegi edo biblioteka bat egongo zen, erdiko bailagibelera jotzen duena. Haren aurre nagusian, Alcañicesko Markesen enkargua beterik, idazkun luze bat aurkitzen da, hitz labur asko dituena -ohikoez gainera, letra txikiko beste batzuk maiuskuletan sartuak-, dena marrazki eleganteko marku barruan (46. lam.). Honela dio:
LUIS ENRQUEZ DE CABRERA JAUNAK ETA HAREN EMAZTE TERESA ENRIQUEZ DE VELASCO ANDREAK, ALCAÑICES ETA OROPESAKO MARKESEK, S. IGNACIO, PATRIARKA AINTZATSUA, IHS-EN LAGUNDIAREN FUNDADOREA JAIOTAKO LOIOLAKO MAIORAZGU ETA ETXONDO AGURGARRIAREN JAUN ETA JABEEK, ETXE HURA ASKE ETA OLDEZ AUSTRIAKO ANA Ma ANDRE AGURGARRIARI, ESPAINAKO ERREGIN AMARI EMAN ZIOTEN, HAN LAGUNDIAREN ERREGE-KOLEJIO HAU FUNDATZEKO. 1681. URTEA.