Loiolan ur problemarik bazegoela gauza jakina da, loiolak euskeraz loitsua esan nahi bai du, espaineraz Nabarra herriaren lodosa izenak ere hori esan nahi duen bezala.
Historiko, gainera, gauza jakina da, Loiolako orubean, etxe ate ondoan igara bat jarria zegoela (10).
Baina, igara hori non zegoen? Berri jakingarri bat zeran aurkitzen da: Libro grande de Acuerdos de la Justicia y Reximiento de Azpeitia liburuan. Hemen hau irakurtzen da, 1689.go Urriaren 16an auzo batzuk keja egin zirela Azpeitiako Udalean, izan ere «Errekarte bien artean Loiolara zihoan errekari ohiko bidea aldatu ziotelako -Loiolako San Pedro baseleizaren ondoan igarotzen zen- bide hartatik ibili behar zutenei kalte haundia egiten bait zien» (11).
Hemendik zera ateratzen dela dirudi, 1689an Sistiaga errekaren bidea aldatu egin zutela, eta ordurarte bezala haren urak Loiola aldera errotari eragiteko Errekarte eta Errekartexo bi baserrien erdian joan beharrean, baserri haietara iritsi baino lehen okertu egin ziotela bidea, eta horrela bere berezko bidean jarriko zutela, seguru asko igara egin baino lehenago izango zuen bidean.
Litekeenez, auzo kaltetuen keja-unean, ez zioten bide berriari soluzio egokirik eman. Dena dela, ziur behintzat zera dirudi, Loiolako orubean eraiki nahi zen edifizioarekin, igara kendu egiten zela; horrela saneamentu-problema betiko garbitua gelditzen zen.