Loiolako errege-kolejioaren eta eleizaren konstrukzioa

HASIERAAURKIBIDEA

Eleiza inauguratu (1738)

Uztailaren 31an, G.A.S. Inazioren egunean estrenatu zen Eleiza berria; labaindu gabe bazegoen ere, kapiletaraino bai, eta horrela labaindu gabea dena tapizez eta zola belarrez estali zuten, eta horrela aldare ona jarri zen, eta han bi Meza kantatu eta meza errezatu asko eman zen» (Diario, 98. or.).

1739.go A. Francisco de Rábago Probintzialaren bisitan zera agintzen da, eleiza labaintzen bukatzean, ardura guzia ofizinak egiten jar dadila.

Urte honetako maiatzaren 12ko kontsultan diru kezka nabaritzen da; han Loiolaren erro-ondasunak hazitzea komeni zen ala ez tratatu zen. Izan ere, Kolejioaren errenta haundiena juroak zirenez gero, Erregearen nahira egon behar zen, Erregeak moztuko zituen arriskoan, Errege honen aldian gertatu zen bezala, hamalau urtean berak erabili bait zituen. Eta konstrukzioak Kolejioaren errenta besterik ez zuelako, are eta komeniago zen; batez ere, konstrukzioa bere gorputz haundiagatik urte askotan bukatu ahal izango ez delako.