Loiolako errege-kolejioaren eta eleizaren konstrukzioa

HASIERAAURKIBIDEA

Danborraren oinarria

Kupularen beste berezgaiei begira, zera ikusten dugu, danborraren oinarrian eta bere bira osoan bere zokalo bezala, bi ozkairudi agertzen direla, eta Bolandisten marrazkian tokirik ez dutelako, Fontanaren planuak baino geroagoak direla epaitu behar da.

Santuario de Loyola

»Lehen, ozkairudiak, Eleizaren sarrera gainean, Inazioren lehen soldadu-bizitza azaltzen du; guda-trofeo asko han: banderak, kaskuak, rodelak, alfanjeak, danborrak, arratzak, sutauts-upelak, mortero eta kañoiak; Braun-ek rokoko-apaingaien antza seinalatzen du (op, cit. 185.or.).

Bigarrena, aldare nagusi gainean, Inazio iadan santuaren oso korputz berezi eta ederra; bere eskuekin gora marmolezko oihal bati eusten dio; han Jesusen izenaren anagrama (IHS) dago idatzia. San Inazioren eskubira Eleizaren irudia dago (ekisaindu bat, gurutze bat eta kaliz bat...) bake-posesioan; eta haren ezkerrera San Inazioren eta bere Lagundiaren ondorengo espiritu-guda dramatiko adierazia, bere borroka eta garaipenarekin. San Inaziok jasotzen duen IHS izenetik tximistaren antzeko sua irtetzen da eta Lutero zegoen artzola bat lurreratzen du, eta, tximista berak, aurrerago jarraituz, jeometriko mehetua zeharka-meharka, bere lantza-puntarekin piztitzar bat bere sabelean zauritzen du; piztia bere bost buruekin herejiaren irudi da» (57).

Danborraren hasieran dagoen zokalo hau eleizaren apaingairik aberatsena eta alda gehienak dituena da.

Aitzitik, bolandisten marrazkitik epaitu daite-keenez, argien estruktura Fontanaren diseinuaren arauera marratua dagoela ematen du. Leihoak moldura-marko barruan agertzen dira: alboetan, boluta haundiak eta haien gainetan lurrin-ontzi batzuek intzentsu-ke bihurri arina gora bidaltzen; eta gainean, frontoi mako bat, elipsoide-ispilu batek zatitua (41. eta 44. lam.).