Loiolako errege-kolejioaren eta eleizaren konstrukzioa

HASIERAAURKIBIDEA

Kupula

Santuario de Loyola

Kupularen gauza argitzeko Coudenhovek Fontanaren proiektu batzuez egiten duen reflexioak lagundu diezaguke.

Coudenhovek, Loiola, Fontanak proiektutako zirku-plantako beste bi eleizekin konparatzen du: Santa Maria dei Miracoli eleizarekin -han lehengo konstrukzioek artistaren asmatzeko askatasuna mugatu egin zuten- eta Koliseo barruan sartu beharreko Zirku-Eleizaren proiektuarekin -proiektu huts baizik izan ez denarekin-. Proiektu honen marrazki eta estudio batzuk haren hil-ondoko L'anfiteatro flavio descritto e delineato obran gelditzen dira, La Haya 1725. Konparatzean, diferentziak antzak baino interesago zaizkigu. Eta hauetako bat -Coudenhovek oharterazi zuen bezala- zera da, Santa Maria dei Miracoli obran eta Coliseo-rako proiektuan ziskuen antzeko kapilakoroe bat aurkitzen dugun bitartean, Loiolan, haien lekuan, zirku pasa-leku bat dago. Coudenhovek hortan, ez arkitektuaren baina enkargua egin zuenaren eskua ikusten du. Halaxe izan zen. A. Francisco de Alençón Probintzialak, bere 1696.go azarearen 20ko oroit-agirian A. Zupide Erretoreari oso benetan zera enkargatzen dio «eragin diezaiola Maisuari proiektua dagoen bezalako Eleizaren marrazki bat egitera, baina kapilen arteko pasua zabalagotzen dela» (L.V. 19. or.). Honelaxe sortu zen Eeleiz barneko eraztun-arkupea, Loiolako eleizaren berezgarria.

Disposizio honi esker, Coudenhovek ohartzen duen bezala, bidezkoa da ikusleari egin ohi zaion oharra-Bolandistek 1721an dagoeneko badakarte-, hau da, zirku erdian jarri eta, begiak biratzen baditugu, sei aldeetako aldareak ikusten ditugula, eta batean zutarrien aurrean dauden ateak ikustezin gelditzen direla, eta horrek gainera zera adierazten du, zeinen gutxi ikus daitekeen ate gainetan doazen tribuna edo balkoietatik.

Coudenhoverekin afirma badaiteke, basilikaren be-estrukturan Fontanaren planuak bete zirela, horren ziur da, urte batzuk geroago, kupulari forma ematean, haiek alde batera utzi zituztela jasoagoa egiteko. Be-aldea baju samarra da, baina kupulak Fontanan ohiezlako altura du. Santa Maria dei Miracoli-ren neurriak Loiolako basilkarenekin konparatzen badira, zera ikusten da, rotondaren diametruaren eta be-aldeko alturaren erlazioa ia berdina dela bietan; baina danborraz goitik nabari hazitzen dira Loiolan numero-erlazioak gora aldera Santa Maria dei Miracoli-rekin eta Coliseo-ren proiektuarekin konparatzen baditugu. Horregatik separatzen da Loiolako kupularen eta linternaren orrazea beste Fontanaren obretatik (54).

Bai eta Braun-ek ere detaile hau seinalatzen du. Hark kalkulatzen duenez, danborrak bere atikuarekin 15,5 metro neurtzen ditu, eta 13,5 be-aldean. «Kupularen be-estruktura neurri hauen arauera baju samarra da; hori garbi ikusten da jeometri-altzatu batean (ikus Schubert-ek argiratutako orraze zeharra). Alabaina, barnetik erdi-lekua ikusten denean, kupularen neurriek beste aurpegi bat eskaintzen dute. Orduan ulertzen da zergatik egin zituen Fontanak apropos hain altuak danborra eta kupula, horren egal atereak alturaren efektua galerazi egiten bai du, eta galera hori konpentsatzeko» (55). Braunen oharra egia da, baina hau bakarrik seinalatu behar da, asmatu hori ez zaiola Fontanan zor, tokiko arkitektuei, ikusi dugunez Superioreek dirjituei, baizik.

Fontanak Loiolarako diseinaturiko kupulari gagozkiola, zera esango nuke, lehenago egindako batzuen antza haundiagoa duela. Horrela Hugo Donatik Montefiascone-ko katedralarenakin konparatzen du -hartaz zera dio «piuttosto tozza e bassa» dela (motz eta baju samarra)- eta Santa Maria dei Miracoli-renarekin, hura ere bajua zela esan zuen, eta hartaz Donatik hau erasten du «Loiolako jesulagunentzat, sasoi hartan baina haundiagoa, egin zuena bestearen eredu izan zela, haren proiektu bat egin bait zuen Fontanak 1681. urte aldera» (56).