Zaila da, Konstrukzioaren liburuetan eta Kon-tu-Liburuetan zehar Eleizaren obraren martxari segitzen. Ate arkupeaz esandakoaren ondoren, la-burpen bat egin daiteke eta gainontzekoaren da-tuak osatu.
Probintzialak 1699.go agostuaren 23an zuen gogoa, urte gutxi barra eleizaren obra bukatze-koa, oso berandu bete ahal izandako amets-xede bat besterik ez zen izan.
Hamalau urteko etenaren ondoren -haietan ez zen juro-errentarik jaso- 1717.go ekainetik eleizaren obrak berriz hasten dira «maisu» deitzen dioten baten direkziopean, bere hamabi errialeko jornala aparejadorearena baizik ez bada ere.
1718.go urtarril-otsailaren kontuetan 120 Er. agertzen dira; Zalduako Martini eta Laincerako Lazarori eman zizkieten Eleizaz egindako kontsulta bategatik.
1718. urteko hilabete horietan ere, brontzezko bi eraztun pare jartzen dira eleizaren ate nagusiaren orpoetarako.
1719. urtean zehar, ondar-harri sartze batzuk rejistratzen dira, Getari eta Zarauztik ekarriak; eleizan zertan erabiltzen dituzten geroago esango dut.
1719.go irailaren lehen egunean hasten da Lecunako Sebastian argin maisuarekin lan-kontratua; hark 3.000 errialeko jornala jasotzen du, eta gainera haren janariagatik kolejioari ordaintzen zitzaiona, ezagutzen dugun kontratuaren arauera.
1720an hartu zuen obrak eragin haundia Joaquín de Churrigerak eskuartu zuenean.
Adierazi ditugu lehenago 1721 eta 1724 bitarteko zizelkarien lanak.
Zizelkari horien artean badago bat gure atentzioa berezi eskatzen duena. F.L.an, 190 orrian, zera irakurtzen da: «720 Er. zizelkari bati emanak esker ona agertzeko, gainera 5 Er. lan egindako egun bakoitzagatik, eta urtebete egin du lan, 1722.go Agostuaren 5tik 1723.go Agostuaren 6rarte»; eta 202. orrian: «Berebat 720 Er. Ygnacio Yuero zizelkariari, emanak, urtebeteko esker ona agertzeko, 1724.go uztailaren azkenarte, gainera 5 errialeko jornala egunero».
Ignacio de Ibero honetaz zera esaten zen, 1684an jaio zela, baina A. Eguillor-ek zera jakin erazten dit, hamar urte geroago, jaio zela, 1694an. Hórrela dago idatzia Daniel Gutierrez zilarginaren 1730ko -haren heriotz-urteko- testamentuan. Agiri horretan Ibero lekuko bezala agertzen da eta orduan hogeita hamasei urte dituela dio. Azpeitian jaioa zen Ibero eta Ugarteko Juan Franciscoren eta Erquiciako Maria Anaren semea. Loiolan 1717an hasi zen lan egiten. 1720an ezkondu zen.
Oso zizelkari ona zenaren irargi bezala, ikusi dugu zer esker onezko sari jasotzen duen 1722 eta 1724 urteetan. 1724.go azarotik zizelkari bezala hartutako 5 errialez gainera, 7 hartzen ditu egunero bere kargu berriagatik, orain gainera etxaginorde baita eta Lecuna maisuarekin batean lanegiten du. Oso interesko gauza litzateke, obra dirijitzen batean aritu ziren hamar urte haietan ze obrak dirijitu zituen berak jakitea, baina ez dago daturik bakoitzari zer zor zaion erabakitzeko. Orain dela gutxi A. Eguillor-ek berak RSBAP Boletinean, 1987, 281-197 or., interesko estudio bat argiratu du (gehiago ezin esan L.H.A.ko dokumetuetatik); hau da haren izenburua Los Maestros Ibero de Azpeitia en la construcción del Santuario de Loyola; harat jo beza gehiago jakin nahi duenak).
Francisco Javier Pérez Probintzialak 1699an Eleizan urtero lau edo bost lerro eraiki zitezela propositu zuen, baina seguru asko gutxitu egingo ziren, batez ere kapitelak zizelatzera heldu zirenean.
Obra noraino igoko zen ordurako jakiteko, datu hau dugu, 1728.go uztail eta agostuan Segurola arotzak bere ofizialekin (53), eleizaren teilatua, eraztun-arkupe gainekoa, bukatzen dute. Beraz, fetxa horietarako, kupularen danborra bere erdiraino eraikia egongo zen.
1728.go agostu-urrian Loiolan Aragoi Probintziako Arkitektu Anai bat egon zen (F.L. 240. or.). Ez da esaten zergatik etorri zen, agian geroago Madrideko arkitektuei egingo zitzaien kontsulta-rekin elkartua egongo zen.
1729.go azaroan, harritu egin zen A. Probintziala «naranja erdi barrurako are-harriak pilatzen ari zirelako», horregatik Erretoreari idatzi zion «bil zezala kontsulta eta agindu ziezaiela kontsultoreei idazteko denak, litteris separatis, bai eta obra Maisuak ere, eta jakin eraz ziezaiotela zergatik erakartzen zuten Harri hura». Bildu zuen Erretoreak agindutako kontsulta eta Madrideko arkitektu kontsultatuen iritzia bidali zuen, «haiek denak batera Naranja Erdi barruaz eta haren konstrukzioaz, iritzi hau eman zuten, obra egiten ari ziren kare-arria ez bezalakoa zedila».
Notizi hau Kontu-Liburuan osatzen da, 4 z.an, 37 r or.: «baitere 180 Er., Madrideko ofizioari kargatzen dizkionak, Naranja Erdiaren proiektua ikusitako eta bere iritzia emandako hiru Maisuei emanak» (Urtarrila-Otsaila, 1730).
Ez dira arkitektu horien izenak ezagutzen. Erantzunean explikatua daukagu, zergatik erabiltzen den arearria kupula barnean.