Loiolako errege-kolejioaren eta eleizaren konstrukzioa

HASIERAAURKIBIDEA

Idurigileak (1723-1729)

Ez zuen suerte haundirik izan Loiolako konstrukzioak idurigileekin. Dirudienez, XVIII. mendeko sasoi honetan, aurreko mendeetako idurigileen historia argia ilundua aurkitzen zen: Araozkoak (Andres, haren semea Juan, eta haren anaia Diego); Anchieta-ko Juan, Camón Aznar eta Azcaratekoak uste duenez, Espainako Miguel Ángel zena, eta Anchietaren jarraitzaile Bengoecheako Ambrosio, Goroako Domingo eta Larreako Jeronimo; Iriarteko Juan, Goicoecheako Pedro, Arizmendi Felipe, etab., Asunción Arrazolak estudiatu dituenak. Behintzat zera gertatzen da, obra dirijitzen duten arkitektuek ez diotela lurraldeko idurigile bakar bati ere deitzen.

1723an «aurrekaldeko harrizko iduriak» tajutzeko, Burgostik Bernardo de Fríasi etor erazi zioten, ikusi dugunez.

Suerte ez haundiagoa eta garestiagoa oraindik gertatu zen Flandesko Pedro de Banderka Anaiaren lana; Erromak esanda, 1727.go udaberrian Dunquerquetik Loiolara Bilbon barrena etorri zen, Flandesko beste lagun interprete batekin. Gozakaitza benetan Flandesko «idurigile» honen aiurria -horrela agertzen da dokumentuetan-; superioreek atentzioa deitu behar izan zioten, Loiolako obraz egindako zenbait «aprehensio» eta kritika zuzendu zitzan. Gauza bakar bat egin zuen hemen: 1727.go agostuan, San Inazio egun zortzi barruko igandean, Luis Gonzaga eta Estanislao de Kostka santu egin zituztelako, Loiolan ospaturiko jaierako perspektibako erretaula bat. Haatik 664,3/4 Er. eman zizkioten. Gero, gaiso zegoela aitzaki jarri eta, ez zuen ezer egin nahi izan. Ho-rregatik Probintzialak -harén eskura bidali zuen Erretoreak asuntoa- hari herrira itzultzeko baime-na ematea erabaki zuen. Anaiaren eta harén itzultzailearen gastuak -biderako eta beste ka-pritxo batzuk, gozokiak eta tabakoa adibidez, erosteko- ez ziren 5.326 errialetik jaitsi. Diru hori Kolejioaren konstrukzioak ordaindu behar izan zuen aldeonik batere gabe (F.L. 226-228, 230 eta 239).

1729. urtean Loiolan beste idurigile batek egi-ten zuen lan, Portugalko Jacinto de Vieyrak; baina Etxe Santuko kapilaren sapaia zurlanez apaintzen bakarrik aritu zen. Vieyra Banderkaren alderantzia da: bere lanagatik ez zuen jornalik batere jaso nahi izan; Kolejioaren konstrukzioak harén janariak bakarrik ordaindu zituen: 948 Er. 253 egungatik, 3,75 Er. egun bakoitzean.