Loiolako errege-kolejioaren eta eleizaren konstrukzioa

HASIERAAURKIBIDEA

Lehen planuak. Aldakuntzak

Fontanaren diseinu orijinalen azterrenik ere ez zegoen batere, orain dela gutxi, 1974an, Hellmut Hager-ek, Fontanaren obra, bai egina bai proiektua, hain ondo ezagutzen duenak, Andres Busiri-Vici-ren, arkitektu eta arte-historigilearen kolekzioko plano bat (25. eta 30. laminak) Loiolako (5) planua zela arkitu arte.

Busiri-Vici-ren planuak zera zekarren: estruktura zabal baten erdian zirku-eleiz bat eta atzean rektangulo-konstrukzio haundi bat, barruan bost bailagibel zituena. Bi planu horiek berdinak direla, oraingo konstrukzioaren planuarekin alderatu hutsez errez ikus daiteke (2. eta 25. laminak).

Hager-ek zera uste du -eta hortan arrazoi du-azken planu-aurreko proiektu bat dela (6).

Azken proiektu hauetan ez dira lehenengo proiektuko rotondako zutabe biribil dupleak agertzen eta haien lekuan zutarri laukituak daude. Aldaketa hori atzen planuak Erromara bidali baino lehen sartu zuten, ohartzen du ondo Hager-ek, oinarriak eleiza orain dagoen bezala pentsatu ondoren bota bait zituzten. Ondorengo dokumentuetan reforma honen daturik ez aurkitzea Hager- ek dioenaren aldeko argumentu bat da, beste aldakuntzen daturik bai bait dago, gero ikusiko dugunez.

Azkenik, zutabe biribilen ordez laukotuak Fontanak berak jarri zituela zerak baiesten du, «oraingo erdi-leku haundi horren estruktura, arkuak zutabe laukotuetan bermatuekin, Carlo Fontanaren beste konstrukzioen antzekoa izateak (Koliseon eraiki behar zen eleiz baterako proiektuan, adibidez) (37. lam.)» (7).

Horrela, ba, hain erroma-estiloko zutabe biribilen motibuak, Fontanari oso begiko zitzaionak, aldaketa tokiko maisuek sartu zutela pentsatzera eragingo baligu ere, ez zela horrela izan onartu behar da Hager-ekin, sustituzioa Fontanari berari zaiola zor, agian diru gastuek behartuta, Hager-ek susmatzen duenez.

Aldaketa hauek eta litezkeen beste batzuk egiteko nahiko denbora izan zuten, A. Olivak Fontanari enkargua egin zionetik obrak hasi arte, zazpi urtebete igaro bait ziren.

1688an hasi ziren zimentuak irikitzen (8). Hala ere, hilabete baino gehiago pasa zen, Azpeitiako Rejimentuari jakin erazi baino lehen. Hori 1989go martxuaren 26an egin zen, A. Azconak korporazioari lehen harria jartzeko aktura hotsegin zionean. Baina, ordurako bazekiten zeredozer. Izan ere, 13an edukitako batzarrean alkateak zera esan zuen, Kolejioa lehen harria jartzeko gertutzera zihoala: «Orduan Jaun haiek harat joateko erabakia hartu zuten, eta ehun mosketero eramango zituzten zupin-agurra egiteko eta Castillako zuriaren bi karga prepara zitezela, moskete-

ruei eta obran lanean ari ziren ofizialei refresko bat emateko». Halaxe, 1689.go martxuaren 29an, mosketeruen zupin-agurren tartean eta Rejimentua eta Azpetiako eta Azkoitiako Jaunak aurrean zeudela ospatu zen lehen harria jartzeko zeremonia. (9)