1721.go azaroan, Loiola bisitatzera, Francisco de Baza Erretoreak inbitaturik, Flandesko Bolandistak, Juan Vinnio edo Pinnio eta Guillermo Cupero AA.k etorri ziren. Egun bat eta erdi egon ziren eta gero Madrid-era igaro ziren (Diario histórico de Loyola, 21. or.).
Santuetxea, San Inazioz uztaileko 31ari dagokion santoralean egiten duten estudio luze eta dokumentatuan, azkeneko orrietan (777-780) deskribitzen dute. Estudio hau, santuen idatzi bati dagokionez, batez ere, Etxe Santuan luzatzen da, haren kapilak, erretaulak, erliki-kutxak eta apaintzen zuten dekorazioak xeeki kontatzen, baina Kolejio berriaren obrak ere zehatz azaltzen ditu, eta humanista retoriko argiei zegokienez, eskailera ederraren egitura deskribitzen gelditzen dira.
A. Bazak, aldez aurretik, Loiolaz eskuidatzi bat bidali zien, diseinu batzuek osatzen zutela.
Kolejio berriaren obrari doazkonak garrantzi haundikoak dira, ze konstrukzioaren fetxei dagozkien kontuan hartzen badugu. Izan ere, aldi hartako proiekturik ez dugunez gero, Bolandistek argiratutako ebaki eta altxatu horiek (10. lam.) ez digute argi gutxi eman ahal izango, bere orduan adieraziko dudanez.
Eleizari doazkionak, Lecunak egiteko asmoa zuen barne eta kanpuaren proiektuaren kopiak izan badaitezke ere, ez bide da orduan egina zegoenik, eta hobeto zera esango genuke, Fontanaren azken proiektuaren kopiak, Erromatik bidalitakoak, izango direla.