Garain honetako datu bat gelditzen da esan gabe eta kronolojiko orain da hura gogoratzeko ordua. Zera da, eskailera nagusiko bobedaren giltza-lekuko lore haundi ikusgarria; 4.670,5 errial kosta zen.
1719ko azken hilabeteetan hura zizelatzen kostatako 1601 errial anotatzen dira; 1720.go urtearen hirugarren laurdenean hura urrezten kostatako 2772 errial. Gainontzeko 297,5 errial, hura bobedan jartzen gasta ziren (L.F. 157.or.).