Loiolako errege-kolejioaren eta eleizaren konstrukzioa

HASIERAAURKIBIDEA

Eleiza. Deliberazioak (1717)

Dirua hamalau urtean gutxitu ondoren, berriz ere Juroak jasotzean, 1717go ekainaren lehen egunean, eleizaren konstrukzioa aurrera egiten hasten da. Horren garrantzi haundiko obraren jarraipenak eragozpen bat baino gehiago izan zuen.

Hauetako lehena proiektuari doako; haren berri 1717.go abenduaren 7ko etxeko kontsultagatik dakigu; han «Kontsultore guziek denak batera zera erabaki zuten, Eleizaren aldare nagusia, haren tarima zirkutik ateratzen ez zela jarri behar zela, hori akats nabaria bait zen, eta horretarako ez zegoela Erromara ez Probinzialagana jo beharrik».

Alabaina, garrantziko gauza zelako, deliberazioak eduki ziren, orri ertzean aitatuak: «den hau obrako 3 Maisuei kontsulta ondoren egin zen», eta agian gehiagoei ere bai, azkeneko hau ziur ez bada jakin ere, eta, dena dela, ez da ze izeneko ziren jakin.

Hiru Maisuetatik bi Martín de Zaldúa eta Lázaro de Laincera izan ziren (45), hirugarrena orduan Loiolako obraren maisu bezala agertzen zena izango zen, etxaginorde bat -agian Antonio de Larraza-, hamabi errialeko jornala bait zeukan asignatua, eta horixe zegokion aparejadoreari. Kontsultatuek zera irizten zioten, aldare aurreko tarimak ez zuela bere lerrotik atera behar eta eleizaren erdiko rotondaren kanpo-zirkuan sartu; horretarako aldare nagusia pixka bat aldatu egin behar zen, kapila nagusiaren barrena zabalduz; horrela beste alboko kapilak baino ederragoa geldi-tuko zen, ez baino, bere dimentsioak haunditu ahal izan baziren bezain eder.

Horrela ba, urte askotan gure egunera arte, aldare aurreko eskailerak atera egiten ziren pixka bat bere zirkutik, 33,b. laminan agertzen den bezala. Baino, gaur, liturji-reforma berriaren ondoren, aldare-aurrea oso haunditua izan da eta erantsitako egurrezko tarima nabari sartzen da zutarrien barne-lerroraino, hasieran erabakitakoaren aurka; hori, arkitekturaren aldetik, bidez «akats nabari» epaitu bazitekeen, eraztun antzeko arkupea horrela etena gelditzen delako, nolabaitere konpentsatua gelditzen da praxian aldare aurreko leku haundiarekin, egokia baita liturji-eleizkizun solemneak ospatzeko.