Kontuak Probintzialaren bisitan garbitzen ziren eta haren firmak ematen zituen ontzat.
Loiolan ez zegoen diru jakinik monumentua eraikitzeko; Bazkunak gastatzen zuena kendurik, libre gelditzen zen gainontzekoa obran erabiltzen zen. Lehenago esan dugu nola gastatzeko presupostu-lerroa jaisten joan zen 1702-1713 tarrean. Aitzitik, 1713-1715 bitartean asko igo zen: belloiezko 60.575 Er. gastatzen dira; eta 1715tik 1717ra igotzen joaten da, duple eta gehiago egiteraino, eleizan berriz ere lan egiten hasten denean. Orduan 121.617ra iristen da, hurrengo urteetan igotzen jarraitzeko: 1717tik 1719ra 142.123 dira, eta 1719-1722ra, hiru urte horietan, 295.582era igotzen da, hau da, urte bakoitzean bataz beste 98.527; eta 1722tik 1724ra 194.245 gastatzen dira, hau da, urtean 97.122.
1724-1734 hamar urte bitartean, urtean 100.427 gastatzen dira. «1734.go martxuan denboral-gauzen Estadua» tratatzean zera esaten da, «Errentak 159.524 Bel. Er. direla. Haietatik 131.724 Jurotatik sortzen dira, eta gainontzekoa zentsu gutxi batzuetatik eta etxe, baserri, igara eta baratzetatik». Etxeko gastuak 43.400 Er. dira.: konstrukziorako 116.124 libre gelditzen dira. Datu hau ere ematen du: «Kolejioak eleizaren konstrukzioan -haren kupula eta linterna egiten ari ziren garai honetan- erabiltzen duen errenta, urte bataz beste, 105.000 Er. da».
Zera erasten du, gainera 88.000 Er. itxaron direla, Errege-Haziendak Kolejioari, Ignacio Maleo (44) Jaunaren oinordekoa delako zor dizkionak, eta haiek kobratzeko oso itxaropen gutxi dagoela. Baitere, bi Maiorazguen deiak dituela, deitutako lerroak ahitzen direnerako».
Itxaropen hauek urtez urte berritzen doaz behin ere kobratu gabe. 1761tik aurrera ez dira Maleo-ren ondarearen esperantzak agertzen. Agian zera ulertu liteke, urte horretan kobratu zuela.
1737an errenta 162.800 Er. da; haietatik 132.352 Jurotatik datoz. Jateko eta abar. gastuak alde batera utzirik, konstrukziorako 115.350 gelditzen dira. 1743an errenta 137.639 da; janari eta kargak ordaindu ondoren, konstrukziorako 107.239 gelditzen dira. 1746an errenta 126.789 da; konstrukzioan 94.789 gastatzen dira. 1751an errenta 127.812, konstrukzioko eta reparuetako gastuak 96.412, urte hauetan jesulagun bazkunak zenbatzen dituen hogeiren bat lagunen janariak ordaindu ondoren. 176lan, errenta 125.086, etxekonstrukzio eta -reparuetan 83.686 gastatzen dira. Azkenik, 1764an errenta 126.366 da, eta konstrukzioaren gastua 93.966.
Hogeita hamar urteko azken aldi honetan 1734tik 1764ra, konstrukzioko gastua urte bataz beste 105.350 Er. da: seinale nabaria, ez zuela Lagundiak Loiolako obra haundiaren konstrukzioan jarritako ardura gutxitu; konstrukzioak lehen aldi honetan 79 urte luzatu zuen.