1690an eraikitako Arrotz-Etxea ez zen nahikoa izan, 1711.go uztailaren 11ko kontsultan «berriz ere arrotz-etxe bat egiteko» hitzegiten baita. Eta 1713.go martxoan edukitakoan berriz ere «Lander-Etxeaz» (horrela deitzen bait zioten ere Arrotz-Etxeari) tratatzen dute.
Handik hilabete gutxira, 1713.go hadaren 15an, Antonio de Larraza aparejadorearen direkziopean Arrotz-Etxearen obrari hasiera ematen zaio. Baina, 1714.go martxoko kontsultan proiektuaren aldaketa bat deliberagai jarri zen: «ea lehengo proiektua aldatzea» komeni izango zen ala ez; «eta, kontsultoreei erakutsi ondoren eta denak bigarrenean reformatu zena hobeto zegoela esa-nik, denak eskutitzez informe hau bidali zuten, ez lehengoa, baina bigarrena egiten bazen asmatuko zela, eta A. Probintziala Kontsultoreen iritzira egon zen, eta erabaki horren arauera ari dira eraikitzen».
Eta urte horietan horrela joan ziren Arrotz-Etxea egiten; jakina da, 1717an jarri zirela dagoeneko leihoetako burni-sareak eta eskailerako kalostrak.