1711. urtetik beste interesko jakin-iturri bat dugu: Kontsulta-Liburua (40). Kontsulta Lagundian ondo errotutako instituzio bat da: superiorea eta kontsultoreak bildurik, ohiko arazoak tratatzen zituzten, eta, batzutan bai eta deliberatzeko ekarritako puntu bereziren bat ere. Dirudienez, Loiolan ez zituzten kontsultak behar bezain maiz eduki; ardura gutxi hori aspalditik zetorren: 1700an, Erretore A. Zupide zela, A. Francisco Javier Perez Porbintzialak zera urjitu zuen, atzen Batzar Jeneralaren gomendioen arauera, kontsulta horiek aldizka eduki zitzatela. Ez da itxura enkarguari kaso haundia egin ziotenik. 1707an, A. Navarrete Erretore zela, Probintzialak bisitan zera agindu zuen, gaurgero ez dadila obrarik hasi kontsultoreak bat ez badatoz eta Probintzialak onartu gabe». Agindua, berebat, bete gabe gelditu zen, 1711.go agostuaren 8ko oroit-agirian, A. Beau-mont Probintziala keja egiten baita, agindu arren, lau urte kontsulta bakar bat gabe pasa zirelako: «Nahiko harritzekoa da Lagundi-obedientzian ho-rrelako gauza bat, penitentzi gogorra merezitzen zuena, aldi honetan izan den Superioreak bere kargua bukatu izan ez balu. Bere kargua hasten duen A. Erretoreagandik oso fiatzen naiz kaso ge-hiago egingo diola agindu horri, bai obedientziari doakolako, bai eta gaia garrantzikoa delako ere» (L.V. 37 or.).
Erretorea, A. Pedro Caballero, segituan hasi zen Probintzialak agindutakoa betetzen, eta, hala, uztaila barman, bi aldiz bildu zuen kontsulta; eta gero aldizka edukitzen jarraitu zuten. Kontsulta Liburuari esker dakigu Italiako estiloko solairuak ze gorabeherak pasa zituen, eta Fontanak Loiolako inguru-giroa kontuan eduki ez zuelako Zalduak erantsitakoaren gorabeherak.
1711.go uztailaren 11an, Probintziala bisita egiten ari zela, kontsulta bat egin zen, baratzara jotzen duen etxalde gainean dagoen solairua zeinen kaltegarri zenaz, «arkuak hain goiak zirelako, haizeekin ura asko sartzen bait zen eta bobeda txikiak hain bustitzen ziren, haietako batzuk erori egin ziren. Zera erabaki zen, kendu egin behar zela eta besteetan bezala teilatua jarri behar zela». Alabaina, erabaki horrek ez zuen aurrera egin, A. Beaumont Probintzialak 171 l.go agostuaren 8ko bisitaren orit-agirian -kontsultoreei azken erabakia utzirik baino- zera ohartzen bait zuen, «ez daitezela solairua kentzen hasi, aldi hartan euri egiten badu ere, haren azpian eraikitakoari kalterik egingo ez diona ondo aseguratu gabe. Eta hau aseguratu ahal izango ez balitz, neurririk onena arkuak ixtea litzateke, bakoitzean behar denean itxi eta iriki daitekeen leiho bat utzirik» (L.V. 39 or.).
Probintzi-Buruaren oharra kontuan hartu zuten, eta horrela zera ikusten dugu, 1712.go apiril edo maiatzan, berriz ere Italiako estiloko solairuaren gai hori kontsultara eraman zutela eta astiroago explikatu zituztela gai hartaz arrazoiak:
»Zera aurkeztu zen, nola A. Probintzialaren aurrean egindako kontsultak (1711.go uztailaren 11an) baratzara jotzen zuen solairua kentzeko erabakia hartu zen etxaldeari hain kalte haundia egiten ziolako; baina, egiten zuen kaltea erremitu zitekeela ikusirik; berriz kentzen zenbat kostako den; euri asko eta etengabe egiten duelako zeinen arrisku-lana den teilatu-zaborrak kentzea eta etxalde osoa urez betetzeko zoria izango litzatekeela; eta arkuak leiho eta leihogainez itxirik heuren leiarrekin, kaltea erremitzen zela; zera ikusi zutela, Ganbara oso zabala izan zitekeela artua zabaltzeko eta lehortzeko, bai eta erropa eta beste gauzetarako ere; kontsultari zera iruditu zitzaion, kontserbatu egin behar zela eta esan bezala itxi». Solairu hau -lurreratzeko zorian egon zena- horrela itxia kontserbatu zen, Fontanaren proiektuan zeukan Italiako estilo haizetsua galdu bazuen ere (41).
1712.go apirilan ere kontsulta bildu zen «eskailera ondoko behe trantsituko Arkuak ixteko erabakia hartu behar zen. haize eta euriak molesti haundia ekartzen bait zuen. eta ixteko erabakia hartu zen. baino eskailerak argi izan zezan leiho, leihogaineko eta leiarrekin».
Transitu hau, eskailera eta bailagibelaren artean, eskailerari argi gehiago emateko bailagibel aldera irikia zegoen, eta haize- eta euri-egun asko zirelako lurraldean, paso hura gozagaitza egiten zen. Horregatik bailagibelaren alde hau, bailagibelaren beste hiru aldeak bezala, leiho eta leiho-gain duen horma batekin ixtea erabaki zen.
Honela iritsi nahitako euri eta haizearen aurkako babesa lortu zen, baina argia oso gutxitu zen. Horregatik, urte batzuk geroago, aurrerago ikusiko dugunez, berriz ere horma iriki egin zen, gaur dagoen bezala uzteko.
Eskailera nagusiaren ondoko transitua ixten zuen horma bere leihoekin egiaz izan zela, Pedro de Recondo Jaunaren aitorrak baiesten du. Hark zera dio, 1885an Loiola bukatzeko kargua hartu zuenean, ezker-egoan eskailera ondoko simetrialdean, eskubi-egoan seinalatu dugun bezalako horma bere leihoekin aurkitzen zela (42).
Garai honetan ere -1712.go apiril edo maiatzan-fetxa jakinik gabe, beste kontsulta batean zera propositu zen «etxeaurrera dagoen solairuan (Zalduaren han) leihoak jarri bere leihogaineko eta leiarrekin; eta era honetan egiteko erabakia hartu zen».
Honela itxi ziren, bai solairuak -Italiako estilokoa eta Zalduarena- bai eskailera ondoko transitua, iparreko eguraldiak agintzen zuelako.