Loiolako errege-kolejioaren eta eleizaren konstrukzioa

HASIERAAURKIBIDEA

Carlo Fontana arkitektu aukeratu (1681)

Zera pentsa zitekeen, errege-fundazio bat zelako, Loiolan Salamankan bezala gerta zitekeela, hau da, han Erregearen emazte Erreginak, Austriako Margarita Andreak, fundatutako Kolejioaren proiektua egiteko, Felipe III.ak bere arkitektu haundia, Juan Goméz de Mora (3) aukeratu bait zuen.

Alabaina, ez dugu daturik ezagutzen Austriako Mariana Erregin Ama Andreak, Loiolako Patroi eta fundadoreak, puntu hau tratatu duenik esateko.

Hori ezik, badago ordea, 1682.go maiatzaren 24ko fundazio-eskripturan orientatzen duen klausula bat honela dioena: «Probintziak (jesulagunenak) Eleiza eta Kolejioa, esandako gainontzekoekin, haundia eta ona, fundazioko errentei dagokiena» (4) egiteko obligazioa eduki behar du. Hitz hauek zera adierazten digute, Loiolan Lagundian indar zegoen arauari jarraitu zitzaiola, hau da, konstrukzio berriak tokiko jesulagun Probintziako Superioreen gain egoten zirela. Gehienbat, Superiore hauek designatzen zituzten arkitektuak eta haien gain zegoen obren finantziazio eta direkzioa. Baina, Loiolako kasuan, exzepzio bat izan zen: Juan Pablo Oliva A. Jeneralak, agian etxea Fundadorea jaiotako lurretan eraiki behar zelako, arkitektuaren elekzioa beretzat reserbatu zuen.

A. Olivak oso lagunkiro tratatzen zuen Bernini Jaunarekin, eta probabile hitz ere egin zuen harekin geroko Loiolako Kolejioaz. Baina, fundazio-tramiteak atzeratzen zihoazelako, luzapen honetan hil egin zen Bernini (1680, azaroak 28) eta abagune hori galdu zen; bestela Espainan, Urola ibai ertzean eta Izarraitz mendi haundiaren oinean, Gipuzkoako Iraurgiko ibarrean, arkitektu eta eskultore jenioaren obra bat edukiko genuen.

Bernini gabe gelditu zenean, A. Oliva Carlo Fontanagana joan zen; Berniniren ikasle eta haren enkargu batzuek egiteko haren jarraile zen, eta Loiolako San Inazioren Errege-Kolejioaren planuak enkargatu zizkion.

Handik urtebetera hil zen ere A. Juan Pablo Oliva (1681, azaroak 8), eta haren ondoren, Jeneral A. Carlos Noyelle egin zuten; honek Fontanaren proiektuak Espainara bidali zituen.