8. Loiolako Santutegiaren zantzurik nabarienazera da, nola dagoen monumentu hori ibar eta mendi tartean kokatua (17, 56, 61 lam.); hau Wittkower-ek dagoenako azpimarratu zuen (68),eta gauza harrigarriagoa da oraindik, dirudienez, Fontana ez zela inoiz Espainara etorri pentsatzen badugu. Bere erdiko proiekzio konbexuaren aurrekalderako mugimendu ausarta, bere hiru arku haundiek azpimarratua (69), Azpeitia hiri aldera begira, Iraurgi ibarreko bide luzearekin konbinatzen da, eta zama haundiko kupulak, ikuslea pixka bat urrutiratzen bada, ez kolejioaren oso etxe zeharra bakarrik, baina bai eta atzeko lerroko mendi kateak ere kulmentzen dituela dirudi,eta mendiak haren estrukturaren doinu apaleko oihartzun direla (17 lam.).
Hauek bezalako aldeonek konbiktuko zioten Noyelleri, agian sasoi hartan Erroman ondoen informatuari, Fontanaren proiektua oso ondo zetorrela.
Loiolako jesuiten kolejioa eraikitzen ari ziren bitartean, Carlo Fontana, Koliseoan lehen kristau aldian martiretu izandako santuen ohoretan eraki behar zen eleizaren proiektua egiten ari zen (70). Lan horrek berarekin zera zeraman, eleizaren eta Flavio Anfiteatroaren ruinen artean eszenografi lotura bat jarri behar zuen, eta han aukeratutako soluzioa, aurkeztu dugunaren antz-antzekoa izan zela dirudi. Fontanak eleizaren hiru neurri haundienen altura -aurrekalde, danbor eta kupularena- Koliseoaren lerroen alturara ajustatu zuen (18 lam.) Alabaina, efektu hori, ikusi aldetik, oso artetsu kalkulatua dago (71). Berezi, ez du eleizak Anfiteatruaren proportzioei ajustatzen zaiela eman behar, aitzitik teatroaren lerroak eleizarekin elkartuak agertzen dira, eta hala lerro kurboko esi haundi batek zaintzen du eleizaren estruktura kanpokotik. Eleiza -proiektatu bai, baino egin behin ere ez zena - area haren ardatzaren azken burutik ikusi ahal izango zen, baina ez zen Loiola bezala izango, distantzira motx samarretik.
Ikusi luzeko fondo kupuladun eleizak kezka-raziko zion berriz ere Fontanari -1690. urte inguruan- Erromako San Pedro Plaza bukatzeko planuak egiten ari zenean (72). Haren proiektu batekzera propositzen zuen, Tiber-tik San Pedro plazaaldera zeraman ibilbide bat, ez guziz azken aldihauetan egindako oraingo «Via de la Conciliazione» ezbezalakoa (73), Urola ibaiari jarraitzendion lehengo bidearen orde, orain Loiolako Santutegia Azpeitia hiriarekin lotzen duen ibilbidezuzenaren antzekoa. Proiektu hori justifikatzeko-hiri-area konplikatu samarra garbitu behar baitzen- bi argumentu ekartzen dira, bata, praktikoa;bestea, estetikoa: San Pedro Basilika aldera doaneta handik datorren bidea aldatu, eta Miguel Angelen kupula hobeto ikus ahal egin; hura, bat plazan jartzen bada, beheko konstrukzioaren atzeanizkutatu egiten dela ematen du; azken hau, Miguel Angelen asmoen aurka, XVII. gizaldi hasieran Carlo Madernok eraiki zuen.
Loiolarekin duen antzak ez du ia beste expli-kaziorik eskatzen. Urrutitik begiratzen bada, SanPedroren kupula konstruzio osoaren erdian dominadore berriz agertzen da. Bat eleizara urbiltzen doan ginoan, kupula nahitaez izkutatzen doa gure begientzat, bai Erroman bai Loiolan. Baina, guk ondo ezagututako egoeran aurkitzen dugun Madernoren San Pedroren fatxadan ez bezala -hark plazara ikusleagana horma batek bezala begiratzen bai du- Fontanak -nolabait ere esateko- ez zion bere ilusioa kendu nahi Loiolara urbiltzen zihoanari. Santutegiaren kupula, urbiltzen doan ikuslearentzat, bere inportantzia galtzen doan ginoan,beste foko berri bat jartzen du haren atentzioa erakartzeko. Hori Santutegiaren Atearkupeak bere hiru arkuekin eskaintzen du; haren begi haundiek, heuren mugimendu eraginkorrez, optiko ikusleari eleiza bisitatzera deitzen diote. Bat zera pentsatzera makurtuko litzateke, Erromako eleiz ospetsuenaren ezezko bisual-experientziak funtsezko garrantzia izan zuela Loiolako proiektua asmatzen hasi zirenean. Fontanak horrela guziz efikaz zera irargitu zuen, oso iaioa zela ez ikuskai hobeak bakarrik lortzeko, baina baita aurpegi ezberdinak eskaintzeko ere. Aukera hauetan agertzen du hark bere burua ondoen Berniniren meneko ikasle.
Fontana, pertsona bezala, anbizio haundi samarrekoa zen - hori esan liteke gutxienez- eta segura asko bai enkarguak egiten zizkiotenekin bai bere kolegekin ez zen erraz konpontzeko halako arkitektu izango. Horrelako kalifikazioak egotzi zizkion nabari bere XVIII.gizaldiko biografoak Lione Pascolik honelako obserbazio gogor samarrak egin zizkionean: «Ondo hitzegiten zuen, eta hobeto hitzegingo zuen, bere buruaz eta bere obraz gutxiago hitzegin izan balu» (74).
Agian konpetidore gogorregia eta bere konstrukzioen defensore amorratua bazen ere -joera hori nabaritzen da bere idatz luze eta motzetan-Fontana ez zen izan bere konstrakzioek aurki zezaketeen abogadurik iaioena. Alabaina, LoiolakoSantuetxe bezalako obrak, mendi eta ibar tartean horren egoki sartuak, bai eta bere atzekaldean ere horren kontuz marratuak, lur lau zabal gainean,alboko mendi tartean (61 lam.), berez hitzegiten du; eta hau Fontanak hitzegiten edo idazten hasten zenean erabiltzen zuen hizkera baino egiagoan.