7. Gauza guziz jeneral kontsideratzen badugu, harritzeko gauza da, nola Fontanaren eleiz-proiektuak, Landskroneko Liechtenstein Jauregi-rako bere geroago proiektuak bezala, ez dien tokiko tradizioei lekurik batere ematen (45). Probabile Fontanak ez zituen tradizio horiek ezagutzen ere, ez bai da aitatzen berak Espaina bisitatu zuenik. Baina haren proiektua ez dator errezago bat jesuiten eleizentzat ezarritako kategoriekin (46).Loiolako Santutegiari jeneral bagagozkio, hau Ama Birjinari konsekratutako santuetxeen, askotan antzinatik ohoretutako domina batekin edo gurtzeko foko erlikiarekin aberastuen, tradizioari lotuago aurkitzen da. Lehenago Maria in Campitelli Santuaren eleizarekin aitaturiko erlazioa-eleiz hau 1656ko izurritearen ondorengo Alejandro VI.aren enkargua izan zen, Jainko Amaren erdiaroko ikono baten egon leku berri izan zedin-ez da aspektu honetan koinzidentzi hutsa (47). Eta analisia zorrotzago egiten badugu, irargitu daiteke Maria in Campitelli Santurako 1662ko dominaren proiektuak (7. lam.), ez bakarrik aurrea hartzen diola Loiolako Santutegiari etxeaurrearen estrukturari doakon horretan, baina bai eta erlijio-bazk-nentzat etxa-gorputz simetrikoak inkluitzen dituen planuaren erdileku den zentro-eleizari doakon horretan ere (48).
Garai hartan, kolejio baten proiektua zentro-eleiz batekin, Erromako San Lukas Akademian konkurtso baten gai izan zen. Batere harritzeko gauza ez, haietako proiektu batek -Pompeyo Ferrarirenak, lehen saria irabazi zuenak (13,24 lam.) Loiolarako egindako Fontanaren proiektuarekin antza pixka bat baldin badu (49). Hau plano osoaren disposizioan, eta, berezi, erdiko atzealdearen luzaeran eta aurrekoaren itxuran ikus daiteke (6, 10, 13, 15. lam.). Kasu bietan leihoak zabalera ezberdineko sekziotan, zutarri haundien tartean, sailkatuak daude, Montecitorio-ko Ludovisi de Bernini Jauregiaren (artean bukatu gabearen) ereduaren arauera. Pompeyo Ferrari-ren altzatuaren marran idatzitako fetxa 1681 da, baina zoritxarrez ez da seguru bezala hartu behar, beste marra batzuk konkurtso bererako Penna hiriko Andres della Vallek eta Milanen jaiotako Ambrosio Ravassik egindakoek, batak bigarren eta besteak hirugarren saria irabazi zutenek, 1678 fetxa daramate (50). Horregatik, ez dago erabakitzerik Ferrari Fontanarekin lotua dagoen ala ez,oso probabile hala badirudi ere, bigarrena 1675an dagoeneko San Lukas Akademiaren instruktore aitatzen bai dute (51).
Konstrukzio kera honetako ejenplu bat Erroman egindakoa -eta Maria in Campitelli Santuarentzat ondoreak ekarri zituena- Galla Santuaren Arrotz-etxea izan zen, Matias de Rossik egina (1683-1688). Loiolarako Fontanak egindako proiektuaren aldi berekoa izan zen (52) eta, nabari, harekin prototipo komun batez elkartua (53). Espainako kolejioaren diseinurako Carlo Fontanaren experientzi zati haundi bat, bere arkupe-bailagibel haundiekin (45-48 lam.), gero Erromako San Michele arrotz-etxea haunditzeko planuan erabili zen, baina, zoritxarrez, haren erdia bakarrik egin zen Fontanaren proiektuen arauera (1708-1714) (54).
Busiri-Vici-ren marran eleiz harnearen idea,(30. lam.) hala ere, ez dago Maria in Campitelli Santuarentzat egindako proiektuekin lotua; batez ere bi iturri ditu, haietako bat Aricciako Maria Assunta Santuarentzat Berninik egindako proiektua da (28. lam.). Bi proiektuek batera zera dute, kapilen disposizioa zentru bereko zirku barnetan,eta kasu bakoitzean antzeko disposizioaren beste elementu bat: batan sakristia, bestean atariko eskailerak.
Assuntaren funtzioa, Fontanaren Loiolako proiekturako abiapuntu bezala, zilindro-eleiz konstrukzio baterako proiektuan kalkatua ematen du (29. lam.), eta hura ere, bere asmoan, Bernini-ren konstrukzio bati oso ertsi dagokio eta ia haren arkupe luzatua kopiatzen du. Baina, proiektu honek ere bere kapilak elkarrekin lotuak dauzka eta Loiolako eleizaren proiektua berezten duen zutarri dupleen zirkua du, bere iturria Juan dei Fiorentini Santurako Miguel Angelen zurezko ereduan duena (55).
Ariccian sakristia Eleizaren toki nagusiarekin elkartzen duten pasabide estuak, eta geroagoko marrazkian, atearkupea eleiz barnearekin elkartzen dutenak, Loiolaren proiektuan zortziraino ugaritu dira eta radial jarriak aurkitzen dira.
Bigarren marrazkia, hala ere, kopia bat da, kasu honetan Bernardo Antonio Vittone-rena (56).Vittonek Fontanaren diseinua transmititzen zuela zerak baiezten du, eskema hori bera Licchtenstein Gaztelurako, Fontanaren proiektu askotan zentru bereko atari agertzen dela (57). Zein eleizentzat egin zen proiektu hau ez da oraindik jakin. Loiolako San Inaziorekin elkartua dagoen ustea -planuaren estilo-antzek eta Aricciako Berniniren eleizaren eta Loiolarako Fontanaren diseinuaren artean erdi-leku bat okupatzeak sujeritzen duten bezala- zerak bermatzen du, barneko zirkuaren diametrua (Turingo 67 oin = 22,68 m.) Busiri-Vici-ren marrazkiaren eleizari dagokiona izateak, eta haren diametrua 100 erromar eskubete = 22m. da.
Hipotesi hau zuzena bada eta Vittonen planuak Loiolaren proiektu aurreko fase bat aurkezten badu, oraindik ere explikatu egin behar da zergatik ez diren lau kapila haundienak berdin tratatzen, haiek, Erromako diseinuan, zirku hormaz areago proiektatzen bai dira. Egitura berezi hau Fontanak zirku kapila baterako egin planuan prefiguratua dago; planu hori Erromako Arkeologia eta Arte Historiaren Nazio-Institutoaren Liburutegiko albun batean aurkitzen da (27. lam.). Marra, izan ere, María del Popólo Santuan dagoen Cybo kapila baterako lehen diseinu bat da (58). 1680 aldera egina dago, baina baztertu egin zuten azkenean onartutako eskemaren alde; Loiolako proiektua baino pixka bat lehenagokoa da.Aldarerako eta atealderako lekuak simetriko pentsatuak daude eta kapilaren zentro-gorputzarekin zentro bera duen zirkuaren sekzio bezala. Fontanaren egiturak Aricciako Berniniren eleiza gogoratzen du, han sakristia aldare nagusiaren lekuak Eleizaren gorputzetik separatzen badu ere. Honi begira, beraz, Fontanaren proiektua Lukas eta Martina Santuentzat Pedro de Cortonak egindako lehen diseinuaren aldeago dago (59); hark Cybo kapilaren eskala txikiago eta posizio itxiagora egokitu zuen, eta Loiolaren proiekturako bigarren prototipo haundiena da.
Oraindik galdera bat gelditzen da erantzun gabe: Jirolak -Fontanaren lehen proiektuan tokiko arkitektuek sartutako aldakuntza bezala kontsideratu dugunak- tipolojiko zer ikusirik bai al du zirku-eleizen tradizioarekin?
Zirku-eleiz guzien diseinutan aurkitzen ez bada ere, eraztun-arkupea lehen kristau aldietan agertzen da (Erromako Constanza Santua) (60),eta Quattrocento azkenean Montefiascone eleizan (34. lam.) (61); han Fontanak gainean kupula bat jarri zion (1670-1674) (62). Rodolfo Wittkower-ek oso zuzen jo zuen Baltasar Longhenaren María della Salute Santura; hark, zortzi ertzeko planta bazuen ere, nahiko ondo influi zezakeen, ez Loiolako jirola formatzean bakarrik, baina bai eta Fontanaren lehen proiektuko beste aldakuntzetan ere, hala adibidez, barnearen aldaketa -han lerrobakun batek eusten dio egalari, zutabe dupleen lekuan-, zirku-barandak eta irudiak, Loiolan, Wittkower-ek admetitzen duenez, geroago jarritako elementuak (35. lam.) (63). Kontextu honetan, interes du oharerazteak bi monumentuen leku haundiek ia diametru bera dutela. Eta, azkenik, eleiz biak -zirkunstantzi diferenteetatik bada ere-eszenografi-kalidade goreneko markak direla (ikus geroago; 57, 61 lam.).
Carlo Fontanak Longhenaren edifizio oso ondo ezagutzen zuela supos badaiteke ere, ez zituen seguru asko bere begiak konstrukzio hartan jarriko -lehenago ondo bermatua gelditu den bezala-Loiolako proiektuaren azken aldian. Veneziako eleiza -XVII.gizaldi osoko eleiz-edifiziorik garrantzitsuena- ordurako ospatsuenetako bat zelako, jirola -Espainan garai hartako zirkuen tradiziorik gabe (64)- eta Loiolako eleiz barruan inpositutako aldakuntzak, Loiolako arkitektuei egotzi dakizkieke, oker egoteko bildurrik gabe; hauek,bestalde, eleiz konstrukzioan egindako aurrerapenak ondo ezagutzen zituztela ematen du.
Barman Fontanaren planuak sustantzial aldatu bazituzten, kanpo-altzatua, proiektutik epaitu daitekeen neurrian (1. lam.) eta ikustean nabari denez, Fontanaren idearen arauera egin zen, eta, horregatik, bere erromar jatorria barruak baino argiago agertzen du. Etxeaurrearen artikulazioa zutarri haundien sisteman eta leihoak sailkatzeko era erromarrak dira, ikusi dugunez. Horrek ez bakarrik digu pentsarazten lehenago aitatutako SanLukas Akademiarako Pompeyo Ferrariren proiektuan (13 lam.), baina bai eta Tiber aldera jotzen duen Carlo Fontanaren San Miguel Arrotz- etxea-ren aurpegian ere (12 lam.) (65), bai eta izatera heldu eztako «Sienako Kolejio»rako proiektuan ere (11 lam.) (66). Kasu bietan etxeaurreak antzeko atikuez goratuak aurkitzen ditugu, eta nekez imajina daiteke ez zuela Fontanak Loiolarako horrelako zerbait pentsatuko eta orain dauden tokian jarriko, alboko enfasi bezala kupularen gorputzari subordinatuak. Alabaina, etxearen superestrukturak, orain dauden bezala, Zalduak diseinatu zituen, eta «1702tik 1736rako Fabrika liburuan» zirkunstantzi hau aitatzen da, teilatu eraiki berria kendu egin behar izan zutela Zalduaren «azotea»,etxeaurrearen eskubi aldean dagoena eraiki zutenean eta monumentua nabari edertua gelditu zela(67).