Carlo Fontana Loiolako eleizaren eta kolejioaren proiektuaren autore

HASIERAAURKIBIDEA

Proiektuak eta San Inazioaren etxeari begira egindako haien aldakerak; itxura egiteko gezuretxeaurrea.

6. Oraingo jesuiten kolejioaren proiektuak beste puntu diferente bat du Busiri-Vizi-ren planuarekin: hemen (25. lam.) ez dago Etxe Santua-ren kubo estruktura bere horma lodiko kajarekin seinalatua. Omisio honen explikazio egokiena agian Fontanaren planua kopiatutako arkitektuaren gogoan bilatu beharko da: batez ere eskeman beran interesatua zegoela ematen du, eta osoro marra simetriko bat lortzeko asmoarekin aldatu zuen, eta hori abagune on batean inspirazio-iturri bezala erabiltzeko egingo zuen.

Santuario de Loyola

»Visitas» liburuan behin eta berriz agertzen diren Etxe Santuko hormak ez ikutzeko ere aginduek, lehen proiektua egin zuen arkitektuari, Carlo Fontanari, jarritako baldintza gogoratzen dududarik gabe, eta hori, lehengo etxearen jabeen nahiarekin batera, haiek, 1681an Erreginari ematean, beste kondizioen artean zera jarri bai zuten,»Loiolako etxearen aintzin agurgarriak iraun dezan, konstrukzio berriak ez dezala gaur zutik dagoen antzinako Etxearen hormarik lurrera bota,eta haren ondoan eraikitzeko baimena bakarrik ematen da» (Cfr. Henao-Villalta, «Averiguaciones de las Antigüedades de Cantabria», V tomoa,135. or.).

1695. bisitako oroit-agirian aitatu bezala,agindua ez zuten bete -edo bete ahal izan- eskailera haundia egin zutenean, honek bi bider ikutzen bai du: San Inazioren Etxearekin elkartzen den lekuan, eta bailagibelaren aldetik. Hori saihestuezina izan zenez gero, A. Probintzialak obedientzi-pean zera exijitu zuen, beste horma biak, batezere etxeaurrea, ikutu gabe geldi zitezela. Egiaz, etxeaurre nagusiaren ondoan eraikitzen hasitako bobeda batzuk kendu egin zituzten. Lehenago aitaturiko agindua 1704an berriz eman zuten, orduan berriz ere oso gogor monumentu berriak bere inguruko hormekin Etxe Santuaren aldeak ikutu gabe utzi behar zituela esan zen (44).

Baldintza hau etengabe exijitzeak eta Fontanaren planuari jarraitzeko oharrak, zera erakusten du, tokiko buruek ikusten zituztela lehenengo agindua betetzen egindako egiazko ahaleginak, Zalduaren eskaileraren konstrukzioarekin elkartutako aldaketek utzi zuten uneraino. Hortik zera atera dezakegu, tokiko arkitektuek gauza horretan, mutatis mutandis, Erromatik bidalitako planuari jarraitu ziotela. Eta gauzak orduan nola ikusi zituzten, gaur ere egiatu ditzakegu, zera kontuan hartzen badugu, Etxe Santuaren erdiaroko elementu ezberdinak harnean hartzeko eragozpena, guziz Erromako Barroko Altuaren maisu haundien espirituaren arauera soluzionatu zutela eta haien eszenografi-rekursoak oso ondo zekizkitela.

Lehenago aitaturiko aginduak betez, San Inazioren Etxea monumentu berriak «bere inguruan «hartua dauka, eta kolejio aurre altuaren atzean izkutatzen da; hau, Etxeari begiratzen dion aldetik, gezur-aurre bat da. (3, 49, 52, 53. lam.). Bere leihoak, barru-leihoz itxiak, ez daukate atzean Etxeaurre eta Kolejio aurre-horma tartean dagoen aire hutsa baizik. Fontanak rekurtso hau Bernini-gandik ikasi zuela dirudi, horren antzeko rekurtso bat (5, 28. lam.) erabili bait zuen Ariccian, Assunta-ren atze itsusia izkutatzeko Chigi jauregiaren aurretik, arealdera orientatu behar bait zen eleiza bere aurrekaldearekin. Gauza honekin elkarturik, Pedro de Cortona ere, Erroman Fontanaren lehen maisua aitatu behar litzateke; hark ere horren antzeko efektu bat iritsi nahi izan bait zuen María de laPaz Santuaren aurrekaldea diseinatu zuenean.