Carlo Fontana Loiolako eleizaren eta kolejioaren proiektuaren autore

HASIERAAURKIBIDEA

Altzatua Fontanaren beste obren aldean.

4. Zoritxarrez lehenengo proiektuari zegokion altzatuaren marrarik ez da ageri. Hala ere, eleiz barnerako Fontanaren idearen rekonstrukzioa intenta dezakegu, beheko gorputzaren eta kupularen danborraren alturak ez dutela esentzial aldariks ufritu onartzen badugu (36, 38, 40 eta 41 lam.).

Santuario de Loyola

Gaurko erdilekuaren estruktura, zutarrietan bermaturiko arkuekin, Carlo Fontanaren besteera ikuntzen antzekoa da (hala, esate baterako, Koliseon eraiki behar zen eleizaren proiektua), (37. lam.) (25), eta horregatik probabile lehenengo proiektuarekin bat etorriko da. Beso zeharren arku estuagoak, agian oraingoak baino bajuagoak izango ziren, «koro txikiei» toki egiteko; koru hauek Erromako Gesun egin zituzten lehenbizi eta beste erlijio-ordenako eleizetan asko ikusten ziren (26). Koru txiki horiek, orain jarrita dauden bezala (kolejioko lagun bakoitzak bere debozioak egiteko beharrezkoak) erdiko zirkura sartzeko ate gainetan zutarrien atzean daudelako, zera ematen du, ez direla Fontanaren proiektuaren arauera egin.

Danbor-barne-hormaren arearen distribuzioan, Flavioren Anfiteatroaren eleizarako Fontanaren proiektuak, zera sujeritzen du, hark gorputz nagusia zutabe edo zutarrien forman eraiki nahi zuela; alabaina, Koliseoaren proiektuan gorputzen artean agertzen den 1:1 proportzioa ez da Loiolan aurkitzen, eta danborra proportzioan bajuxeagoa da. Horregatik, ez bide da zuzen esaten -Condenhove-Erthal-ek egiten duen bezala- «bertikal luzatzen denik», ez ere admetitzen, konstrukzioa zaindu zuten arkitektuek danborraren altura goratu egin zutenik (27). Danborraren zilindru-hormaren leihoak inguratzen duen arearen dekorazio ugaria alde batera utzita, arkitektu horiek kupularen gorputza pixka bat haunditzen eskuartuko zuten, haren orrazea -Hornedok obserbatu zuenez-Bolandoek argiratutako grabatuan baino pixka bat luzatuagoa bai da (10. lam.), han, izan ere,kupula bi oskol haundietan eraikitzea proiektatzen bait zen, Italiako ohituraren eta Fontanaren beraren gustoaren arauera (28). Horregatik Hornedok zuzen zera konkluitzen zuen, grabatuaren jasoerak, Fontanaren lehen proiektuaren elementuak kontserbatzen zituela, eta hipotesi hau geroago konfirmatua aurkituko dugu.

Honek oskola barnea dibisiorik gabe uzten du,eta horrek zera pentsarazten zuen, fajak geroago erantsiak izan zirela. Baina, arku tartean zabaltzen diren errezel haundiak, errege-armarrien inguruan, Fontanak oso begiko dituen apaingaiak dira eta horregatik seguru asko haren diseinu barnekoak izango dira (29). Beste modu bat zera pentsa zitekeen dekorazio hori bera baina freskoan, S. Maria del Popolo-ren Cybo kapilan aurkitzen dugun bezalakoa, adibidez; hura ere oskol-barneko zatigabeko arearekin, ia Loiolako jesuiten kolejiorako lehen proiektuen aldi berekoa da.

Kupula alboan dauden bi dorreak, dudarik gabe lehenengo eskemari dagozkio, Koliseoaren proiektuan honen antzera jarriak agertzen bai dira (18. lam.), hemen erdiko gurutze-besotik kupula atzean diagonaleko puntotetan jarriak badaude ere. Linternak eta dorre-buruek nabari Fontana-ren proiektutik hartutako detaileak dituzte, hala adibidez, argontzien zirkua eta dekoratzeko pitxarrak, Fontanaren arkitekturan horren maiz agertzen direnak (30). Baina, bere ejekuzioa sastarragoa, gogorragoa da, eta irudimen gutxiago agertzen du (58. lam.) (31), probabile tokiko arkitektuei inpositutako ekonomiagatik.

Atearkupea bere hiru arkuekin (6,8. lam.), erdikoaren gainean hiru ertz-tinpano hautsi batekin burutua (9. lam.), nabari romanua da eta Erromako Piazza del Pópolo-ko bi eleiz bizkietik dator, han Carlo Fontanak Carlo Rainaldi eta Bernini-rekin kolaboratu zuen (4. lam.) (32). Baina, arkitektuak hemen beste eredu baten influjoa agertzen du; eredu hori, Rainaldik 1662an egindako Maria in Campitelli Santuaren aurrekaldearen proiektua zen, handik datoz hiru zatiko aurre lerro kurboa, zutabe dupleak eta erdiko arku inguruko tinpanoa (7. lam.) (33). Ateondoko arkuteria Bernini-ren Aricciako Maria Assunta Santutik dator; haren konstrukzioan Fontanak Juan Lorenzo-ren laguntzaile bezala eskuartu zuen (5. lam.) (34).

Aldakuntza gehiago nabaritzen dira oraingoko kolejioaren konstrukzioan diseinuarekin alderatzen bada. Egoen remateak, bai aurre bai atzealdean, zuzendu egin dituzte bloke berdintsu bat lortzeko (35). Aldaketa hau ego ertzeko bi eskailera txikiak egoen erdira aldatzearekin lotua dago, eta erdi horretan «inperio eskailera haundi»bihurtu dira, etxeaurrearekin paralelo jarriak, bi erdiko ateetatik sartu daitekeen leku zabal haundietan.

Zalduaren dokumentuak gauzak nola gertatu ziren jakiteko eskema garbi-garbia eskaintzen digu. Aldatzeko lehen pentsamentua batez ere A.Erretore Francisco de Ballesteros-ek izan zuen;hark bi bailagibelen lekua eskailera haundiak egiteko erabiltzeko asmoa izan zuen; horretara pentsamentu honek eragin zion, Espainan horrelako eskailerak monastetxe, konbentu, jauregi eta beste edifizio haundi askotan ikusten zirela, eta, horregatik, Loiolako «Errege-Kolejioan» ere oso ondo emango zutela. Proiektua, Fontanaren proiektua asko hobetzen zuena, 1693koa da; Zalduak, Jose de la Inçera konpetidore zuela, eta Bergrand-en zainpean zegoela, aurkeztu zuen bere marra, eta hura segituan hasi ziren egiten. Egiaz «Visitas» liburuak zera esaten du, 1695an eskaileraren obragatik Etxe Santuko bi horma ikutu zirela arku eta bobedekin. Horregatik, A. Zupide Erretoreak agindu zuelako, eskaileraren konstrukzioa aldi batean geldirik egon zen. Zalduak horren aurka gogor erantzun zuen eta bere 1702.go agostuaren16ko memorandunean (36), A. Ballesterosi eragindako arrazoiez gainera, eta igoera erosoagoa izango zela adierazi ondoren, bere argumentu nagusiena zera izan zen, eskailera berriek, eskubi bailagielean eraikiek (49.1am.), kolejioaren eta etxe-Santuaren elkartzeko bidea zabalduko zutela, hau da, San Inazio bihurtu zen gelako kapilara monumentu-bide bat ia sakratua izango zela. Zalduak ondo aukeratutako argumentuek osoro konbentzitu zuten A. Ribadeo Probintziala eta A. Tirso González Jenerala (37), eta hark eraikitzen jarraitzeko agindu zuen. Gainera, handik bi urtera, 1704an, Suzesio Gerragatik, kolejioa eraikitzen eten egin behar izan zenean, agindu horretan ez zen eskailera sartzen, eta hura bukatu egin zen»Visitas» liburuan aitatzen diren beste detaile batzuk bezala. Baina, eskubi egoko eskailera bakarrik eraiki zuten XVIII.gizaldian (38).