Carlo Fontana Loiolako eleizaren eta kolejioaren proiektuaren autore

HASIERAAURKIBIDEA

Hager-ek Erroman haren ordeko proiektu bat aurkitu, eta gaurko konstrukzioarekin konparatu..

3. Lehenengo proiekturik eza, alde batez bete egin da orain dela gutxi argiratutako eta ezagututako plano batekin (25,30 lam.). Zirku-eleiz bat da estruktura haundi baten erdian, rektangulo-fondo zabal batekin, bost bailagibel inkluitzen dituena (16). Proiektu hau Andres Busiri-Vici arkitektu eta arte-historigilearen kolekzioan kontserbatzen da; eta Loiolarekin lotua dagoela nabari da eraikitako jesuiten kolejioarekin konparatzen badugu (2,21 lam.) eta gehiago edo gutxiago dagozkien neurrian aztertzen baditugu (17). Baina, diferentzi batzuk ere badirelako, batez ere eleizaren eraikieran eta hark bere inguruko estrukturekin gordetzen duen proportzioan, lojiko diseinua azken proiektua baino lehenago fetxatu behar da(18).

Santuario de Loyola

Proiektua bere teknikan ez da Carlo Fontanak ohi duen estilokoa, eta, horregatik, bere marrazkia orain galdua dagoen diseinu baten kopia besterik ez dela kontsideratu behar da (19) eta probabile XVIII. mende erdian edo pixka bat lehenago egin zela. Oraingo jabearen, Andres Vici-ren, aurreko batek adkiritu zuen, hura ere profesioz arkitektua zen; Ancona inguruko Arceviatik Erromara etorri eta han jarri zen bizitzen eta 1785an San Lucas Akademiako kide izatera iritsi zen (20).

Busiri-Vici-ren proiektuko eleizaren eta oraingo monumentuaren arteko diferentzirik haundiena hemen dago, eleizaren lau beso haundietako lau kapila haundiak tratatzeko moduan. Oraingo eleizan, kapila horiek ez dira zirkua mugatzen duen lerroz atzean sartzen, eta erdi lekua mugatzen duten zutabe bikain dupleen orde zutarri bakunakagertzen dira. Kapilen arteko dibisio-hormak kendu egin dira (cfr. L.V. 1696an). Horregatik, zisku itxiak, lehenengo diseinuan, erdileku haundia inguratzen zutenak zirku-estruktura bihurtu dira, zirku-eleizen tradizioan ohi ez bezela, gero ikusiko dugunez.

Azken horman irikitako zisku ez oso sakonetan, aldare berdintsu batzuk jarri dira (21); baina,aldare nagusiak mahai atze eta gainean zabalune haundi bat du, eta Ignacio Iberoren (22) proiektuaren arauera eraikitako erretaula ondo landu bat, aldare-gorputzaren gainean Santu zaindariaren irudiarekin eta beste bi irudi, San Jose eta San Joakin, beherago alde bietan (39. lam.).

Lehenengo proiektuaren urrats bezala hor gelditzen dira erdiko norman zehar irikitako bideak eleizaren erdi-lekura doazenak; eta aldare nagusiatzean luzatutako tokia, marran bi karakol-eskailerak batzeko bide bat besterik ez zena: Bolanduek argiratutako plantaren grabatuan (10. lam.)(23) artean ere funtzio hori betetzen zuela indikatzen da. Ignazio Iberok haunditu egin zuen toki hori, baina ez karakol-eskailerak elkarrekin batzeko, atzeko klaustrora irikia, aldare atzean dagoen etxolari fondo argi bat emateko baizik, goiko pisuko San Inazioren irudiari bezala. Lehenengo eskemaren urrats bat -eta garrantzi haundikoa-Eleiz atariko arkupe konbexua da, bere malda-eskailera duplearekin; hari mail sail bat perpendikular erantsi zaio, Erroman Espaina Plazaren Eskailerarako proiektu batzuen antzera (24).