2. Kolejioa orain dagoen bezala noraino dagokion Fontanaren proiektuari kuestioa oso ikertua izan da. Hala, adibidez, Coudenhove-Erthal-ek (14) zera onartzen du, «oso probabile plantaren proiektua Carlo Fontanari atributu behar zaiolaeta ez beste inori», eta Hornedo 1956ko artikuloan konforme dago interpretazio honekin (15).Orain arte Loiolarako Carlo Fontanaren proiekturik aurkitu ez delako, puntu honek espekulatzeko bide irauten du.