1. Carlo Fontanari Loiolako eleiz eta jesuiten Kolejiorako proiektu bat aurkezteko dei egin ziotenean, bere profesio-bizitzako enkargurik haundienetako bat eman zioten. Kolejioaren fundazioaren lehen pausoak nola eman ziren eta haren konstrukzioa aurrera nola joan den Otto Schubert-ek (1), Josef Braun-ek (2), Eduard Coudenhove-Erthal-ek (3), eta berriago Rafael Ma de Hornedok dokumentatu dute (4).
Loiolako jesuiten Kolejioa Austriako Mariana Erregin Amak, Felipe IV.aren alargunak, nahi izan zuelako egin zen, baina haren proiektua Lagundiko Aita Jeneralak, Jesus Pablo de Olivak,tramitatu zuen osoro. Eta Olivak seguru asko eleizaren proiektua bere lagun Bernini-ri (5) eskatuko ziokeen, hura proiektua lehenengo pausoak ematen hasi zenean hil izan ez balitz hainzuzen ere. Orduan enkargua, Carlo Fontanari, Bernini-ren ikasle (6) iaioenari, erori zitzaion.
»Etxe Santua» (10. eta 50. lam.) San Inazioren jaiolekua, konstrukzio (7) berrian inkorporatu behar zen (1. lam.), eta Austriako Mariana 1682.go otsailaren 19an haren jabe egin zen. Oliva urtebete lehenago hil zen, 1681.go azaroaren 26an, Fontanaren proiektuak ikusi gabe. Charles de Noyelle etorri zen haren ondoren, hark bidali zituen proiektuak Loiolara 1682tik 1686ra jeneral zenbitartean, eta eraikitzean Fontanaren proiektuari zehatz jarraitzeko instrukzioak eman zituen (8).
»Loiolako kontu eta gastuen 1.en» liburuaren arauera, 1682.go ekainaren 16an fundatu zen, eta bazkunaren lehen sei lagunak Etxe Santuan urte hartako uztailaren 1.en egunean jarri ziren bizitzen,haien janariak, edo Azkoitian jaten zutelako edoAzkotitik zetozkielako, Azkoitiko Kolejioari ordaindu bazitzaizkion ere.
Etxe Santuan bizi ahal izatearren konpontzeko obrak, urte hartako uztailaren 13tik urriaren 31ra arte luzatu ziren (9). Alabaina, monumentu berriaren zangak ez ziren 1688.urte arte irikitzen hasi, eta Lehenengo Harria ofizial 1689.go martxoaren 28an jarri zuten.
Juan Begrand, arkitektu eta Lagundiko anai koadjutorea, Belgicatik ekarri zuten eta obra zaintzeko enkargatu.
Barneko eskailera haundiari buruzko Martin de Zalduaren dokumentu bati esker dakigunez, lehen «Maisua» Jose de la Inçera izan zen; eta1693.go urtarrilaren 30ko kontratuan, Zaldua bera ere obran Maisu mailan sartu zen, baina kondizio hau jarri zitzaien arkitektu biei, Bergrand-en ardurapean lanegin behar zutela (10). Baina, lehenengoa pixka bat geroago, 1694.go otsailaren 19an, hil zenez gero, kargua Zalduak bakarrik eduki zuen, eta han obra 1704an edo pixka bat geroago eten arte iraun zuen.
1713 eta 1714 urteetan, «Echarreta» baserria konpontzen eta Arrotz-etxea eraikitzen, aparejadore eta batean Maisu Antonio de Larraza argina agertzen da.
Eta, 1717an berriz eraikitzen hasi zirenean, Zaldua -(Bizkaiako) Lekeitiko jesulagun-kolejioaren konstrukzioa dirijitzen ari zena-, 1720an Loiolan kontsultore bezala bakarrik agertzen da Joaquín de Churrigerarekin batean. Arkitektu kargua Sebastian de Lecunak zuen, eta aldi honetan diskutitu zen eleizaren arku eta bobeden konstrukzioa (11).
Lecuna Loiolako Kolejioaren lanean maisu bezala 1719.go irailaren l.en egunean sartu zen, eta karguan bere heriotza arte egon zen, Ermuan (Bizkaian) 1733an hil arte.
Urte horretan bertan haren ondoren Ignacio Ibero sartu zen; ordurarte zizelkari iaio eta aparejadore bezala aitatzen dute, eta konstrukzioa, 1766an hil arte, 33 urtean dirijitu zuen.
Eta urte horretako azken hilebeteetan eta 1767.go apirilan jesuitak Espainatik expultsatu arte, Iberoren suhia, Javier Ignacio de Echeverria izan zen Maisu.
Eleiza eta kolejioaren eskubi egoa San Inazioren jai egunean, 1738.go uztailaren 31an, inauguratu zituzten, barnea artean osoro bukatu gabe bazegoen ere (12).
Hogeita bederatzi urtez lanean jarraitu zuten, 1767an aitatutako jesuiten expultsioa arte. Aldi honetan konstrukzioa bigarren pisuko leihoetaraino igo zen, eta leihoak estali ahal izateko moduan. (Ikus 16. lam.) (13).
Konstrukzioak hirurogeita hemeretzi urtez aurrera jarraitu ondoren, obra 118 urtean eten egin zen, eta XIX. gizaldi azken aldera, hiru urteko tarte motzean (1885-1888) bukatu zen, hasi zenetik 200 urtera hain zuzen ere.