Loiolako San Inazioren Eleizaren eta Errege-Kolejioaren fundazioa

HASIERAAURKIBIDEA

OHARRAK

1.- G. DE HENAO, S.I., Averiguaciones de las Antigüedades de Cantabria V.t. 133-163 or.

2.- Acta Congregationum Provinciae Castellanae. Loiolako Histori Arkibua (LHA) 4-2. Ezer baino lehen, A. José Ramon Eguillori, Arkibua hain ondo ezagutzen duenari, nere esker on-onak adierazi nahi dizkiot, guziz efikaz lagundu didalako une oro estudio hau egiten nuen bitartean.

3.- Eskutitz osoa A. ASTRAIN, S.I.an ikus daiteke, Historia de la Compañía de Jesús en la Asistencia de España,V, Madrid, 1916, 13 or.

4.- Sendiko hiru emakumek daramate Magdalena izena: Araozko Magdalena Andreak, Beltran Jaunaren amak; honen alabak, orain textuan agertzen denak; eta lehenago aitatu dudan Fuensaldañako Emakondeak, haren bilobak.

5.- Zuazolako Pedro Jaunaren azkenahia. Documentos relativos a Loyola Señorial, Testamentos. LHA, 1-1-3, 12 z.

6.- G. DE HENAO, S.I. op.cit., V. t., 136 or.

7.- Oñazko Martín Garcia III.aren alaba izan zen (haren aita Martín Garcia II izan zen, Martín Garcia I.aren, Maiorazgua fundatu zuenaren semea). Martín Garcia III Beatriz Clara Coyarekin, Inken Enperadorearen bilobarekin ezkondua zegoen. Inka Emaprintzearen ezkontzatik Loiolako eta Coyako Ana Maria jaio zen. Beraz, Martín Garcia II.aren biloba, eta horregatik, Fuensaldañako Emakondearen lehengusu txikia. Ana Maria, Borjako Juan Enríquez Jaunarekin (Borjako S. Frantziskoren eren-ilobarekin) Alcañicesko Markesarekin, ezkondu zen. Senar-emazte hauek Perura aldatu ziren, eta han Indiasko Oropesako Markes titulua eman zitzaien. Fuensaldañako emakondeak Peruko Loiolakoen amerikar adar hau aukeratu zuen 1625an Loiolako Maiorazguan berari jarraitzeko, Zuazolakoak atean utzirik. Baina, oinordekotza regulatzen zen eskrituraren normen arauera, ez zegokion emakondeari oinordekoa aukeratzeko eskubiderik-eta gutxiago gainera albo-ahaide batetik- zuzen oinordekoak zirela, hala nola Pedro Jauna, Beltran Jaunaren biloba,eta Matías Ignacio Jauna, eren-biloba.

8.- Aukeratzeko eskritura, inpresu aurkitzen diren bostetik, Lehen Oroit-agirian, 11-13 or., ikus daiteke. Eskuz idatziriko izenburu luze honen behan aurkitzen dira: »Memoriales ajustados del hecho, y informaciones en derecho del pleito sobre la sucesión del Mayorazgo y Casas de Oñaz y Loyola,entre Doña Ana María del Loyola Coya, Marquesa de Oropesa, y Don Pedro de Çuaçola, Floreaga, Oñaz y Loyola. Y assí bien, entre Don Juan Henriquez de Borja, Ynga y Loyola, cavallero de la Orden de Santiago y Marqués de Oropesa y Alcañices, y Don Matías Ignacio de Çuaçola, Floreaga, Oñaz y Loyola, Cavallero de la Orden de Alcántara» .LHA,1-1-2.

9.- Memoriales ajustados, 13v-14r eta v or.

10.- Juro hauek nolakoak ziren hobeto ulertzeko, gogora ditzagun ejenplo batzuk. 1650an Felipe IV.ak, Errege Katolikuen ganaino igotzen den ohiturari jarraituz, zera erabaki zuen, Estaduaren gastu haundiei laguntzeko, hirurogei mila dukadu saldu zitezela, eta urriaren 17ko errege-zedula baten bidez zera agindu zuen, Castillako Erreinuetako paper seilatuaren eskubidean situa zitezela. Kondizio horietantxe Erregeak, 1652.go Abenduaren 11ko eskutitzaren bidez, Castillako Probintzialari Juro eta Errentako 825.000 marabedi ematen eta saltzen dizkio; horiengatik Tesorero Jeneralari 16.500.000 marabedi ordaindu behar dizkio, mila bakoitza hogei milan, Palencia hiriko eta haren partiduko paper seilatuaren eskubidean situatuak. Berebat, Felipe IV.ak, bigarren situazioko 162.000 dukaduen kontura, 1652.go Azaroaren 9ko karta baten bidez zera ematen du, urtero Juroko 220.000 marabedi mila bakoitza hogei milan; horregatik Castillako Probintzialak 4.400.000 marabedi ordaindu zituen. Berebat, Castillako Prokuradore Jeneralak beste 136.017 marabediko juro bat erosi zuen, 1652.go Apirilaren 30ko sal-karta bidez, mila bat hogei milan, Media Annata de Mercedes-en situatua, eta hargatik 2.720.340 marabedi ordaindu zituen.

Aurreko juro horiek jatorriko Privilegiotik legetutako kopiak dira, Madriden 1720an eginak. Loiolako fundazioari dagozkion juro-sorta batekoak dira. LHA, 2-2.

11.- A. Buizak Perun bildutako limosnen gora-beheraz hiru dokumentu dira. Lehenengoa, Erromako Arkibuko Oroit-Agiri bat da, izenburu hau du: «Castellae, Rationesquibus probantur argentum, quod attulit ex Peruana Provincia P. Alphonsus Buiza, pertinere ad Provinciam Castellae pro fundatione Collegii Loyolae» ARSI.F.G. 1459/2. Bigarrena, lehengoa baino zehatzagoa, A. Jeneralari bidalitako beste oroit-agiri bat da -litekeenez, A. Noreñak, Castilla Probintziako Prokuradoreak bidaliko zion- zeran agertzen da, Documentos Históricos de Loyola Señorial y religiosa, LHA, 1-4-1. 102 dok. Eta hirugarrena, Juroen kolekzioko Juro zenb. 1, LHA, 2-2.

12.- Dirutza hori deklaratu zuen A. Jacinto Perez-ek. Baina, A. Probintzialaren paper soltu batean beste zifrak aurkitzen dira: 60.000 zilarrezko pesu, pesu bakoitza zortzi errialekotan, 12.000 pesu urrezko dobloietan, eta 28.000 pesu urrezko kate eta beste bitxietan. A. Jacintoren zifrarekin alderaturik kalkulatzeko, zera eduki behar da aurrean, honen kontuan pesuari konbentzional hamabost errialeko balioa ematen zaiola. Baina, hemen zortzi ematen zaio. Eta veste 40.000 urrezko pesuekin zer gertatu zen? Litekeenez, A. Jacintok Erromara bidaliko zituen S. Inazioren hilobia egiteko.

13.-LHA, 1-4-2.

14.- Avisos, III. Madrid, 1893, 427 or. Barrionuevok idatzitako berri hori berandu samar jasotzen du, seguru asko lehenago ez zekielako. Egun batzuk lehenago (1657, azaroak24) guziz zehatz jakin erazi zuen Felipe Prospero Printzearen jaiotza: «Asteazkenean, goizeko hamaika t'erdietan, Erreginak seme bat erditu zuen oso hazia eta haundia»; eta abenduko 12ko eskutitzan konfirmatzen du: «Zera esaten da, Printzea San Isidroren heriotz-egunean eta haren kapilaren lehen harria jarri zenean jaio zela, eta Felipe, Próspero, Isidro eta Andrés izenak eramango dituela eta gainontzeko Santuen letanía». (Avisos, III, 397 eta 415 or.)

15.- A. Probintzialak dioena Cachupínekin bat dator:»Lagundiak, pleituan berorren alde grinatzean, politika txarra erabili zuela, ondoreetatik ikus daitekeenez, eta berorrek, Etxea emanda, zera nahi izan zuela, beretzat hain alde onak atera, amarrua besterik ez zela eta ez limosna». Idatzitako keja hauek Frantzisko de Idiáquez Jaunak Valladoliden -han aktuatzen bait zuen honek Matías Jaunaren negozio-eragile bezala- Aitengandik entzun zituen. Textu hori, beraz, Idiaquez-ena da, baina Matías Jaunari zera esaten dio, entzun zuen bezalaxe ematen diola aditzera.

16.- Ana de Lasalde Andreak Idiáquezi idatzitako karta, fetxarik gabe; 1673.go uztailaren eta irailaren artean situa liteke. Biek ze disposiziotan aurkitzen diren, honela laburtzen du: «Nere senarrak zera esaten dit, Kardenal Jaunari idatzi diola, eta bere aldetik ez dela epel ez motel ibiliko dagokiona betetzen. Ondo jakingo du berorrek honekin, ez dugula Lagundiko Aitei hutsegiteko asmorik, baina bide egokienak adinondu besterik ez dugu nahi, eta Kardenal Jaunarekin tratatu dugun gai honetan izen onez eta seguru aurrera ondo egiteko dugun ardurari ez hutsegin».LHA, 1-4-2.

17.- Zuazolako Matías Jaunaren azkenahia. Documentos relativos a Loyola Señorial. Testamentos. LHA. 1-1-3.

18.- Loiolako etxerako Castillako titulo bat edukitzeko pretentsioa Matías Jaunak ordurako eduki zuen, Idiaquezi 1673an idatzitako bere eskutitzetan agertzen den bezala. A.Cordobak bere burua eskaini zuen orduan Gortean pretentsio hori sendotzeko. Seguruasko gero ez zuen ezer egin direkzio horretan, Matías Jaunaren jokua gustatzen ez zitzaiolako. Ziur, behintzat, zera gertatu zen, Matias Jaunak ez zituela bere pretentsioak, orain bere semearengan berritzen direnak,beteak ikusi.

19.- LHA, 1-4-2.

20.- Juro kolekzioa, zenb. 1. LHA, 2-2.

21.- Austriako Mariana Erregin Ama Andreari aurkeztu zioten Oroit-agiria Loiolako Patronatua eskainiz». ARSI E,G., 1459/2.

22.- G.HENAO, op. cit., V.t., 134-138 or. Jatorriko dokumentua, inpresu eta legetua LHA, l-4-2an aurkitzen da.

23.- A. Moyak Madriden 1682.go maiatzaren 30an egiteko agindu zuen eskrituran inkorporatua. Haren kopia berribat LHA, l-4-2an aurkitzen da.

24.- A. Noyellek Erroman 1682.go maiatzaren 30an A.Casanuevari emandako eskubide-eskriptura; 23. oharrean zitaturiko 1682. maiatzaren 30koan transkriptua aurkitzen da.

25.- Posesio bataren eta bestearen deskriptzio osoa HENAOn aurkitzen da, op. cit., V.T., 142-145 eta 147-150 or.

26.- Eskubide horren kopia bat 1682.go maiatzaren 30ko eskripturan sartzen da. LHA, 1-4-2.

27.- Juro kolekzioa. LHA, 2-2.

28.- HENAOn ikus daiteke, op. cit. V.T., 155-160. Ia osoa transkriptzen du, garrantzi gabeko huts batzuekin bakarrik, 30.oharrean subsanatzen dudana ezik.

29.- Oraindik ere, A. Luis de Argelles-ek eskatu ziolako, Erregeak Madriden 1683.go maiatzaren 23an konfirmatzeko zedula bat eman zuen, «eta konfirmazio horretan haren Errege-Patronatuaren beste Fundazioen artean anota bedi eta haietako bat bezala eduki dezatela... Eta zedula honen bidezLoiolako Kolejioaren Fundazioa nere Errege-Patronatuan

hartzen eta inkorporatzen dut... bere Jaun Haundiak delako donazioa egin zuen karga eta kondizioekin». G.HENAO, op.cit. V. To., 160-162 or.

30.- Juroen relazioa -Henaok egiten ez duena-, bakoitzari dagokion situazioarekin, labur eta zifretan honela da: 2.786.380 errentako marabedi Sevilla Erreinuko Errege eskubide eta extrakzioan; berak bakarrik zuen mila bakoitza hamar milan izateko aldeon haundia. Gainontzekoak, mila bakoitza hogei milan, ondoko auek dira; 120.825 errentako marabdi, Truxillo-ko lehen miloen situazioan; 110.323 errentako marabedi Leon-go lehen ehuneko batean; 220.000 errentako marabedi Soriako lehenego ehuneko batean;136.000 errentako marabedi Castillako Salinasen; 375.000 errentako marabdi Orense-ko paper seilatuaren eskubidean;136.017 errentako marabedi mesedeetako Annata erdian;53.000 errentako marabedi 102.940ko zatian esan Annataerdian; 114.837 errentako marabedi Erreinuko Estanku jeneralaren tabakuaren miloetan; 167.988 errentako marabedi Sevilla hiriko miloetan eta bosgarren situazioan. Denek esandako errentako eta juroko 4.134.817 marabedi egiten dituzte.

31.- A. RODRIGUEZ G. DE CEBALLOS S.I., Estudiosdel Barroco salmantino. El colegio Real de la Compañía de Jesús (1617-1779). Salamanca, 1969, 46 or.

32.- 1682.go maiatzaren 30ko eskriptura, A. Moyak egiteko agindua, LHA, 1-4-2.

33.- Erabili dudan kopiak -Fundazio-Liburua ez baita 1671tik igarotzen- azken-formularik ez duelako, ez du fetxarik.

34.- Cfr. Libros de Cuentas, I.t. LHA, 2-3.

35.- Jatorriko dokumentaren kopia sinisgarri bat, LHA, 1-4-2.

36. Jatorriko dokumentua LHAn, 1-4-2.