Loiolako San Inazioren Eleizaren eta Errege-Kolejioaren fundazioa

HASIERAAURKIBIDEA

Nola sortu zen fundazioa

Ze joera zuten Alcañicesko markesek Loiolako etxea Lagundiari emateko arazo hortan, zera aitortzen zuen 1673an A. Jerónimo de Cordobak:»Alcañicesko Markesa Andreak batere zalantzarik gabe emango ziola Loiolako etxea, bere burua behartzen zuela Andre honi limosna hori ateratzera» (19).

Barka biezagu A. Cordobak, baina esan dezagun gauza ez zela idatzitako hitzek ematen zuten bezain egin-erreza, geroago ikusiko dugunez.

Markesen emaitzari bere garrantzia kendu nahi gabe, hobeto zera esango genuke, erregeen eskuartzeko ordua izan zela, Erreginaren ordua, Erregea lagun, Loiolako Patroi eta Fundadore egiteko. Baitere Lagundiaren bizi eta efikaz aktuatzeko ordua, aurreko etapako lan geldiaren eta, praxian, ia ondorerik gabearen aldean.

Ezer baino lehen ohar bi: Bata, Loiolako etxondoa Lagundiaren eskuetara errege-fundazio baten bidez aldatzeko idea, ez dela oraingoa, Zuazolen aldian aurkitzen dela dagoeneko: 1673.go martxoaren 2an Idiaquez-ek Matías Jaunari zera esaten zion, idatz ziezaiola kardenalari eta adieraz ziezaiola, G. A. Inaziori zion debozioagatik, orduntxetik Loiolako etxea Jesusen Lagundiko Aitei, haren semeei, eskaintzen diela, Castillako Erregeek han errege-fundazio bat egin nahi izango dutenean, haren Patroi Castillako Erregeak direla eta beste inor ez, haiena izan dadin».

Bestea, fundazioaren eragozpenik haundienetako bat, ekonomi-eragozpena, jesulagunek askatua eman zieten, gehienbat A. Buizak Perun bildutako eta hainbeste urtetan Errege Haziendak edukitako diru kopuruari esker. Gauzak honela gertatu ziren:

1678.go udan -ezbairik gabe aldez aurreko errege-baimenarekin- Castillako Probintzialak, A. Diego de la Fuente Hurtadok, zera propositu zuen, ordaindu ziezaizkiotela 32.060 pesu eta erdiak, A. Jacinto Pérez-ek 1654an entregatutako 37.552 pesutik gelditzen zirenak. Probintzialak gainera zera eskatzen zuen, ordain ziezaizkiotela kapital horren interesak, ehunetik bostean, 1654.go azaroaren 9tik., fetxa horretan ingresatu bait zuten hiru giltzeko Kutxetan Madrideko tesorerian, eta zera eskaintzen zuen, prinzipal eta interes haien ordaina juro-errentan jasoko zituela,mila bakoitza hamar milan estimaturik, eta Sevilla herriko Erreinuan ardoa, ozpina, olioa eta haragia sortzen kokatuko zituela. Eta Erregea gehiago serbitzeko, 250.000 belloiezko errial entregatuko zituela dirutan, juro berean mila bakoitza hamar milan ordaindu ziezaioten.

Gai honetaz gertatu zen guzia Kontsejuan tratatu ondoren, eta Errege Hazienda ez zegoela interesak ordaintzera behartua, esaten zen bezala, eta interesak 41.000 pesu baino gehiago izango zirelako, eta printzipala eta ineteresak batean73.000 zilarrezko pesu baino gehiago izango zirelako, zera rekonozten zen, negoziazio hau ez zitekeela horrela eraman, Errege-Haziendak horrekin hartzen zuen kalteagatik.

Hori adierazi zitzaion A. Juan de Canedari, Castilla Zahar Probintziako Prokuradore Jeneralari. A, Canedak beste proposizio bat egin zuen, han printzipalaren eta interesen ordainari eusten zitzaion, baino serbitzu berririk propositu gabe, beraz lehengo proposizioko 250.000 errialak utziegiten ziren. Ez eta hau ere ez zuten onartu. Orduan A. Canedak oroit-agiri berri bat aurkeztu zuen, bere izenean signatua 1679.go otsailaren 4an, eta han zera jartzen zuen: Lehenbizi, ordaindu ziezaizkiotela 32.062 pesu eta erdiak, zilarra ehunetik 75era gutxiturik; horrela, redukzio horrekin, pesu haiek belloiezko 498.875 errial baliodute, hau da, 15.261.750 marabedi. Interesak, beraz, ez ziren exijitzen. Bigarren, serbitzu berriagatik 300.000 errial entregatzen dituela, 10.200.000 marabedi balio dutenak. Bi kopuru horiek 25.461.750 marabedi egiten dutela, eta haiengatik juro-errentan urtero 2.546.175 eman behar direla, kontua mila bakoitzagatik hamarmila egiten bada.

Juro honen abantail haundia hortantxe zegoen, mila bakoitza hamar milan hartzean, «orain aldian juroak askoz ere diru gutxiagon ematen baidira». Gainera, beste aldeon batzuk ematen ziren, dirua kobreatzeari buruz, Pribilejioan, horrelako agiriei dagokien bezain zehatz, enumeratzen diren bezala (20).

Geroago, 1679.go ekainaren 20an, juro hartan beste 240.205 marabedi jarri ziren, lehen bezala mila bakoitza hamar milan, eta lehengoei erasten bazaizkie 2.786.380 egiten dute. Zifra hori agertzen da hain zuzen ere, Pribilejio-kartan Erregeak Madriden 1679.go agostuaren 8an emanan.

Diru kopuru honekin duple eta gehiago egiten zen Loiolako fundazioari zegozkion juroen kapitala. Horregatik, Castilla Probintziak zera uste izan zuen, heldu zela Austriako Marina Erregin Ama Andreari oroit-agiri bat aurkezteko eta han Loiolako Patronatua eskaintzeko ordua.

Santuario de Loyola

Han, Zuazolakoen Loiolako etxe eta maiorazgua nola Alcañiceskoen eskuetara aldatu zen kontatu ondoren, zera esaten zen: «Alcañicesko Markesak, oso jaieratsu eta eskuzabal, Loiolako Etxea Lagundiari emango ziokeen, beretzat Patroi-eskubide eta -argia bakarrik reserbaturik, baina Erlijioak, lurrean Santuarena izan zenaz veste jabe bat aukeratzea bere egiazko jabean kentzea izango litzateke; horregatik beti begiak, gogoaketa itxaropenak Zure Haundiaren Errege-Pertsonan ipini ziren».

Ondoren zera erasten zen, Errege G. Jaunaren onak erreztu egin zuela Lagundiaren gogo hau, Santuari, joan den urte 1679an, Indiasetik etorritako dirua -ikusi dugun bezala- ordainduz.

Horrela, Castilla Probintziak fundazioaren ekonomi-gaia superatu ondoren, ondo buka zezakeen Oroit-agiria eske honekin: «Gaur, Andre, ez du Lagundiak Zure Haundiaren Errege-izena baizik eskatzen, eta Santuaren aintza berezirako geldi dadila zure Haundiaren izena gerorako Patronatu harekin elkartua» (21).

Orain arte kontatu dugunaren ondoren gertaturikoak 1681.go uztailaren 14.go Carlos II.aren errege-zedulan bilduak aurkitzen dira (22). Resumitzen saiatuko naiz.

Lehenbizi, Alcañicesko markesei Erreginak aditzera eman zien «poza hartuko zuela San Inazio jaiotako tokian Lagundiaren Kolejio bat fundatzen bazen, eta bere Haundiak haren Patroi eta Fundadore izan nahi zuela». Markesek atsegin eman nahirik, Mateo de Moya Aitarekin -Erreginaren konfesorearekin- bai eta Pascual de Casanueva Castillako Probintzialarekin eta beste erlijiosuekin ere hitz egiten hasi ziren, eta hartarako etxea eta kolejiorako behar zen tokia eskaini zu-ten, 1681.go maiatzaren 24an Toro hirian emandako eskubide-eskriturak ekartzen dituen baldintzetan.

Gero Kamara Kontsejuari ondasun haiek separatzeko eskubidea eskatu zioten, eta hori1681.go uztailaren 9ko Kontsejuaren dekretuak eman zien, «obra hasi baino lehen, Maiorazgotik separatzen zenaren balioa tasatu eta depositatzeko».

Dirudienez, ez ziren trankil gelditu markesak Kontsejuaren dekretu honekin. Maiorazguaren fundazio-eskrituraren klausula famatuagatik beti kezkatsu, zera iristen saiatu ziren Erregeagandik-agian jesulagunek eraginda-, aitatu dugun1681.go uztailaren 14ko zedula. Han, «Errege Ahal absolutoa erabiliz, berezko Errege eta Jauna bezala, munduko gauzetan gainean inor ezagutzen ez duena», kolejioa fundatzeko behar den tokia eta etxea separatzeko egin dena eta egingo litzatekeena ontzat ematen du, «horregatik Maiorazguaren klausulak dakartzan zigorretan erori gabe;eta nonbaitetik haietan erori edo sartu badira, barkatu egiten dizkiet haietako bakar bat ere reserbatu gabe, eta zera nahi eta agintzen dut, ez dezatela haiengatik, ez eta eskubide hori emateko eginbeste tramiteengatik ere Maiorazgua galdu, ez dadila ere beste gradura pasa, ez dezala ere beste edozein klausulak edo debekok, batez ere esandakoak eragotzi».

Oso garbi gelditzen da, Erregearen hitz hauei esker, Alcañicesko markesek gai honetan oso seguru ibili zitezkeela eta horixe ez zuela hain garbi ikusten Zuazolako Matías Ignazio Jaunak bere tratuetan Lagundiarekin.

Kezka guzia gainetik kendurik, markesak Lagundiko Aitekin akordu batera heldu ziren; batera jartzeko, A. Casanuevak, Azkoitian 1681.go agostuaren 7an, bere ahala A. Manuel Rodriguezi eman zion, Villagarcia de Campos-ko Erretoreari. Zergatik aukeratu zuten erretore hau? Dudarik gabe Villagarcia Toro hiriaren ondoan dagoelako. Horrela, ba, irailaren 7an, Alcañicesko markesak belaunez-belauneko eskubidez Loiolako etxondo eta maiorazguaren jabeak alde batetik, eta A. Manuel Rodriguez Lagundiaren eta Castilla Probintziaren izenean bestetik, Toro hirian eskritura bat eman zuten. Han zera agertzen da, nola markesek, aldez aurreko Errege-baimenarekin, eta legeak eskatzen dituen beste dekretu eta tramiteakegin ondoren, nola Loiolako Etxearen eskubidea eta patronatua saldu, utzi, renuntziatu eta traspasatu zuten eta haren ezjabe egin ziren Austriako Mariana Erregin Ama Andrearen alde. Eta berebat, han egin behar den Eleiz eta Kolejioa eraikitzeko, eta baratzarako eta gainontzeko ofizinetarako mugatu eta tasatutako lur eta lekuaren salketa, ezjabetza, enajenazio eta traspasoa belloiezko 58.187 errial eta erdian egin zen, hortan tasatu bait zuten, baina baldintza honekin, diru hori Maiorazguan etxe eta leku haien orde subrogatuak geldituko diren beste ondasun edo betiko errentak erosteko eta bihurtzeko erabiltzekotan,eta halaxe eskritura hartan jarritako, onartutako eta adierazitako beste kapitulo eta kondizioekin»(23).

Azkenik, 1681.go azaroaren 24an deskorporatzeko eskritura eman eta abenduaren 7an Erregeak aprobatu ondoren, Erregeak zedula bat bidali zion santiagoren zaldun Manuel de Arce Jaunari, Gipuzkoako Korrejidoreari, eta zera agintzen zion «hartu eta atzitu Etxearen posesioa Nere Errege-Patronatuarena denez», Madrid, urtarrilak 12, 1682.

Bere aldetik, A. Casanueva Probintzialak, Salamancan aurkitzen zenak, Lasquibarko A. Migueli, Azkoitiako Erretoreari, urtarrilaren 19an bere eskubidea ematen zion, Alcañicesko Markesari, Loiolako Etxeko jaunari, errege-eskubidez Etxe hartan Lagundiaren Kolejio bat fundatzeko erositako tokiaren posesioa hartzeko.

Ez zuten Erromako Supeiorioreek gauza ahaztutzen: 1681.go Azarearen 8an A. Olivak eskutitzez A. Casanuevari emandako baimenaz gainera, jeneral-karguan bere ondorengoak, Carlos de Noyelle A.ak, 82.go urtarrilaren 30an, eskubide osoa erasten zion geroko Loiolako Kolejioa fundatzeko egoki edo beharrezkoa izango zena paktatzeko eta kontratatzeko (24).

Santuario de Loyola

1682.go otsailaren 19an hartu zuen aktu solemne batean Etxe Santuaren posesioa Manuel Arce Jaunak Erreginaren izenean. Posesio seinale bezala, ate nagusiak itxi eta iriki egin zituen, eta Kapila Santu eta agurgarrian sartu eta, aldare aurrean belauniko, Gurutzea hartu zuen, eta, adoratu eta, musu eman zion, Errege-Patronatuaren posesio-aktuaren seinale bezala. Eta zera agindu zuen, ate gainean Errege-Armen armarria tinkatzeko, eta esan lekuan tinkatzeko orduan, Azpeitia Herriko soldadu-konpaniak errege-zupin-agurra egin zuen.

Aldi berean, egun hortan bertan, otsailaren 19an, Azpeitiko Alkate eta Juezak, Aguirreko eta Araluzeko Ignazio Jaunak, -subrogatzeko ondasunen disposizioa Herriko juezari zegokiolako-Lagundiaren izenean A. Lasquibarko Migeli, Azkoitiako Superioreari, separatu, esitu, utzi, tasatu eta ordaindutako lurren posesioa eman zion, eta lur horietan hauek sartzen ziren: Etxe Santuaren ondoan zeuden pasuak, tarteko zalditegi eta ukulluak, bai eta etxearen iparraldeko, sartaldeko eta egoaldeko erein-lurrak ere, gainera baratza eta haren itxitura». Eta posesioaren seinale bezala, A.Lasquibar «lur, baratz eta leku haietan barna ibilizen belar batzuk erauzten, zuhaitz adarrak mozten eta beste posesio-aktu batzuk egiten» (25).

Egun berean bi posesio aktuak batean egokitze honetan garbi agertzen da, arazo zail haren tramitazio luzean jesuiten lehia luzapen dena saihesteko.

Orain hau besterik ez zen egin behar, Erreginarekin fundazio-zehazkiak azkendu. Horretarako, A. Casanuevak A. Mateo de Moya aukeratu zuen, hura bait zen egokiena Erreginaren konfesore kargua zuelako. Valladoliden, 1682.go martxoaren 25an eman zion eskubide berezia»nere eta Probintziaren izenean, Erreginarekin edo haren agindu eta eskubidea duenarekin, Patronatu eta Fundazioaren gainean, kapitula, konzerta eta ajusta dezan, horretarako behar den edo diren eskriturak emanez» (26).

Egun horretan bertan, martxoko 25an, A. Casanuevak, Valladoliden Gabriel de Medina idazkariaren aurrean beste garrantziko eskritura egin zuen; han zera esaten zuen, «Loiolako fundazioak zenbait jurotatik lau miloi eta ehun eta hogeitahamalau mila eta zortzirehun eta hamazazpi marebedi zituela», eta «Probintzialak zera deklaratu zuen, Juroko marabedi horiek Loiolako fundazioari zegozkiola eta harenak zirela, eta bazela ordurako hamar urte baino gehiago harenak zirela, eta hala zinitz egin zuen yn verbo sacerdotis betirako Kolejio eta Errege-Fundazioarentzat Kapital eta Errentarako zitezen eta beti urtero jasozitzan» (27).

Prozesu luze hau kronolojiko zehatz-mehatz kontatzen saiatu ondoren, orain fundazio-eskritura besterik ez da gelditzen. Hau litzateke toki egokia haren textu osoa emateko. Baina, eskritura hori nahiko ezaguna delako (28), haren resumen bat bakarrik emango dut.

Inbokatzeko sarrera solemne eta deboto bategin ondoren, Erreginak fundazioara eragin dioten arrazoiak expositzen ditu. Batez ere Lagundiari dizkion debozio-sentimentuak eta haren semeek berari eta Austria Etxeko bere aurrekoei egindako serbitzuengatik esker onezko arrazoiak. Eta gero labur ordurarte fundaziorako eman pausoak gogoratzen ditu.»Beraz, heldu da Jesusen Lagundiari nik eta berak hainbeste desira izan dugun mesedea egin ahal izateko garaia. Eta ejekuzioan jarririk,oraintxetik eta betirako, Gipuzkoako Probintzian, Azpeitia herriko lur eta jurisdikzioan dagoen Loiolako Etxea, Erlijio horri, batez ere Castilla Probintziari mesede, dohain eta emaitz on, garbi, xalo, perfektu, seguru eta atzera ezin (Legeak bizien artean dioena) egiten diot, haren ondoan segitun eraiki behar duten Kolejioan -haren inguruan dauden lurrak Markesekin egindako kontratuen bidez probintziarenak direnez gero- kontserba eta inkorpora dezaten. Eta han eraikiko den Eleiza eta Kolejioa, Erlijio hartako bazkun bat bizi eta egon ahal izateko eta ministerioak ejertzita ahal izateko nahiko haundi eta on dadila. Eta oraintxetik eraikitzen eta fudatzen dudan bezala,betirako Loiolako San Ignazioren titulo eta izenean eraikia eta fundatua geldi bedi.

Eta San Ignazioren Etxe Agurgarriaren, eraikiko den Kolejioaren, haren Eleiz eta kapilen, nere bizi guzian Patroi izango naiz, eta ni hil ondoren nere seme Erregea eta Castilla Erreinuko haren ondorengoak. Eta Patronatu hau Castillari agregatzen diot, hari batzen eta inkorporatzen, eta zera itxaron dut, hau bihotzez erregutzen eta eskatzen, ez dezatela hargandik separa, baina kontserba dezatela beti Gorte honetako Eskurialeko San Lorentzok eta Ema-erlijioso deskaltzatu eta Enkarnazioko Konbetuek dituzten preeminentzi, eskubide, dohain eta exentzioekin; eta San Inazioren Etxea eta haren ondoan eta haren lurretan betirako eraiko den Kolejio eta Etxea, eta harekin batuko eta hari inkorporatuko zaion guzia, Nere Errege-Patronatu eta Castillako Erregeen Patronatu bezala eduki eta kontsideratu behar da» (29).

Ondoren zera dispositzen du, jar daitezela nere aita-ta-ama Enperadore Jaunen eta aurrekoen eta Espainako Erregeen Armarriak, Gorte honetako Inperio-Kolejioan dauden bezala. Eta zera agintzen du «San Inazioren Etxean, han eraikiko den Lagundiaren Kolejio eta Etxean ez dezatela Sekular bat ere hobiratu ez deposita ahal nere baimenik edo Patronatu hartan nere ondorengo Castillako Erregeen baimenik gabe. Alcañizasko Markesei alboko Kapila bat heuren hobi eta Armekin eraiki behar zaie eta gainera Santuaren etxealdean etxalde bat Markesei dagokiena, persona haiek zor zaien ohorez aposenta daitezen, eta kapila edo eleiz hartara tribuna bat, hauek bai dira Loiolako Maiorazgorako subrogatu ziren ondasunen zati bat, Etxe Agurgarriaren orde.»

Eta zera uzten du, «eleiz aurreko Armarripean, idazkun bat ere jar dadila, eta ager dadila han nola Markesek aske eta oldez geroko Etxe eta Patronatua eman zidaten. Eta eleiz eta klaustrotako horma nagusietan bi harnabar jar daitezela gauzabera dioten idazkunekin».

Markesek jarritako baldintzak -Toroko eskrituratik, 1681.go maiatzaren 24an emandakotik hartuak-, bukatu ondoren, Lagundiak hartu dituen obligazioetara igarotzen da:

Argizai zurizko kandela bat eskaini Kolejioaren errege-armekin, eta hori txandaka «urte batean heuren Patriarka eta Aita Santuari, eta bestean ni bizi banaiz neri, eta hil eta gero, nere seme Erregeari eta Castillako Erreinuan haren ondorengoei betirako».

»Eta nik nere bizian eta heriotzan, eta nere seme Erregeak eta Castilla Erreinuko gainontzeko ondorengoek, Jesusen Lagundiko Erlijio Sakratuak bere Regula eta Konstituzioen arauera, bereKolejioen Fundadore eta Patroiei egiten eta eginbehar dizkien pereeminentzi, sufrajio eta obraonak eduki behar ditugu, bakar bat ere hutsegingabe, haietan adierazia dagoen bezala».

Azkenik, Kolejioaren Erretore izango denari, zera enkargatzen dio, urtero bere debozio bereziko egun jakin batzuetan eman daitezela mezabatzuk haren alde.

Orain garrantzi haundieneko obligazioa dator: Lagundiari konstrukzioaz zer dagokion seinalatzenda:

»Eta berebat Probintziak eleiza eta Kolejioa, esandako gainontzekoarekin, nahiko haundi eta ederra eraiki beharko du, fundazioak ahal dueneta haren errenten arauera».

Errenta hauek -Aita Casanuevak, Castilla Zaharreko Probintzialak deklaratuaren arauera, 1682.go martxoaren 25an Valladoliden emandako eskrituratik dakigunez - «lau miloi, eta ehun eta hogei eta hamalau mila, eta zortzirehun eta hamazazpi (4.134.817) marabedi ziren, ondorengo juro hauetan» (30).

Loiolako fundazioa besteen aldean zenbat zen jakiteko, Salamancako Kolejioarekin alderatzeakl agunduko du. Clereciaren konstrukzioa Loiolakoa baino askoz ere haundiagoa bazen ere, Felipe III.ak hura eraikitzeko asignatutako juroek 5.645.613 marabedi kopuratzen zuten (31).

Santuario de Loyola

»Eta Obligazio horiekin -jarraitzen du eskriturak- donatzen diot Loiolako San Ignazio Aintzatsuaren Etxea Castilla Zahar Probintziari, laua, segurua, iraunkorra eta sendoa, eta hori Errege-Kolejioaren fundadore eta Patroi naizelako, eta Loiolako Etxe Agurgarrirako dudan eskubide eta eginbide osoa eman eta renuntziatu egiten dut, eta Erlijio et Probintzi hari posesioa ematen diot eta hura hartzeko eskubidea. Eta juez aren aurrean egin behar izan ez dadin, donazio-Eskritura hau entregatzeko haiei agintzen dut. Honekin, beste posesioa hartzeko dekreturik gabe, aldatu egin zaiela ulertu behar da; nere Errege-asmo eta nahia zera baita, donazio hau Erlijio eta Probintziari ondoen izango zaion bezala egitea.

Eta betiko sendo, indardun eta iraunkor dadin, nere izen on eta Errege-hitzez zera prometitzen eta aseguratzen dut, ez dudala behin ere hitz hori jango. Eta titulo hau dezaten, zera agintzen dut, eskritura honen arau eta formako hiru, nere Errege-eskuak firmatuak eta Santiagoren Ordenako Zaldun, nere eta Nere seme Erregearen Sekretario Isidro de Angulo eta Velascok refrendatuak bidali daitezela... Eta zera agintzen dut, posesioaren seinale bezala, bi, Luis de Argüellesi, Gorte honetan Lagundiaren eta Castilla Zahar Probintziaren Prokuradore Jeneralari entrega diezaizkiotela,eta bestea Simancasko Errege-Arkibura bidali eta han gorde dezatela. Buen Retiron emana, Maiatzak hogeita lau, mila seirehun eta larogeita bi, lekuko...direla. Nik, Erreginak».

A. Mateo de Moyak, Erreginaren azken disposizioak Lagundiaren aldetik harrera solemne bat eskatzen zuela uste izanik, notario-eskritura bategiteko erabakia hartu zuen; 1682.go maiatzaren 30an egin zuen, Andres de Caltañazar-aren, Errege eta Erreginaren Madrideko numeroko idazkariaren aurrean.

Eskrituran zehar Moya, inkorporatzeko, zenbait dokumentu aurkezten joan zen -lehenago erabili ditudanak-, errege-donazio eta fundazioarekin, Erregin Ama G. Andreak firmatuarekin eta Isidro de Angulo Jaunak refrendatuarekin bukatzeko. Eta idazkariak Eskritura eta Errege donazio hura zertua eta egia zela kautotu zuen.

»Eta Mateo de Moya Aita Agurgarriak, behin ikusi eta ulertu ondoren, zera esan zuen, Erreginak haren bidez Jesusen Lagundiari horren fabore eta mesede haundia egiten dionez gero, haren izenean muin ematen diola Erreginaren eskuari, eta Castilla Zahar Probintziak zor dion bezain apaleskerrak ematen dizkiola, Erreginak donazioa egitean jarri zituen kargak, zer-nolak eta baldintzak bere gain hartzen dituela, eta Probintzia... haiek zehatz gordetzera, obserbatzera eta betetzera guziz eta osoro han adierazten den bezala behartzen duela... Jainkoari eta gurutzeari zinitz egin zion Probintziak eskritura hau gordeko eta beteko duela eta ez dela inola ere haren aurka joango, ez duela ere absoluziorik eskatuko» (32).

Lagundiak bere aldetik fundazio-eskriturak zekarren kondizio bat bete behar zuen: «Eta fundazio hau eta berak dioena, beti seguruago eta sendoago dadin, Prepositu Jeneralak aprobatu behar du, eta aprobazio hori hemendik urtebete barru Probintziako Probintzilak eduki behar du».

Klausula hau betetzeko, A. Carlos de Noyellek, Probintzialari seinalatutako urtebete barruan-dokumentuaren textuan gogoratzen den bezala-onartzeko eskritura egiteko agindu zuen.

Histori-sarrera baten eta eskertzeko ohi diren formulen ondoren, honela dio:

»Erregina antzinako Loiolako Etxe argian eraiki behar den Kolejioaren Patroi bezala onhartzen dugu, bai eta haren bizitzaren ondoren (gorde dezala Jainko Haundiak kalte gabe urte askotan), haren semea II Carlos Errege txit Narea ere, eta Castillako Erreinuan Errege txit Nare beraren ondorengoak ere, gure Kolejioen fundadore eta Patroiei eta Ongile haundiei, Lagundi beraren Konstituzioen arauera, eman eta banatu ohi zaizkien abantail, partizipazio eta sufrajio guziekin»(33).

Erreginak aktu solemne berezirik behar ez zela dispositu zuelako, egitan jesulagunek -Loiolako Histori-Arkibuan kontserbatzen diren lehen bazkun-dokumentuen arauera- Etxearen posesioa1682.go ekainaren 16an hartu zuten, dokumentuetan fundazioa hasten zen fetxan. Eta hurrengo egunean, uztailaren 1an, sartu zen bizitzera Etxe hartan lehen jesulagun-bazkun txikia, bazkunaren lehen Erretore Pedro Jerónimo de Córdoba Aita zela: han biziko ziren hogeitasei urte bitartean, 1708an monumentu-konstrukzio berrian gerturiko geletara aldatu ahal izan arte (34).

Alabaina, hurrengo Agostu hileko 14an ospatuzen, berez falta zen legezko aktua: lege kondizio guziekin Etxearen posesio solemnea (35).

Eta Iruñako Gotzaiaren, Frantziskotar Fr. Pedro Roche-ren, baimena bere eleizbarrutian erlijio-fundazio berri bat irikitzeko, 1682 urte horretako bertako Agostuaren 18koa da (36).