Loiolako San Inazioren Eleizaren eta Errege-Kolejioaren fundazioa

HASIERAAURKIBIDEA

Zuazolakoen aldia

Beltran Jaunak, Lorentzaz -Fuensaldañako emakondearen amaz- gainera, beste alaba bat, Magdalena zeritzana ere, izan zuen (4), eta hau Azkoitiako Zuazolako Pedro Jaun zaldunarekin ezkondu zen, Floreago etxeko Jaunarekin. Zera dakigu, haren ondorengo batek, bere aitonaren izena zuenak, Zuazolako Pedrok, pleito batzuk izan zituela Madrileko Justizi-auzitegi gorenean, bere izeba emakondearekin eta «Jesusen lagundiko aitekin, haiek Loiolako etxondoa besteren eskuetara aldatu nahi zutelako eta nik oinordeko bezala aurka ekiten nuelako» (5).

Eta izan ere, maiorazguaren fundazio-eskriturak osoro debekatzen zuen besteren eskuetara aldatzea; hori izan zen eragozpenik haundiena Loiolako etxondoa adkiritu nahi izan zen bakoitzean. Honela zioen: «Fundatzen ziren ondasunak zati ezinak zitezela eta ezin saldu, enajenada, trukatu, merkatu halakoak, ez expreso ez tazito behartzekoak, betiko sekulako daitekeen edo litekeen ezergatik ere» (6).

Eta debeku hori halakoa zen, hori intentatzen zuenak bere maiorazgo-eskubidea galdu egiten zuen. Horregatik, Zuazolako Pedro, oso setatsu Magdalenaren pretentsioaren aurka, hau da, Loiolako etxondoa Lagundiari ematekoaren aurka- jarri zen.

Pedro Jaunak aurrera eramandako oposizio honen barruan, interes berezia eskaintzen du, haren 1625.go Apirileko 24an, Valladolideko Epaitegian emakondearen aurka egindako eskeak. Zera eskatzen zuen, gaitzetsi zezala hura, fundadoreak Maiorazguaren ondasunak ez enajenatzeko egin debekua hautsi zuelako. Eta hori bidezkoa ezbazen, debeka dezaiola ondorengoa aukeratzen, eta deklara zezala ez daukala haren eta haren seme-alaben kaltez aukeratzeko eskubiderik, hari zegokiola-ta etxondoa.

Arrazoi osoz ekiten zuen Pedro Jaunak, bere eskean, bigarren puntuan, hau da, aukeratzeko eskubidean, behinena kontsideraturik, egun horietan hori bait zen emakondearen pentsamentua, binkulo eta maiorazguan oinordeko bere lehengusu bigarrena Oñaz eta Loiolako Ana Maria izendatu nahi bait zuen (7), eta Zuazolako Pedro Jauna atean utzi. Horrela deklaratu zuen herri-eskrituran Valladolid-en, 1625.go Apirilaren 24an (8).

Santuario de Loyola

Fuensaldañako emakondeak hartutako erabaki horregatik askoz ere zailagoa egin zen Loiolako etxoandoa Jesusen Lagundira aldatze hori, veste oso pleito luze bat hasi bait zen Zuazolakoen eta Alcañices-ko Markesen artean.

Izan ere, handik gutxira, 1625.go Abenduaren 25an, Fuensaldañako emakondea hil eta segituan, 1626.go Urtarrilaren 2an, Alcanices-ko marquesa aguro ibili zen, Azpeitiko ohiko juezaren aurrean, ahal dun baten bidez, maiorazguaren ondasunen posesioa reklamatzen, eta beste hirugarren baten kalte gabe hari emateko agindu zuen. Hurrengo egunean, 3an, ohiko juezaren aurrean ere, Zuazolako Pedro Jaunak, bere izenean eta bere seme Matías Ignacioren izenean, eske bera egin zuen,eta berebat posesioa eman egin zioten.

Orduan Azpeitiko alkateak, aurkezturiko agirietan, inbestigazio gehiago eskatzen zuten defekto batzuk zeudela jakin zuenean, berriz ere ikusteko agindu zuen. Hurrengo egunetan berriz ikusi ondoren, Urtarrilaren 17an, «ohiko juezak, juez-dekretuak ikusi ondoren, beste bat eman zuen, eta han Markesei eman posesioa rebokatu eta Zuazolako Pedrori eman zitzaiona konfirmatu egin zuen» (9).

Ohiko juezak emandako epaiaren aurka Alcañices-ko markesek Valladolid-eko auzitegira jo zuten otsailaren 7an. Sei urtebete luzatu zuten auziagaia ikusten, eta azkenean Valladolid-eko Kantzeladunak, 1632.go Agostuaren 11an, zera epaitzen zuen, maiorazgua Loiolako Ana Maria Andrearena zela, eta hura hil ondoren, haren seme Borja eta Loiolako Juan Enríquez Juan Jaunarena.

Epai horren aurka berriz jotzen du 1643.go Urtarrilaren 19an, Zuazolako Pedro Jaunak, auzia berriz ikusteko.

Alde auzizale biek pleitua luzea izango zela jakinik, biek batera erabaki hau hartzen dute (Valladolid, 1635, Urriak 29), auziak dirauen bitartean maiorazguak dakartzan frutuak erdibana banatzeko.

Azkenean, hogeitamar urte igaro ondoren, Valladolid-eko Kantzeladunak «Berriz ikusteko» auzi hartan epai egin zuen, lehengoa rebokatu eta, 1665.go Abenduaren 4an, Loiolako maiorazgua Zuazolako Matías Ignaziorena zela erabaki.

Baina, pleitu hau ez zen hemen bukatu, Luis Enríquez Jaunak, Alcañices-ko Markesak, «berriz ikusteko» epaiaren aurka «bigarren eskean»apelatu bait zuen.

Erregeak, 1666.go otsailaren 24an, zera eman zuen, Kontsejuak garbi zezala behin betiko pleitua. Kontsejuak, 1668.go Urtarrilaren 31an, Zuazolako Matías Ignazioren alde epaitu zuen. Eta1668.go maiatzaren 9an Loiolako maiorazguaren eta Azpeitiako eleiz-patronatuaren jabe egin zen.

Zuazola eta Alcañices-en artean Loiolako maiorazguaren jabe nor zen horren pleito luzeak iraun zuen bitartean, San Inazioren etxea adkiritzeko asmoak nahitaez geldirik iraun behar izan zuen. Ez horregatik egon ziren jesulagunek ezer egin gabe. Eta lan horiek, hamazazpigarren gizaldi erdian, zera iritsi nahi zuten, heredade-juroak erosi bidez fundazioa aseguratzeko urte-errenta bat lortu. Juro horiek obligazio honekin erosten ziren, «Loiolako San Inazio patriarka aintzatsua jaio zen Etxondoan egingo zen fundazio eta Eleizaren konstrukzioan gastatzeko» (10).

Loiolako fundazioari zegozkion juroak, Errege-mesede hutsez eman ez zirelako, baina errege-pribilejioz mila bakoitza hogei milan saldu zenez gero -hau da, juro bakoitzaren balioa hogei bider gehiago zenez gero- haiek erosteko Castilla Probintziak ondasun asko destinatu behar izan zituen.

Ondasun horien zatirik haundiena Amerikatik etorri zen, eta batez ere, Alonso de Buiza A.aren aldetik. Aita hau Perun bizi zen, eta aportazio hori bere biziko zer-nolak inguratzen dutelako, ez dugu denbora galduko kontatzen badugu (11).

A. Buiza, Erroman edukitako Batzar Nagusi batetik Perura itzultzean, Loiolan gelditu zen.Han, San Inazioren jaiotetxean kolejio haundi bat eraikitzeko idea biztu zitzaion, hura jesuitentzat, Caleruega dominikuentzat edo Montserrat etaMonte Casino benediktinuentzat dena izan zedin.

1647tik aurrera Buiza Aita Loiolarako limosna biltzen hasi zen, batez ere Perun bizi ziren gipuzkoarren artean. 1651.urtean Franscisco Pérez de Irzio Jauna, A. Buizak emandako instrukzioekin Espainara etorri zen, Loiolako Jaunekin etxea erosteko tratua egiteko; horretarako berrogeitahamar mila zilarrezko ontza zekartzan. Azkenik, 1653n, A. Buiza bera, A. Jeneralaren baimenarekin eta Castillako Probintzi-Buruak, A. Pimentel-ek eraginda, Espainara etortzeko gertu zen, Perun bildutako limosna guziak berekin zekartzala. Limatik 1653.go Agostuaren 18an itsasoratu zen.Harekin batean, zoritxarren bat gertatzen bazitzaion laguntzeko -gertatu zitzaion bezala- Juan de Rocha Aita zetorren. Indias-etako Cartagenan A. Buiza gaiso erori eta 1654.go martxuaren 30an gure kolejioan hil zen. Itsasaldia A. Rochak jarraitu zuen A. Buizak bere gain zeraman guziarekin.

Espainara heldurik, A. Jacinto Pérez de Neuros, Sevillan India Probintzietako prokuradore Jenerala, oso nabarmen sartu zen tartean. A. Jacinto oso ahalegindu zen, beste inor baino lehen A. Rocharekin biltzen. Cadiz-en A. Rocha ekarritako galeoiek aingura bota zutenean, A. Perez-ek zera lortu zuen, bi mariñel adoretsuk, itsasaldi zakarrari aurpegi emanez, karta bat eraman zezaiotela A. Rochari, eta bera, hurrengo egunean, itsasoa baretu zenean, galeoira alderatu zen txalupa batean. Barkuan edukitako helkar-hizketa horreneta gero Cadiz eta Sevillan edukitakoen ondore bezala, zera asmatu zuten: A. Buizak, berak aditzera izandako A. Jeneralaren karta batek eraginda, asmoa aldatu egin zuela eta zera nahi zuela, Loiolarako zen dirua, Erroman Fundadore Santuaren hilobia eraikitzen gasta zedila. Hori adierazi zion hari bakarrik Cartagenan ia hilian zegoela.

Amarru hauetan zebiltzan bitartean, sekularren artean esamesak gero eta haundiagoak ziren, alegia, jesuitek Perutik heldutako zilar karga haundi bat isilean sartu nahi zutela. Horregatik, Valleumbrosako kondeak, Sevillako Asistenteak, gure etxe profesua soldaduez inguraturik, han rejistro bat egiteko agindu zuen. Ezertxo ere aurkituez zutenean, A. Jacinto bere aurrera agertzekoa gindu zuen -A. Rocha ordurako Sevillatik irten zen- eta hark, zinizpean eta herri notarioaren aurrean, zera aitortu zuen, ez zegoela bere eskuan diru hura, ez ziola ere A. Rochan entregatu.

Baina, handik gutxira damu izan eta, laisterka gortera joan zen, eta, Indiasko Kontsejuaren Buruaren aurrean, Madriden Sevillan ukatu zuena aitortu zuen. Gainera, Erregeari oroit-agiri bat entregatu zion. Han zera adierazten zen, nola urte horretan, 1654an, etorri zen Perutik A. Juan de Rocha berekin 37.552 pesu (12) eta bost errial zekartzala; diru hori rejistro gabe zekarrela, Lagundiko Jeneralak agindutakoaren aurka. Eta, A. Jacinto Perez-ek agindu horiek ez zirela bete aitorturik, bere oldez Gorte honetara etorri zela diruaagertzeko, eta uste on hau zekarrela, diru hori erlijio-obra bat egiteko destinatua zegoelako, Errege onak ez zuela rejistro-akats hori ikusiko barkatu gabe. Bere oldez diru hori errege-serbitzurako eskaintzen zuela, berak nahi zuen bezala erabiltzeko.

Oroit-agiri hartan zera erasten zen, Castilla Probintziak zera zioela, 37.552 pesu haiek Loiolako etxearen fundazioarenak zirela, eta Jeneralak bazekiela A. Buizak gogoa aldatu eta San Inazio Patriarkaren hilobia Erroman oso nabarmen egiteko asmoa zuela. A. Perez-ek zera eskatzen zuen, Erroman bi eskubide hauetatik sendoagoa zein zen garbitzen zen bitartean, ez zezala Erregeak dirua ordaindu eta gorde zezala, gora-behera hori erabaki arte. Bitartean Erregeak zera erabaki zuen, 37.552 pesu haiek Hazienda Kontseju Buruaren eskuan geldi zitezela.

Egoera horretara heldu ziren A. Buizak Perun Loiolaren fundaziorako horren arduratsu bildutako ondasunak. Eta egoera hori urte askotan luzatuzen. Izan ere, hamar urte geroago, IV Felipek, 1664.go Apirileko 3aren dekreto bidez, zera agindu bazuen ere, Hazienda Kontseju Buruak ordain ziezaiola Castillako Probintzialari 32.060 pesu eta erdi -horretaraino jaitsi ziren 37.552 pesuak sufritutako aberiengatik-, ez zen agindu hori bete, eta egoera berean jarraitu zuen gauzak 1678ra arte, gero ikusiko dugunez.

Fameliak Loiolako etxea saldu nahi ez bazuen ere, ez zen erosteko intenturik faltatu urte hauetan. Horrela, Castillako Probintzialak, 1657.gomartxoko 11an egindako eskutitzan, ZuazolakoMatías Ignacio Jaunari «ahalik biziroen -zera eskatzen dio- Probintziari Loiolako etxea saltzearren hitzegiteko eta tratatzeko bide eman dezala»(13). Bere 29ko erantzun luzean, Matias Jauna exkusatu egiten da arrazoi zuriekin, bere burua konprometitu gabe, bere egoerako zer-nolak ekarriz.

Santuario de Loyola

Beste garrantzi haundiko gertatu bat, Loiolako fundazioarekin elkartua, aitatu behar da 1657 urte honetan. 1657.go abenduaren 17ko eskutitzan Jerónimo de Barrionuevok bere Avisos liburaan zera idazten du: «Erreginak, seme bat izaten badu, Loiolako San Inaziori jaio zen tokian eleiz bat egiteko eskaintza egin omen dio, gaurko jabeak bere hain antzinako eta gogoangarriko etxondotik inola ere irten nahi ez badu ere» (14).

Ustegabeko berri hau -egia dela dudatzeko ez dago arrazoirik- garai honetan geroko errege-fundazioaren aldeaurreko itxaropen ederra bezala agertzen da, baina itxaropen hori bete baino lehen urte asko pasako dira.

Baina, Lagundiarekin 1657an traturik izan ez bazen, bai baina urte batzuk geroago. Jesulagunek Zuazolari pleituan oso efikaz lagundu baitzioten: «Eta hori hain hala zen -zehazten du A.Cachupín Probintzialak- ez zuen Matías Jaunak horren logro aintzatsua errez iritsiko, Lagundiak lagundu izan ez balio, Matías Jaunak aho betez zera eskaini bait zuen, pleitua irabazten bazuen, Loiolako etxea Lagundiari emango ziola, eta hitz horregatik lagundu zitzaion, eta irabazi ondoren, hain ahaztu du bere eskaintza, ez du ezer gogoratu nahi; eta etxeak balio duen baino askoz ere gehiago eskatzen du, kondizio horietan eman nahi du etxea, limosna egiteko bide polita, ikusten denez»(15).

Hitz hauek, behar baino gogorregiak, azken ondoreari begiratzen bazaio, bai, egiak gertatu ziren, baina ez dute gauza osoa reflejatzen. Izanere, maiorazguaren jabe egin eta handik hilabete batzuk geroago, Loiolako Jaun berria, bere agindua betez, A. Everardo Nithard-ekin, Erreginaren konfesorearekin, hitz egiten hasi zen. Hizketa horiek lehenbizi Madriden eduki zituzten eta gero Loiolan, han gelditu bait zen Nithard egun batzutan Erromara bide egiten zihoala.

Hortxetik sortzen zen, hain zuzen ere, Aiten nahigabea: Matias Jaunak eta Ana Andreak arazoa Nithard-en eskuetan jarri bait zuten. Izan ere»Everardo -Jerónimo de Córdoba A. Probintzialaren iritzira- hain erebaki gabeko gizona da, ez du ezer egiten, eta egiten badu, hain astiro egiten du, izugarri sufriarazten dio haren zai egon behar duenari».

Alperrik saiatu ziren Aitak, kardenala alde hatera utziz, tratuak Matías Jaunarekin zuzen egiten, Idiaquez-en bidez. Haien argibideek ez zioten hari bere bidezko bildurra kendu. Bere hurrenondorengoak -Alcañicesko markesak- tokia hartuko ziola uste bait zuen maiorazguan, fundadoreak jarritako klausulen arauera, eta horren pleitu luzea irabazten kosta zitzaiona galtzeko arriskuan jartzen zela. Horregatik, Nithardi idaztean, bere joeran sendotu egiten zen: «Arazo hau nere eskuetan dagoen neurrian zure gain jarri nuen, eta hala ez dut beste inoren eskurik sartzea nahi».Bere aldetik, Ana Andreak, zera kontsideratzen zuen «arazoa Kardenalaren bitartez bideratzea beharrezkoa zela» (16).

Zaila da Nithard-ek nola aktuatu zuen irizten, hain gizon barea zelako eta Madrideko gortetik urrutiratu beharra zeukalako. Gauza behintzat zera da, hiru urte igaro zirela horrela, eskutitz hartu-emanetan puntu horretaz berririk gabe. Honela1676.go uztailaren 2ra heltzen da gauza. Egun hortan Matias Jaunak, gaizki aurkiturik, baino bere senean, azkenaia egin eta ondasun guzien oinordeko bere semea, José Ignazio, jartzen du, eta aitorde eta araduradun haren ama (17).

Matías Jaunaren heriotzak (1676.go uztailaren 3an) ekarri ote zuen aldarik Loiolako etxondoa emateko asuntoan?

Ana Andreak arazo honetan bere senarrarekin guziz bat datorrela ematen badu ere, laister zehartu-eman onak dituen Juan Pablo Oliva Aita Jeneralarekin pentsatzen badugu eta ze maitasun mineko eta eskuzabaleko agertzen den geroago Loiolako Kolejioaren aldera, aldaketaren bat susma daiteke.

Hori pentsa daitekeela ematen du 1676.go udazkenean, bai harentzat bai haren semearentzat ematen den Anaidi Eskutitza Lagundiarekin, eta Loiolaren Etxearen alde Castillako titulo bat lortzeko duen Jose Ignazioren pretentsioari A. Jeneralak agintzen dion laguntzatik (18).

Baina, gazte harengan jarritako hainbeste itxaropen, batbatean usteldu zituen haren heriotzak.1677.go uztailaren 3an -bere aita baino urtebete geroago xuxen- hil zen José Ignacio.

Hura hiltzean Loiolako Maiorazgua Zuazolengandik Alcañicesengana aldatzen da. Hala ere, haren izen onaren alde eta Zuazolen aldiaren azken puntu bezala esan bedi, ez diola Loiolak sendiko inori Lasaldeko Anari baino gehiago zor, ahal zuen guzia egin bait zuen, bere azkenaian 1687.go Urriaren 13an bere ondasun guzien oinordeko Kolejioa uztean.