Loiolako Etxe eta Santutegia

HASIERAAURKIBIDEA

Loiolako Maiorazgoaren eta etxearen oinordekoak

Kapitulo labur hau erasten diogu, ez historia osatzeko bakarrik, edo zeinen eskuetan egon zen ikusteko eta zeinen eskuetatik aldatu zen Loiolako Etxea Austriako Mariana Andre Erregin-Amaren eskuetara, eta handik nola pasa zen Jesusen Lagundiaren eskuetara gogoratzeko bakarrik, baina bai eta Loiolan zein San Inazioren sendiko ondorengok jarraitzen duen zati baten jabe izaten ikusteko ere, lehengo jabeek Etxea eskuz aldatzean baldintza hori ipini bait zuten, Etxearen orde, konstrukzio berrian, beste zati bat eman behar zitzaiela (24).

Sendiaren eskuz-eskuko maiorazgua -Oñazko eta Loiolako Etxeek heuren posesioekin osatzen zutena- San Inazioren anai eta etxeko nagusi Martin Jaunak, errege-enperadore Carlos Jauna-ren eskubidearekin, lehenbizi 1518an eta gero azkenik 1536an, hil baino bi urte lehenago, errege-maiorazgo egin zuen, sendoago geldi zedin.

Santuario de Loyola

Hasieran ondarearen transmisio hau ohi bezala egin zen aitengandik semeengana hiru belaunaldietan. Martin Jaunaren ondorengo bere semea Beltran Jauna izan zen; Beltran Jaunaren ondorengo bere alaba Lorenza Andrea, Juan Jaunarekin, Borjako San Franciscoren bigarren semearekin, ezkondua; Lorenza Andrearen atzetik bere alaba Leonor Andrea etorri zen, Borjako San Franciscoren iloba batekin, Pedro de Centelles Jaunarekin ezkondua. Senar-emazte hauek ez zuten seme-alabarik izan, eta, 1613an Leonor Andrea hiltzean, maiorazgua bere ahizpa Magdalena Andrearen eskuetara pasa zen, ordurako alarguna eta seme-alabarik gabea, Juan Urban Pérez de Vivero Altamirako Bizkonde eta Fuensaldañako Konde Jaunarekin ezkondua egon zena.

1625. urtean Fuensaldañako Emaduke Magdalena Aa hil zenean, oso pleito (25) luze bat sortu zen, maiorazguan ondorengo nor izango, Loiola-ko alboko bi adarren artean: Azkoitiako Floreaga Etxeko Zuazolak alde batetik (Martin Jaunaren biloba bat, Beltran Jaunaren alaba, Lorenza Andreoinordekoaren ahizpa, Magdalena Aa ere zeritzana, 1557an Zuazolako Pedro Jaunarekin ezkondu zen), eta Oropesa eta Alcañices-ko Markesak bestetik. Hauek Martin Garda III. Jaunaren (c.1549-1598) (Martín Garcia II. Jaunaren semearen, Martín Garcia I. Jaunaren, Maiorazgua fundatu zuenaren birsemearen) ondorengoak ziren.Martín Garcia III.ak Peru eta Chilen Espainaren alde serbitzu haundiak egin zituen eta Beatriz Clara Coyarekin, azkeneko enperadore inkaren ilobarekin, ezkondu zen.

Behin eta berriz gora jo ondoren, azkenean Errege-Kontsejuak, 1668an, auzian Azkoitiako adarraren alde epaitu zuen, Zuazolako Matias Igancioren alde. Baina, gutxi gozatu zuten Zuazolakoek heuren garaipena Loiolako Jaun bezala, 1676.go Uztailaren 3an hil bait zen Matías Ignacio Jauna, eta hurrengo urteko -1677ko- hil berean eta egun berean hil bait zen ere bizirik gelditzen zitzaien seme bakarra, José Ignacio. Eta horrela, maiorazgua, batere diskusiorik gabe, auzia galdutako Peruko adarrera pasa zen, eta, hala, Teresa Dominguez deVelasco Andrea egin zen Loiolaren jabe. Teresa hau Luis Antonio Enríquez de Cabrera y Toledo Jaunarekin, Castillako hamargarren almirantearen semearekin, ezkondua zegoen. Hauek jarri zuten 1681an Loiolako etxea Austriako Mariana Erregin-Amaren eskuetan, eta honek, bere aldetik, 1682.urtean Jesusen Lagundiaren eskuetara pasa zuen (26).

Teresa Aa 1711an hil zen eta Luis 1713an, eta oinordeko bere seme biak izan zituzten: lehenbizi Pascual, ondorengorik gabe 1739an hilzena, eta gero Almudena Aª, ondorengorik Gabe ere 1741an hil zena.

Deskribitutako Loiolako Etxeko hiru adarrak ahitu zirenean, 1741an Antonio de Idiaquez Garnicak aurkeztu zituen zeuzkan eskubideak. Antonio hau Granada de Egako 2. Dukea zen, eta Marina Usoren, -Martín Jaunaren (27), Maiorazgua fundatu zuenaren alaba txikienaren- ondorengoa. Eta adar horretatik datoz gaur egungoGranada de Egako Dukeak.

Santuario de Loyola


Oñaz-Loiolako Jaunak eta Errege-maiorazguan lehen ondorea

Oñazko Lope c. 1180 Oñazko Garcia López c. 1221 Oñazko García López Loiolako Inés=Loiolako Juan Pérez c. 1280

Loiolako Juan Pérez Jauna=Loiolako María Pérez

Loiolako Beltran Ibañez + c. 1405 (Loiolako dorre-etxea egin zuen)

=Leeteko Ochanda Martínez

Loiolako Sancha Ibañez + c. 1464=Lazkauko Lope García + c. 1441

Loiolako Juan Pérez=Iraetako Sancha Pérez

Oñazko Beltrán Ibañez + c. 1507

=Likonako Marina Sánchez

Martín Garcia I c. 1478-1538 (S. Inazioren anaia. Errege-Maiorazguaren fundadorea)

=Araozko Magdalena + 1539

Oñaz eta Loiolako Beltrán + 1549=Recaldeko Juana

Oñazko Lorenza c. 1538-1575=Borjako Juana 1536-1606

Leonor +1613 ondorenik gabe=Pedro de Centelles

Magdalena (haren ahizpa) + 1625 ondorenik gabe=Juan Pérez de Vivero, Fuensaldañako kondea

1625. urtean Magdalena Aª hil zenean, pleito luze bat hasi zen Azkoitiako Zuazolakoen eta Peruko Oropesako Markesen artean. Auzi horretan, azkenean, 1668an, Errege-Kontsejuak Zuazolakoen alde epaitu zuen.


Loiolako Errege-Maiorazguan 2.en ondorea.

Martín Garcia I + 1538=Araozko Magdalena + 1539

Oñaz eta Loiolako Beltrán + 1549

=Recaldeko Juana

Oñazko Magdalena (Lorenza oinordekoaren ahizpa) c. 1540-1600

=Zuazolako Pedro + 1578

Zuazolako Matías +1619=Eizaguirreko Ana

Zuazolako Pedro + 1641=Eguigurengo Maria

Zuazolako Matías Ignazio (1668an heredatu zuen)+ 1676=Lasaldeko Ana

Zuazolako José Ignacio + 1677. Ondorenik gabe.

1677an Zuazolakoen ondore-adarra ahitu zenean, diskusio gabe oinordeko Oropesako Markesak egin ziren, eta haien eskuetatik dorre-etxea 1681an Austriako Mariana Andrearen eskuetara aldatu zen eta hurrengo urtean (1682) Jesusen Lagundiaren eskuetara.


Loiolako Errege-Maiorazguaren 3.en ondorea.

Martín Garcia I + 1538=Araozko Magdalena + 1539

Martín Garcia II (Beltran oinordekoaren anaia)c. 1520-1560.=Oyangurengo Maria Nicolasa

Martín Garcia III c. 1549-1598=Beatriz Clara Coya

Loiola eta Coyako Ana Maria + 1630

=Borja eta Almansako Juan Enríquez, Alcañices-ko Markesa+ 1634, Indietan lehen Oropesako Markesak.

Almansako Juan Enríquez 1615-1675=Juana de Velasco Guzman + 1688

Teresa Dominga Enríquez de Velasco +1711 (1677an here-datu zuen).=Luis Antonio Enríquez de Cabrera +1713

Pascual Enríquez de Cabrera + 1739 ondorenik gabe=Josefa Pacheco

Ma Almudena Enríquez ede Cabrera (haren ahizpa), azkenOropesako markesa + 1741 ondorenik gabe.

1741an Oropesako Markesak ahitu zirenean, oinordekoAntonio de Idiaquez de Garnica, Egako Granadako II Duke Jauna egin zen, Maiorazgoa fundatu zuenaren alaba txikienaren ondorengoa zelako.


Loiolako Errege-Maiorazguaren 4. ondorea.

Martín Garcia I + 1538

=Araozko Magdalena + 1539

Oñazko Marina Uso (Beltrán oinordekoaren arreba txikiena).

=Aquerzako Esteban

Aquerza Loyolako Marina=Iraeta Eguiako Ortuño

Iraetako Catalina=Irarragako Diego

Irarraga Iraetako Ines=Eguia Gongorako Francisco

Eguia Irarragako María Luisa=Idiaquez Isasiko Francisco

Idiáquez Eguia Pedro

Idiáquez Garnikako Antonio, Egako Granadako II Dukea

=Garro-Xavier Echeverzeko M- Isabel, Xavierko V. Emakondea.

Antonio Jaunak 174lan heredatu zuen. eta haren oinordekoak dira gaur egungo Egako Granadako Dukeak.

[N.B. Jenealoji-kuadro guzi hauetarako ikus Dalmases], Fontes Documentales, [Roma 1977, 816-823 oo].