Loiolako Etxe eta Santutegia

HASIERAAURKIBIDEA

San Inazioren Etxea historiko nola sortu zen

San Inazioren eta haren anai-arreben aitarenaldetik, haien belaunaldiaren aurreko bederatzi belaunaldi ezagutzen ditugu, Oñaz eta Loiola (1) etxe bietakoak. Oñazko etxe hau mendian dago, Loiolatik ordu erdiko bidean. Oñazko Lope Garcia Jauna, Oñazko oinordekoa, ezagutzen dugun hirugarren jaun ospetsua, 1261an, Loiolako Ines Andrearekin ezkontzen da, ezagutzen dugun lehen andre ospetsu eta Loiola etxeko oinordekoarekin.

Santuario de Loyola

Ines Andre hau beste Ines Andre baten ama da, eta hura zazpi anai haien -San Inazioren laugarren aitonaren belaunaldikoen- ama izan zen. Zazpi anai hauek, San Inazio Iruñan zauritu bainobi gizaldi lehenago hain zuzen ere, giputzekin batera, Tolosa inguruan Beotibarko gudan esku hartu zuten, eta guda irabazi. Horregatik AlfonsoXI.ak, CastillaLeongo erregeak, xingola bat eman zien zazpi anaiengatik zazpi mendela gorri, urre zaharreko fondo gainean- eta xingola hori, Oñazkoen irudi bezala agertzen da Loiolakoen lapikotzar eta otsoen eskubi aldean sendiko armarrian (2). Lapiko haundiak aberatsa esan nahi du eta otsoak indarra.

Beotibarko zazpi anai horien seme bat -etxeko Jauna eta San Inazioren hirugarren aitona - Loiolako Beltran Yanez Jauna izan zen. Haren garaian Castilla-Leongo erregeek Loiola Etxeari mesede haundiak egin zizkioten emandako serbitzuengatik: Juan I.ak, Azpeitiako Barrenola eta Aranaz (gaur Aratz) burniolen gainean 2000 marabediko betiko juro bat eman zion, eta Enrique III. ak Azpeitiko parroki-eleizaren eta haren menpekoen gaineko patronatua. Beltran Jauna Oñazko taldeko lehenengoen artean aurkitzen zen, eta seguru asko hark eraikiko zuen, XIV. Mendeko azken urteetan, ganboakoen aurkako babes-gaztelu bezala, dorre-etxea (3); haren harresiak oraindik ere zutik daude Etxe Santuaren behaldean:ibar lauaren gainean, muino batean dago, 1,90 m.lodiko hormekin, eta haien barnean, etxearen lau aldeetan, bakoitzean babesteko bi kañoi zeuzkan, heurei dagokien kañoi-zuloekin, goitik beheraino harrizkoa zen, eta luzea probabile orain baino altuagoa.

Hurrengo jaunak, Lazkao Etxeko, Gipuzkoako burueneko, bigarren semeak, Loiolako oinordeko Sancha Yáñez Andrearekin ezkonduak -San Inazioren aitaren aldetiko bir-aitonak dira- Loiolako ondareari gartsu eragin eta parrokiaren gaineko patronatua sendo eta sotil zaituz gainera, Ganboa aldekoek Dorre-etxeari egin eraso gogor bati eman behar izan zion aurpegi; baino Ganboatarrek ezin hartu izan zuten «harresi sendokoa baitzen» (4), Lope Garcia de Salazar-ek dioen bezala.

Santuario de Loyola

Ez zen gauza bera gertatu aitonarekin, Loiolako Juan Pérez Jaunarekin. Orduan guda ez zen Oñazko eta Ganboako taldeen artean, baina alde batean herriak eta herrietako anaidiak aurkitzen ziren erregeak lagun, eta bestean Jaun guziak; Jaunen indarkeria garbitu nahi zen. 1456. Urtean Jaunek guda-erronka bat bota zioten Gipuzkoako zortzi herrietako Anaidiari.

Arazo hau konpontzeko Castillatik IV. Enrique erregea etorri zen; hark jaunen dorre-etxeak lurreratzeko agindu zuen -batzuk, Loiolakoa bezala, lana oso zaila zelako, moztuak bakarrik gelditu baziren ere- eta zigor horrez gainera, jaunak erbestera bidali zituen, Andaluziara, mairuen aurka gudatzeko: batzuk urte beterako, besteak birako, besteak hiru urterako, eta buraenak -San Inazioren aitona bezala- lau urterako Jimena de la Frontera- ra, Cadiz ingurura (5).

Epea bete baino lehen, 1460an, erregeak itzultzeko eta etxea beste tokietan edo moztuaren gainean berriz eraikitzeko baimena eman zien, baina ez guda-dorre bezala, beste bizitzeko etxe bezala baizik. San Inazioren aitonak bere etxearen goikaldea arriluz egin zuen, mudejar estiloko sinfoas politekin (6).

Etxe horretan, erdi gaztelu, erdi mudejar-jauregian jaio zen Inigo, probabile hamairu anai-arreben atzena (zortzi anai eta bost arreba),1491.go urrian gutxi gora-behera (7).