Loiolako San Inazioren Santutegia Gipuzkoa Probintzi erdian aurkitzen da, Iraurgi Ibar ederrean, Urola ibai ertzaren eskuin aldean. Azpeitiko udalean dago, eta hiri honetatik harat hiribide luze eta zuzen-zuzenak eramaten du. Erromako»Via della Conciliazione» gogorazten du bideak,landa barnean badihoa ere, ez hiri barnean: azkenean, parkeko zuhaitz tartean, kupula haundia, bi dorre alboan, harri-zut batzuk inguruan, eta gainean, buru, linterna bikain bat.
Eraikuntza osoa monumentu haundi bat da -basilika, inperio-eskailerak, bailagibelak, klaustroak, gela zabalak- eta bere eskuin egoan bitxi bat gordetzen du: Etxe Santua, Loiolako Inigo Lopez-en jaiotetxea (1491); han bihurtu zen ere Jainkoagana Iruña defenditzen hartutako zauria sendatzen zihoakion bitartean (1521-1522).
José Ramón Eguillor S.I.