Gipuzkoako Foru Aldundiak pozik hartzen du bere babespean eta aurkezten du Loiolako Arkibu-zainaren, A. José Ramón Eguillor-en, estudio argi hau; agirian dago A. José Ramón Eguillor-ek Fontanaren Loiolako monumentu-etxearen historiaz ia dena dakiela. Pozik eskaintzen du ere, bai maketaren aldetik bai argazkien aldetik guziz edizio eder hau, Etor edit-etxea nor den ondo agertzen duena.
Loiola hasieratik espiritu-sinbolo bat izan da. Erlijio-turismoak Basilikan eta San Inazioren jaiotetxean bere zeru-gogoen leku bat aurkitu du. Baina, horrez gainera, Loiola kultura-sinbolo bat da, Gipuzkoak sortutako arte-obrarik berezienetakoa.
Foru Aldundiak orain dela gutxi Loiola ber-eraikitzeko proiektu haundia hasi zuenean, haatik eman zuen pauso hori, Monumentuak gordetzen zituen meritu haundienak jende gehienarentzat ez-ezagunak zirela uste zuelako. Horregatik Loiola berriz agertu behar zen. Bere arte eta historia geure jatorriko kultur-ondarea bait zen.
Gure Erdi-Aro beheko feudalismoaren historiak, bere Ahaide Nagusien eta Herrien arteko talde-gudekin, XV. mendean, Oñaz taldeko Loiola sendian bere zantzuak utzi zituen. Ilustraziñoak XVIII. mendean bere expropiazio eta restituzioekin ez zuen Loiola jo gabe utzi. XIX. Mendeko karlista eta liberalen arteko gudak Loiola bataren alde eta bestearen aurka jarri zuen. Eta XX.mendeko historia ere ez da Loiolan bere urratsak utzi gabe igaro.
Loiolako arte-obra Loiola bera da; hori agertzen du bere nahas ezineko kanpo-orrazeak; hori, bere monumentu-eskailerek eta barneko bailagibel ederrek. Italiako Carlo Fontanaren barrokoa eta tokiko maisuek sartutako aldaketak, Loiolan, antzetsu bildu dira eta XVIII. Mendeko barrokismoaren estilo klasiko eta modernoaren artean elkargune bat aurkitu dute. Harrigarria da, bestalde, nola eraiki zuten hiri-monumentu bat landa erdian, nola saiatu ziren Iraurgi ibarreko mendi eta oihanak Berniniren arte eta kultura goiarekin elkartzen.
Gipuzkoako Aldundiak Loiola: Historia etaArkitektura, edizio eder hau pozik eskaintzen du. Zera uste du ziur, Loiolan, Inigo jaio zenetik bostehun urte betetzen direlako, munduko bost aldeetatik biltzen den jende ikasiari obra on bat eskuratzen diola, eta 2000. urtean sartzera doan gure Gizarteari bizi-malla goratzen lagunduko diola.
1991,Ekainak 1.
Imanol Murua Arregi
Gipuzkoako Diputatu Nagusia
Juan Jose Zubimendi Imaz
Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiroko Foru Diputatua